miércoles, 4 de junio de 2014

ALFONTSO XIIIren KONTRAKO ATENTATUAN HIL ZEN SOLATARRA

Ezkontzako argazkia
Zer gertatuko zen Alfontso XIII.a atentatuan hil izan balitz? Juan Carlos I ez zen izango, jakina, ezta ondorengoa daitekeen Felipe VI ere. Erantzunik inoiz izango ez duen galdera da hori. Beraz, uste okerretan ibili gabe, gatozen zer gertatu zen azaltzera. Zeharka, arrasatear sendi bat ukituta atera zen atentatu hartatik.

Alfontso XIII errege espainiarraren ezkontza egunean - 1906ko maiatzaren 31- atentatu bat izan zen bere kontra Madrilen, Mateo Morral zeritzan anarkistak burutua. Ekintza hartan erregea kalterik gabe atera zen baita hogeita bost bat pertsona hil ziren lehergailuaren eraginez. Hildakoetariko batek arrasatear jatorria zuen, Sola sendiko semea baitzen. Jose Sola Tejada zen hildakoa eta ezkontza zeremoniako ikuslea zen bere etxeko balkoitik.

Atentatuaren une bat
Alfontso XIII eta Victoria Eugenia Battenberg ezkondu ziren San Jeronimo elizan eta jauregirako itzuleran, Kale Nagusiko etxe baten laugarren solairuko balkoitik lora sorta bat bota zion Morralek karrozari. Kable batzuen kontra jo zuen lora sortak eta karrozaren gainera erori beharrean jende artean egin zuen. Etxe hartako bigarren solairuko balkoian Jose Sola Tejada zegoen (1) eta hila gertatu zen eztandaren ondorioz. Hirurogeita hamar urte zituen.

Jose Maria Sola Nanclares arrasatearraren lehen semea genuen Jose Sola Tejada, Logroñon jaioa, ama bertakoa baitzen. XVIII mendetik bere egoitza Arrasaten ezarrita zuen sendiko kidea zen, beraz, eta batez ere XIX mendean zer esan handia eman zuten zenbait pertsonaiaren tartekoa genuen. Sola sendia 1741an agertu zen Arrasatera, haietako bat Zaraa maiorazkoko titularrarekin ezkondu zen-eta. Jose Mari Uranga historialariak kontatu zuen 1980an:

“En lo alto de la confluencia de las tres calles del casco medieval de Mondragón, en el sitio que se construyó el grupo escolar “Dr. Zaráa Bolibar” que más tarde se convirtió en el Colegio de San José, hubo hasta 1931 un grupo de cuatro casas de viviendas familiares que anteriormente era una casa que desde 1750 era conocida por Casa Palacio o Palacio de Sola, por haber sido habitada por D. Nicolás de Sola y Salinas, notable investigador sobre la procedencia del lugar de nacimiento de San Martín de la Ascensión y Aguirre, inclinándose por Vergara…” Urangak gehitzen du: “Ferrerías, 56, 58, 60 y 62. En la nº 56 nací yo”

Atentatuaren une bat
Nicolas horren hereniloba genuen Madrileko atentatuan hildakoa. Eta atentatuko biktimaren aita Arrasateko  alkatea izan zen 1859 eta 1860 urteetan.  Azken urte horretako abenduaren 28an, Logroñotik bidalitako eskutitz baten bidez, Jose Maria Sola Nanclaresek bere karguari uko egin zion. Bi egun geroago Arrasateko Udalak ontzat eman zuen dimisioa. Hala ere, 1906an solatarren sendiak segitzen zuen presente Arrasateko gizarte-bizitzan, nahiz eta presentzia gero eta txikiagoa zen.  

Alfontso XIIIren ezkontza zela eta, Arrasateko Udalak, Jose Maria Herrasti alkatearen lehendakaritzapean, 1906ko maiatzaren 7an honako erabaki hau hartu zuen:

Atentatuaren une bat
“Fue leída una carta del Excmo. Sr. Alcalde de Madrid, invitando a formar parte en el album artístico con las firmas de todos los alcaldes de España y dedicado a S.M. El Rey D. Alfonso XIII y la futura reina la hoy princesa Victoria Eugenia de Bratenberg, con motivo de su casamiento el 31 del corriente mes, medio que ha creído más a propósito para demostrar el acendrado sentimiento monárquico, su entusiasta inquebrantable adhesión al jóven soberano y el júbilo que la nación entera celebra el regio enlace.

Atentatuan hildakoak gogoratzeko monumentua
El Sr. Presidente propone acceder a la invitación y contribuir con 10 pesetas por considerar muy acertada la idea de su compañero; y no habiendo unánime conformidad puso a votación su propuesta siendo aprobada por 7 votos contra 1”

Bitxia irudi daitekeen arren, atentatuaren ostean ez zen udal agirietan ezelako erreferentziarik egin Jose Solaren heriotzaz, urte batzuk lehenago herriko alkatearen semea zen arren. Behintzat nik ez dut aipamen idatzirik aurkitu.


 Eta Morralek bere helburuan bete betean jo izan balu? Auskalo zer gertatuko zen!

 ==========..=========
Artikulu erlazionatuak:

   ==========..=========

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada