martes, 11 de abril de 2017

CASIMIRO EGAÑA, ARRASATEKO SENATOREA



Pedro Egaña Díaz del Carpio
Idatzi nuen lehengo batean Pedro Egaña Díaz del Carpio euskal senatoreari buruz, Aramaio herriarekin zuen lotura aipatuz. Oraingo idazki honetan, espainiar ministro izatera heldu zen haren eta Arrasateren arteko harremanaz ihardun nahi dut. Eta konkretuki, bide emango diot istorioari Casimiro Egaña Okendo pertsonaia azalduz. Horretarako, nola ez!, Miguel Madinabeitia historialariaren idazki batera joko dut, hain zuzen 1885eko martxoaren 13ko datarekin “El Noticiero Bilbaíno”ra bidali zuena. Bertan publikatu zen, 3423 zenbakian. Irakur diezaiogun: 

“Los periódicos han dado cuenta del fallecimiento de uno de los más preclaros hijos de este pueblo, como lo era el Sr. D. Casimiro de Egaña y Oquendo, conde de Egaña y senador del reino por esta provincia en la anterior legislatura. No voy a escribir su necrología, porque no puedo ni tengo a mano en este momento  los datos necesarios; pero no puedo tampoco dejar de dedicarle dos renglones como único y último tributo al cariño que en vida merecí del finado. 

Casimiro Egañaren jaiotetxea
Era D. Casimiro de Egaña hijo del magistrado D. Andrés, hermano del ilustre retirado de Cestona (1) y su madre, Doña Abdona de Oquendo procedía de la antigua y noble familia de los Mercado y Oquendo de Mondragón, cuya casa solariega y armas es la señalada con el número 16 en el Arrabal de Abajo de esta villa, donde pasaba largas temporadas en la época más feliz de su vida: en la niñez” 

Andres Egaña Diaz del Carpio Gasteizen jaio zen eta Arrasatera ezkondu zen, 1832an aurreneko aldiz Crescencia Gorosabelekin eta 1840an Abdona Okendo Zabaletarekin. Abdona, bere aldetik, Vicente Okendoren arreba zen, Miguel Madinabeitiaren lagun handia eta kronika hauetan sarri azaldu zaiguna.
Espainia eta Indietako Sailaren Idazkaria izan zen Andrés Egaña Madrilen eta Iruñeko Lurralde-audientziaren magistratua.  Andres eta Abdonak Casimiro semea (1841-08-07) eta Maria alaba (1850-12-03) izan zituzten, biak Arrasaten jaioak. Casimiro herriko eliza nagusian bataiatu zuten eta aitapontekoa osaba Pedro Egaña izan zuen, zeremonian Vicente Okendo umearen amaren aldeko osabak ordezkatu bazuen ere.Segi dezagun Madinabeitiarekin: 

Si para D. Casimiro de Egaña no había mayor timbre de gloria que el ser mondragonés, también su pueblo nativo procuraba corresponder dignamente a tan esclarecido hijo; pues allá, cuando el sol de los fueros vivificaba nuestra existencia, le enviaba a representarle en sus juntas generales. Así que asistió por esta villa a Villafranca el año 1865, a Azcoitia en 1866, a Oñate en 1867 y a Zumaya en 1868. 

Pradillaren margoa, Senatuan
Yo no puedo olvidar la deuda de gratitud que con el finado contraje… A principios de 1868 me proporcionó la ocasión de admirar su profundo talento y de apreciar su elegante pluma… Después, cuando la asamblea de secretarios (2) me abraza en su suntuoso hotel de la Ronda de Recoletos; me enseña la magnífica biblioteca del senado y el cuadro de Pradilla, y me facilita una tribuna frente al banco azul, donde veo a Sagasta, Romero Girón y Martínez Campos, en la sesión de 19 de mayo de 1883” 

Casimiro Egaña  Bergarako Erret Mintegian hasi zen ikasten bederatzi urterekin. Eta 1858-1864 bitartean Madrileko Zuzenbide Fakultatean aritu zen, zuzenbide zibilean eta kanonikoan lizentziatuz. Donostiako Concepción Aranzaberekin ezkondu zen 1873an. 

Oñatiko Literatura Unibertsitatean aritu zen lanean 1869tik. Bertako Zuzenbidea Fakultatearen dekano eta barne errektorea
izendatu zuten 1870 urtean. Egaña Zuzenbide zibil, arrunt eta foraleko katedraduna zen; baita politiko eta administratibokoa ere.

Oso entzutetsua egin zen 1870-71 ikasturtearen hasierako Casimiro Egañaren hitzaldia. Mercado de Zuazola Oñatiko Unibertsitatearen sortzaileari buruz eta, oro har, Unibertsitatearen gaineko historiaz zerbait jakin nahi duenak iturri ederra dauka Egañaren diskurtsoa.

Casimiro Egaña, senatore
Casimiro Egaña Konde Pontifizioa izendatu zuen Pio X. Aita Santuak,1877ko irailaren 4an, eliza katolikoaren aldeko haren lana saritzearren. Egañako Kondea titulua eraman zuen, beraz, data hartatik. Gipuzkoako lurraldetik hiru aldiz hautatu zuten Madrileko Senaturako, 1881 eta 1884 bitartean.
Bere zeregin politikoan okupatuta 1884an gaixotu egin zen eta 1885eko martxoaren 9an hil zen. Hona hemen,  Senatuko lehendakariari Egañaren berri iritsarazi zitzaion dokumentua: 

Habiendo fallecido la noche del 9 del actual, víctima de la penosa enfermedad que venía padeciendo desde algunos meses, mi querido amigo y compañero, el digno Sr. Conde de Egaña, Senador electo por la Provincia de Guipúzcoa, cumplo el triste deber de ponerlo en conocimiento de V.E, para los efectos oportunos.
Heriotzaren berri
Dios guarde a V.E muchos años. Madrid 19 de Marzo de 1885. Martín Garmendia” (3) 

Antonio Arzac idazleak zenduaren deskribapena egin zuen “Euskal Erria” aldizkariaren 1885eko lehen seihilekoan:


“El día 9 del corriente mes falleció en Madrid, á los 44 años de  edad, el Senador por esta provincia Sr. D. Casimiro de Egaña y Oquendo, Conde de Egaña. Natural de Mondragon, procedía de dos  nobles familias de este país, pues su padre D. Andrés era hermano del ilustre patricio bascongado y eminente hombre público, que hoy  vive retirado en Cestona; y su madre pertenecía al distinguido linaje  de los Mercado y Oquendo, de la antigua Arrasate. Cuando el sol de los fueros vivificaba nuestra existencia, representó varias veces á Mondragón en las inolvidables Juntas de Guipúzcoa; y posteriormente ha ocupado los escaños senatoriales en representación de la misma provincia. En todos los cargos que se le han conferido, ha demostrado su claro talento, su gran actividad, y sobre todo, su ardiente amor al país.

Lamentable es que se haya cortado en flor una existencia, destinada tal vez á continuar los servicios que una noble Casa, genuinamente bascongada y española, ha prestado al país en el pasado y en el  presente siglo.  ¡Que Dios le haya acogido en su seno!” (4)


(1)  Pedro Egaña Diaz del Carpio Zestoara erretiratu eta bertan hil zen.

(2)  Madinabeitia Gipuzkoako udal idazkarien ordezkaritza eraman zuen Madrilera.

(3)  Casimiro Egañarekin batera 1884an Gipuzkoan hautatutako senatorea da Martin Garmendia.
(4) Goian aipatutako 1885eko martxoaren 13ko Madinabeitiaren artikulua irakurri zuen Arzacek, bistan da, datuak ez ezik estiloa ere kopiatu ziolarik.

CASIMIRO EGAÑARI BURUZ GEHIAGO:







No hay comentarios:

Publicar un comentario