Otsaila izenaren
etimologia otso hitzetik etor daitekeela
diote gaiari buruz dakitenek. Bada esaera zahar bat ere, negu eramangarria denean
“Otsoak ez du negua jango” dioena, lehenago edo geroago hotzak eta berak
dakartzan kalteak agertuko direla gogoratu nahi izango balu bezala. Oraintsu izan ditugun elurteak esaera horrekin muga genitzake. Eta ziurrenik, aramaixoarrek horrelako zerbait
oroitu zuten 1830eko otsailean ere, egundoko elur jasa izan baitzen ibarrean,
biztanleen artean beldurrak toki hartuz.
Elur ekaitzak
sekulako neurriak izan bide zituen eta Udalak bere ahuleziatik erabaki behar
izan zuen herritarrengana nolabaiteko babes eta laguntza eramateko. Horrela,
otsailaren 25ean, Frantzisko Antonio Ruiz de Mazmela alkatearen agindupean
udal-justiziako arduradunek bilera egin zuten. Begira nola hasten zen bilerako
akta:
“Los señores constituyentes manifestaron la triste
situación en que se había visto y se hallaba aún en el dia el valle a
consecuencia de las nebascadas tan
extraordinarias, por las cuales un número grande de habitantes habían quedado
en grave situación..”

“…que en tales circunstancias no pudiendo mirar con indiferencia la suerte
desgraciada de los habitantes en temporal tan extraordinario, y sin embargo de
hallarse absolutamente sin fondos algunos…”
Aramaioko Udala
defizitean zegoen. Frantziarren kontrako gerran pilatutako zorrak artean
ordaindu gabe zituen eta Arabako Diputazioak estu lotzen zituen aramaioar
sakelak, ahalik eta diru gehien atera nahian. Gauzak ez zeuden bat ere goxo.
Hala ere:

Gure historia
hurbilak behin eta berriz erakusten digun bezala, gehien ahal zutenei eskatu
edo exijitu beharrean, txurruteroen ahalmenean utzi zen orduan ere
kaltetuentzako laguntza. Bestalde, bilera 25ean egiten ari zela kontuan izanda,
ez dirudi diru asko egingo zenik otsailaren amaiera bitartean.
Alkateak bileran
adierazi zuenez, auzoetako egoera oso larria zen eta ezinbestekoa zuten baimena
ematea teilatuen konponketari ekiteko, udal sindikoaren aldez aurreko
inspekzioa burutu aitzin, udal arauak markatzen zuen bezala.
(1) Urte hartan
Julian Domingo Etxebarria zen karguan zegoena.
Argazkiak:
a) http://www.flickr.com/photos/54989697@N02/6807930969/