Ubarretxena, Oiartzungo sendi-baserrian |
Aurrera baino lehen, diodan Juan Ramón Ubarretxena
Donostian jaio zela 1904ko ekainaren 30ean eta bertan hil zela 1967ko
apirilaren 26an. Gurasoak Jose Agustin eta Maximina zituen. Eta Rosario Uriarte
Elorza bergararrarekin ezkondu zen. Beraz, Juan Ramonek hogeita bost urte bete
berriak zituen Aramaiora heldu zenean.
Ubarretxenari buruz hitz egitera eramaten
gaituen aurreneko albistea 1929koa da, maiatzaren 5ekoa, ez ohiko bilkura
batean Udalak erabaki baitzuen:
“El Ayuntamiento teniendo en cuenta la
necesidad de que se encuentra el Municipio y como de la completa competencia
del mismo conforme presenta la R.O del Ministerio de la Gobernación de 6 de
diciembre último, ha aprobado la creación de una nueva plaza de Médico Titular,
por lo que se procede a designar el radio que cada uno debe abarcar a fin de
que cada uno de los señores facultativos desempeñe su cometido dentro del que se
le señale, tanto en la titular como en la inspección”
Udalak ez zuen antzematen zein nolako
erreakzioa sortuko zuen herrian albiste hark. Esan dut Zeferino Gartziarena
zela – 1919tik- mediku titular bakarra. Eta aurki udaletxean aurkeztu zuen
idazkian zioenez, udal deliberamendua hartu zen “mediku zaharra”rekin hitz egin
eta adostu gabe. Izan ere, udal medikuak soldata udal aurrekontuetatik jasotzen
bazuen ere etxez-etxeko bisitak ere kontuan edukitzekoak ziren diru
sarreretarako eta, jakina, herria zatitu behar izateak ez zion Gartziarenari
grazia handirik egin.
Urte hartako uztailaren 9an, beste bilkura
batean aztertu egiten dira, deialdiaren eraginez Udaletxera iritsitako
eskaintza profesionalak. Bost izan ziren eta dokumentazio osoa aurkezten zuen
bakarra Juan Ramon Ubarretxena Irazusta izan zen. Honela irakurtzen dugu udal
aktan:
“Acompaña
el título de Licenciado en Medicina y Cirujía; otro de Inspector municipal de
Sanidad; certificado de estudios de la Facultad de San Carlos; otro de la
Dirección General de Sanidad; otro de la Casa de Maternidad de Madrid; otros de
los Hospitales de la Princesa y San Juan de Dios; otro del Sr. Eizaguirre del
Hospital Civil de San Sebastián; otro del Sr. Alcalde del Ayuntamiento de
Cegama (Guipúzcoa) de servicios prestados en el mismo; otro del registro
Central de Penales y otro de Conducta del Sr. Cura Párroco de la Iglesia matriz
de Sta. María de San Sebastián; manifestando además que practica el idioma del
vascuence”
Ubarretxena, amarekin |
Ubarretxena Zegamatik zetorren Aramaiora. Badirudi beti nahiago izan zuela
herritar xumeekiko kontaktu zuzen eta beroa, hiriburuko kontsulta handien
hoztasuna baino. Eta herri txikiak nahiago zituen bere lanerako.
Aramaioko kontratazio hura izan zen prozesu luze eta arraro samar baten
hasiera. Udalaren erabakiari, irailaren 2ko erret-aginduaren bitartez
etorri zitzaion Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ezetza, erabakia
ezabatuz. Eta Udalak errekurtsoa jarri zuen Epaitegi Gorenean debekuaren
kontra. Bagenuen, beraz, Udala estatuaren administrazioaren aurkako kontentziosoan.
Gehienetan gertatzen den bezala, orduan ere erakunde txikia galtzaile
atera zen, Madrileko pultsuari eutsi ahal izateko dirua behar baitzen eta
Aramaioko udal kutxa ez zegoen sosez soberan. Ondorioz, 1930eko martxoaren 30ean
amore ematea erabaki zuen. Udal zinegotzien arteko eztabaida bizian,
azkenik, alkatearen kalitatezko botoak irabazi zuen eta ondorioz bigarren
medikuaren plaza baliogabetu egin zen. Une hartan alkatea Domingo Etxebarria
zen.

“… se defiende (por
Ubarretxena) la creación de una plaza
que, según se me dice, sometido a un plebiscito sería casi unánimemente
rechazada por innecesaria. Y que además conculca la única legislación que debe
respetarse en la materia sagrada para los vascongados por ser una de las
escasas disposiciones reconocidas de la autonomía provincial, tan cosotosa y
tan discutidamente alcanzadas para ser así olvidada…”
Arabako autonomiaz
ari dira eta esan behar da Arabako Diputazioaren 1923ko Osasun Arautegian,
Aramaio herriari mediku bakar bat ematen zitzaiola. Hori horrela bazen, galdetu
behar dena da, nola ekin zioten udal kideek bigarren medikua ezartzeari? Arabako
arauen kontra? Bistan da, kaltetua Ubarretxena gerta zitekeela – eta gertatzen
ari zela- auzi hartan.
Zer egiten zuen
bitartean Ubarretxenak Aramaion? Ba, itxura guztien arabera, lan egin. Hori
bai, udal titulurik gabe. Bere kontsulta propioa izango zuen eta bertan
errezibituko zituen bezeroak, baserrietara eta etxeetara jo gabe, noski.
Bestalde, berak ez zuen galdutzat ematen udal hitzarmena eta horren lekukoa da
bere erreklamazioak Udalari, atzeratutako soldatak ordaindu ziezazkion. Baina
udal deliberamenduetan Ubarretxenari buruz idaztean ez zuten Mediku Titular
jartzen, Mediku soil-soilik, baizik.
Ubarretxena, Bartzelonan, kongresu batean |
Korapilo hartan, eta
Ubarretxenaren eskubide ekonomikoek udal finantzetan azkenean eragina izango
zuten beldur, Udalaren gehiengo batez onartu zuen 1929ko erabakia kaltegarria
izan zela udal interesentzat. Horrek suposatzen zuen Ubarretxena kontratatu
zuten udal kideen aurka jo zitekeela, epaitegiren batek Udala balizko
indemnizazioa ordaintzera zigortuko balu.
“Fue nombrado sin consentimiento de la superioridad y
sin consignación en el presupuesto ordinario; por lo cual tal Ayuntamiento no
podía hacer tal nombramiento,
sin que algunos vecinos pidiesen una segunda
plaza,… estima que el nombramiento de Médico Titular a favor de D. Juan Ramón
Ubarrechena es lesivo”
Bidean aurrera
zihoazela, ordea, ulertezinagoa bihurtzen ari zitzaien auzia udal zinegotziei. Eta
iritsi zen, Udaletxean espero ez zutena: 1932 ekainaren 7an irakurtzen da
udaletxean ofizio bat Epaitegi Goreneko presidentearena eta Ubarretxenaren alde
azaltzen da, eta ontzat ematen du kontratazioa. Halaber, Epaitegiak zioen
atzeratutako soldatak ordaindu behar zizkiola Udalak Ubarretxenari.
Eta orain?
Udalak Guillermo Elio eta Gabriel Martinez de Aragon juristengana jo zuen. Abuztuaren 7an
abokatuen txostena irakurri zen eta bertan azaltzen da lan kontratua
kaltegarria dela Udalarentzat eta Ubarretxena kontratatu zutenen aurka jotzea
izan daitekeela bidea. Halaber, eta zinegotziak erdi edo guztiz despistatuta
zebiltzala adierazten duen beste erabaki bat hartzen dute bilera hartan:
“El Concejal D. Felix Areitio dice que al crearse la
segunda plaza de titular, ésta tenga la residencia legal en Olaeta, y se
aprueba por unanimidad”
Hori erabakita,
abuztuaren 21ean, Udalak berreskuratzen du 1929ko erabakia eta medikuentzako
areak aldatzen ditu: Gartziarenak –Ibarratik- izango ditu bere ardurapean
Ibarra, Untzella, Etxaguen, Gantzaga, Arriola eta Eguzkierripa auzoak.
Ubarretxenak – Oletatik- Oleta, Arexola, Azkoaga, Baraxuen eta Uribarri. Urte
hartan Aramaioko alkatea Faustino Bengoa zen.

Irailaren 18an,
berriz, Udalak jakin zuen Oletako auzo kideek botazioa izan zutela auzi horretan
adierazi behar zutenari buruz, eta erabaki zutela ez zitzaiela gustatzen euren
artean mediku bat edukitzea. Urriaren 25ean, bestalde, Remigio Garro eta 1929an
harekin Udaletxean zeuden zinegotziek idazki bat aurkeztu zuten Udaletxean, eskatuz Ubarretxena kontratatzeagatik beraiei
eror zekiekeen kalte ordaineko deliberamendua baliogabetzea. Faustino Bengoa
eta zinegotziek ezin zuten sinetsi nola egiten ari zitzaien gero eta handiagoa,
1929ko lan kontratazioarengatik sortutako korapiloa.
Bitartean, Ubarretxena
lanean ari zen Aramaion, modu ez ofizialean. Arabako Medikuen Kolegioan
ordaintzen zituen kuotak eta bere beharrean zintzo ziharduela esan daiteke,
laster ikusiko dugun moduan. Baina Ubarretxenak ez zien uko egin bere
eskubideei, eta 1932ko urriaren 2an aurkeztu zuen idazki bat erreklamatuz:
“... Se le abone la asignación que como tal Médico Titular e Inspector
Municipal se sanidad le corresponde desde el primero de Enero de 1930, por
haberse así resuelto por el Tribunal Superior, en sentencia de 4 de enero de
este año, a razón de 2.200 pesetas anuales”
Egoera ikusita ez da
zaila ulertzeko Ubarretxenari pazientzia agortzea. Eta 1932ko azaroaren 29an
Udalak jakin izan zuen modu ofizialean, 1929ko uztailetik zen bigarren mediku titularra izateari uko egiten ziola. Eta Udalaren erreakzioa honako hauxe izan zen:
“ El Ayuntamiento de Aramayona, haciéndose cargo del
escrito presentado por el Médico Titular Don Juan Ramón Ubarretxena Irazusta
acuerda por unanimidad:

2º Satisfaciendo y consignando
lo que falta en el primer presupuesto inmediato, tanto los sueldos atrasados
que se le adeudan como los corrientes hasta fin de año, y los correspondientes
al primer semestre del de 1933, en prueba de reconocimiento como de
compensación a los retrasos con que se le han satisfecho.
3º Admitirle, aunque con sentimiento, la renuncia de
su cargo de Médico Titular del Ayuntamiento de Aramayona”
Faustino Bengoa
alkateaz gain saio hartan Eusebio Madina, Justo Jauregi, Martin Beitia, Daniel
Larrañaga, Felix Areitio, Meltxor Unzueta, Valentin Lasaga eta Juan Arriolabengoa zinegotziak egon ziren. Zorrak kitatu 1933ko abuztuan egin zitzaion,
7.700 pezeta ordainduz, 1930eko urtarrila 1 eta 1933ko ekaina 30 bitarteko
eskubide ekonomikoak, alegia.
Ubarretxenak Legazpiko
mediku plaza irabazi zuen eta han ihardun zuen, 1936ko gerra piztu arte.
Juan Ramon Ubarretxenaren
Aramaioko ibilaldia oztopoz beterik egon zen. Udalak ez zuen, ene ustez, behar
bezala erreakzionatzen jakin eta herriarentzat neurri egoki eta osasuntsu zena
bilakatu zen auzi korapilatsu eta eramangaitza. Baina hori historia da.
Argazkiak: Ubarretxena sendia /JMVM