Inaugurazioko ekitaldia |
Jose Letona historialaria izan zen kaleren bati Sebero Altube izena ipini beharko zitzaiola udaletxean azaldu zuena. Bere liburua “Mondragón, sus calles” argitaratzear zeukan, 1975ean, eta hilabete pare bat lehenago orduko alkate zen Pedro Basterretxeari agertu zion proposamena. Eskaria bete arte hilabete asko eman zen arren, merezi izan zuen, Sebero Altuberi plaza eder bat eskaini baitzitzaion, lehen Azoka egon zen tokian. Kokapen ezin hobea, beraz, Arrasateko linguistaren gaineko oroitzapenari eusteko.
Egun hartako arratsaldeko 6etan plaza jendez
beterik zegoen. Egunsentian amaitu zituzten lanak, Nafarroako Pitillasetik
ekarritako harria jartzen. Eta bertan egunean ere landatu zen plazan Gernikako
Arbolaren laurogeitabatgarren kimua.
Pedro Basterretxea |
Inaugurazioko ekitaldian, Jose Antonio Altuna
alkateak euskaraz eta erdaraz hitz egin zuen, honakoa adieraziz:
“Udal Plenoak hartutako erabakia betetzen dugu
gaur, Aurrerantzean enparantza honi Sebero Altuberen izena emango zaio,
idazle, filosofo, linguista, musikologo eta Gernikako Alkate izan zen
arrasatear ospetsu honen izena, hain zuzen, bere Herriaren kulturaren alde lan
handia egin zuena”
“Udal Plenoak hartutako erabakia betetzen dugu
Jose Antonio Altuna, 1977an |
Plazako plakak desestali ondoren, Karmen
Gartzia Gorosabel Seberoren senideak eskerroneko hitz batzuk esan nahi izan
zituen baina emozioak eragotzia, “Gora Euzkadi” oihua atera zitzaion soilik. Karmen, Benantzio
Castañares gerran fusilatutako gazte arrasatearraren alarguntsa zen.
Eta diodan, aukera aprobetxatuz, Altuberen “Laztantxu eta Betargi” nobelaren
protagonistak izan zirela Karmen eta Benantzio. Arrasateren aurkako gerra eraso, fusilamendu eta gainerako gertaera
latzetan oinarri zuen Altubek bere literatura obrarik ezagunena.
Arrasturi izena eman zion idazkian bere Arrasateri. Hain zuzen ere, aurten
60 urte betetzen dira, Seberok nobela hori lehen aldiz “Alderdi” aldizkarian
publikatu zuela. Gero 1979an berrargitaratu zen ostera, liburu gisa. Eta diodan, aukera aprobetxatuz, Altuberen “Laztantxu eta Betargi” nobelaren
Baina itzul gaitezen 1977ko otsailaren 19ra. Gernikako kimua landatu zuenean, Altuna alkateak esan zuen:
“Arbola hau gure askatasun
eta ohituren sinboloa dugu. Arbola honek adierazten dituen eskubideen
aurrerapen eta lorpena ikusi nahi genituzke”
Udal txistulariek Iparragirreren “Gernikako
Arbola” jo zuten, hara bildutako guztiek
kantatzen zuten bitartean. Dantza
talde batek “Ikurrin dantza” eskaini zuen. Eta amaitzeko “Agur Jaunak”
himnoarekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari.
Sebero Altube |
Kimuari ez zioten bertan denbora luzez
emateko aukera eskaini: landatu eta hilabete batera, martxoaren 21ean, esku anonimo
batzuek arbola guztiz zanpatu zuten.
Ekitaldi hartara Iokin Zaitegi adiskidea
ekarri nuen Oñatiko egoitzatik. Garai hartan berarekin batera bere biografia idazten
ari nintzen. Plaza inauguratzen ari zela Zaitegi konturatu zen inork gutxik
zekiela ezer Altuberi buruz. Eta Oñatirako bidean bota zidan: “Utzi, oraingoz,
nire biografia eta jar zaitez Sebero Altuberena prestatzen" Horrela egin nuen
eta 1979ko abenduaren 6an aurkeztu genuen monografikoa.
Argazkiak: JMVM
Argazkiak: JMVM
Ederra bezain interesgarria...
ErantzunEzabatuESKERRIK ASKO
Zuri, irakurtzeagatik!
Ezabatu