urtarrila 17, 2018

PRAXEDES SAGASTA SANTA AGEDAN



Praxedes Sagasta

Arrasateko historiaz apurtxo bat dakienak ere ezagutzen du Canovas del Castillo espainiar goi politikoa 1897an hil zutela Santa Agedan. Eta huraxe izan zela inflexioko puntua Bainu Etxea Ero Etxea bihurtzeko, bainuen gainbehera hasi baitzen urte hartan. Baina hain ezaguna ez dena, Espainiako politikan Canovasek izan zuen kargu berean egondako  Praxedes Sagasta ere Santa Agedako uren ontasunaren bila etorri zela, Canovas bera baino lehenago. Bai, eta bitxia da Miguel Madinabeitiak horren berririk ez ematea bere idazkietan; edo, behintzat, nik ez dut bere paperen artean aurkitu. 

Zein zen Praxedes Sagasta? Praxedes Mateo-Sagasta Errioxan 1825ean jaioa,  1866an parte hartu zuen, Prim jeneralarekin, Isabel II tronutik kentzeko iraultzan. Gaizki atera zitzaien eta erbesteko bidea hartu behar izan zuen. Baina azkenik Isabel II bota zutenean, itzuli egin zen Espainiara eta Serrano jeneralaren gobernuan hartu zuen parte, Gobernazioko ministro bezala, 1868an. 1871an, Amadeo de Saboyaren denboraldian, Gobernu Burua izendatu zuten. Liberala bere ideietan, Canovas del Castillo kontserbadorearen arerio politikoa izan zen bi hamarkadatan, sistema bipartidistari eite emanez.

Sagasta  1871n iritsi zen lehen aldiz Santa Agedara, hain zuzen ere Serrano jeneralaren gobernuko  Gobernazioko ministro ohi bezala. Honela irakurtzen da “La Igualdad” egunkarian,urte hartako abuztuaren 2an: 

“!Qué diferencia Sr. D. Práxedes, entre la vida que hacíais antes de septiembre del 68, cuando vivíais en aquel modesto cuchitril del barrio Saint Dénis en Paris, y la regalada y cómoda que os lleváis ahora, saliendo a veranear, a tomar baños y haciendo lo que sólo pueden hacer los capitalistas! ¡Luego dirán que no se saca nada de ser ministro!"

Sagasta Santa Agedan egon zen bitartean –urte hartako abuztuaren 3 eta 21 bitartean- bilera politiko ugari burutu zituen Bainu Etxean. Madriletik zenbait diputatuk eskatu zioten
bere burua Kongresuko presidentziarako aurkeztea.  Irakurtzen dugu, abuztuaren 15ean“La Igualdad” egunkarian: 

“Va tomando cierto carácter de verdad la noticia de que sea nombrado presidente de la Asamblea el Sr. Sagasta. Los ministeriales, o una gran parte de estos, aplauden tan feliz ocurrencia, porque de este modo creen haber acabado completamente con sus enemigos los unionistas, privándoles de todo cargo de importancia…” 

Sagastak, ordea, proposatzaileei Santa Agedatik erantzun zien eskerrak emanez, diputatu xume bat izan nahi zuela gehituz. Eta, diodan bezala, gorteko prentsaren albisteen arabera, bilera politikoak biderkatu egin ziren Santa Agedan eta horren ondorioz izango da 1871ko urriaren 5ean gobernua aldatu zela Madrilen. Aldaketaren eragilerik inportanteena Sagasta bera zen, nahiz eta itzalean aritu. Handik bi hilabetetara, abenduaren 21,desoreka politikoak beste aldaketa bat ekarriko du eta Sagasta izendatuko dute gobernu burua. Beraz, Madrileko prentsak zioen moduan, Santa Agedak “osasun politikoa” ekarri bide zion errioxarrari. 

Serrano Jenerala
Sagastaren Santa Agedako hurrengo egonaldia bost urte geroago eman zen. Bigarren karlistada amaitu berria, 1876ko abuztuan heldu zen Bainu Etxera. Canovas del Castillo Gobernu Buruak euskal foruak zenbait egun lehenago, uztailaren 21ean, abolitu zituen.  “El Imparcial” egunkari liberalean irakurri ditut ondoko lerroak, 1876ko abuztuaren 7an, “V” batek Santa Agedatik bidalitako kronikan. 

“Hace dos días llegó al establecimiento el Sr. Sagasta, fatigado de cazar ciervos y corzos en las montañas de Santander, pero donde no ha podido encontrar el oso que en Madrid le habían ofrecido: verdad es que no formaba parte de la expedición ninguno de sus antiguos amigos políticos, los constitucionales disidentes. También llegó el mismo día, aunque por distinto camino, el brigadier Sr. O´Lawlor” 

O´Lawlor brigadierra, jeneral bihurtuta agertuko zaigu Santa Agedan 1897ko abuztuaren 8an, hain zuzen ere Canovas del Castilloren erailketan. Beraz, badakigu Sagasta Santa Agedara heldu zela.  “La Iberia” egunkariak, abuztuaren 5ean ondoko albistea ematen zuen: 

“Con vivísima satisfacción tenemos el gusto de anunciar a nuestros correligionarios que nuestro ilustre amigo el señor Sagasta, que se vió días pasados molestado por una ligera indisposición de la garganta, se halla ya casi completamente restablecido de su dolencia, tomando las aguas de Santa Águeda” 

Eta Bainu Etxean geratu zen abuztuaren 27ra arte. Sagasta atera Santa Agedatik eta bainuak hartzera Serrano jenerala agertu zen, 1868an Gobernu Buru izandakoa, Sagasta Gobernazioko ministroa zuela.

SANTA AGEDARI BURUZ GEHIAGO:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina