ekaina 24, 2020

ARAMAIOKO SAN PEDRO BASELIZA ETA DOMINGO ALTUBE

Aramaion ezagutzen da – edo behintzat lehen-  Arraga auzoko San Pedro baselizaren inguruko  istorioa. Jesus Mari Elejaldek bere “Ermitas y caminos del Valle de Aramaiona” (1986) liburuan zehatz azaltzen du baselizaren nondik norakoa, eta gaur egun ikus daitekeenaren jatorria. Laburbilduko dut zenbait lerrotan, gaur nakarren gaiari heldu aurretik.


Diotenez, Arragako San Pedro baseliza Arraga-azpikoa baserriaren terrenoetan zegoen. Bailarako zaharrena zen, eta 1805ean elizak enkantean jarri zuen. Juan Bengoa Arraga-azpikoaren jabeak erosi eta eraikina bota egin zuen. San Pedroren irudia baserriko areto batera pasatu zen – San Pedro Sala deitzen zioten- eta baselizaren harriak baserria berriztatzeko erabili bide ziren. Juan Bengoak urtero-urtero San Pedro egunean santuaren irudia leihora ateratzen zuen, auzoko jaien lekuko gisa.

XIX. mendearen bigarren aldian,  Arraga-gañekoa baserrian Gesalibarreko Domingo Altube mutila zegoen morroi, eta ezagutu zuen San Pedroren irudia leihora ateratzeko ohitura eta baita – Benito Irasuegi baserritarrak esanda- baselizaren amaiera tristea. Altubek Argentinarako bidea hartu zuen eta agindu zion Benitori Ameriketan diru eginez gero baseliza eder bat eraikiko ziola San Pedrori. Eta promesa bete egin zuen. Baina goazen orain Domingo Altuberekin.

Domingo Altuberen ondorengoa da Ignazio Altube Garay, eta horri ezker ezagutu ahal izan dut bere aurrekoaren istorioa, eta, oro har, Aramaioko altubetarrena. Eskerrik asko, aldez aurretik, Altube Garay jaunari, bere lanarengatik.

Goian nioen bezala, Gesalibarren jaio zen Domingo Altube Orobengoa, 1847ko abuztuaren 5ean.
Domingo Altube Orobengoa
Gurasoak Santos Altube Lizarralde oñatiarra eta Marina Orobengoa Elorza Untzelako aramaioarra ziren. Bikoteak beste hiru seme izan zituen: Julian, baita Gesalibarren jaioa, eta Teodoro eta Pedro, biak aramaixoarrak. Domingo gazte ekin zion lanari  Arraga-gañekoa baserrian eta gazte ere aldatu zen Argentinara. Eta han ezkondu zen, 1872an  Tomasa Biain oñatiarrarekin.

Lehenik pioi bezala hasi zen garraioan, idiekin. Berak ere ipini zuen geroago antzerako negozio bat eta aurrezten ari zen diruarekin lurrak erosi zituen Buenos Airesetik hegoalderako lurraldean, nekazaritza eta abeltzaintzan jarduteko. Diotenez, 54 urterekin errentetatik bizi zen. Amets amerikarra lortu ondoren… promesak bizirik jarraitzen zuen. Eta Domingok agindutakoa bete zuen. Jesus Mari Elejalderen aipatutako liburura jotzen dut ostera, ondokoa transkribatzeko:

“De planta rectangular y ábside semicircular, con sacristía y pórtico. Paredes de mampostería y sillería, tejado a tres aguas y enrejado de hierro y madera, asentado en muro de sillería, que separa pórtico y capilla. Retablo de madera lisa pintada, con doble hornacina central, donde se veneran las imágenes en madera de San Pedro y San Pablo. Una esquila ubicada en el tejado por su lado Este sirve para convocar los actos de culto. Todo el edificio puede tener un espacio útil de 25 metros cuadrados, de los que una tercera parte correspondería al pórtico. Y la pequeña sacristía en su pared Este. Grabada en el mismo muro, por el pórtico, la siguiente leyenda: EGIN ZAN 1892an. (Fue hecha en 1892)  Su ubicación, equidistante entre las casas Arraga-aspikoa y Arraga-gañekoa, a la vera del camino carretil Ibarra–Ochandiano, a unos cien metros del NO de la primitiva ermita.
Marina Orobengoa

Los herederos de Domingo Altube y los vecinos de Arraga cuidan de que la ermita esté siempre bien aseada y atendida. La vieja imagen de San Pedro, al construir la nueva ermita, dejó su sala del caserío, donde había residido por más de ochenta años y se vino a la nueva casa. Pero era demasiado vieja y estaba demasiado deslucida para compartir la hornacina donde las nuevas imágenes lucían su juventud. Fue recluida en la sacristía, donde aguantó desprecios y humedades sin cuento durante muchas décadas, para al fin dar con sus huesos en el saco de un trapero…Triste final para la imagen que presidió la iglesia más antigua del valle…

Para el culto de la nueva ermita, Domingo Altube dejó fundada una capellanía en los franciscanos de Aranzazu, que cada año, en la fiesta de San Pedro, se hacían cargo de los actos religiosos. La inflación devoró la fundación, y ahora son los sacerdotes de Ibarra quienes presiden el culto, con masiva asistencia de los moradores de la barriada. Hasta hace pocos años había romería. Ya desapareció…”

Domingo Altube maiz itzuli zen Euskal Herrira.  Ama Julian semearekin Bilbon bizi zen arren Aramaiora ere ailegatu zen “amerikarra” eta Altube Garay sendiak 1928ko pelikula bat dauka, Arragan ateratakoa, Domingoren bisita haietako batean. Domingo Argentinan hil zen.
 
Domeke Elexpuru Altube

Aramaioko Altubetarrekin lotuz, diodan Domingoren anaia gazteena – Pedro, 1853an Aramaion bertan jaioa-  Brigida Abarrategirekin ezkondu zela Aramaion eta sei seme-alaba izan zituzten. Haietako bat bakarrik geratu zen bizitzen Aramaion, Tiburtzia. Hau
Fakundo Elexpururekin ezkondu zen eta Sabin, Frantziska, Antonina, Korneli eta Domeke seme-alaben gurasoak izan ziren. Domeke, izenarengatik ondoriozta genezake, Domingo Altuberen pontekoa zen. Eta Andres Aginagalderekin ezkondu zen.


Argazkiak: Ignazio Altube Garay, JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina