miércoles, 3 de julio de 2013

ARRASATE, ESPAINIAKO ERREGINAREN BISITAN



Isabel II, 1845ean


 
Aurreko artikulu batean Isabel II espainiar erreginak Santa Agedako bainuak hartzeko Arrasatera eginiko bisita iragarri nuen.Isabel IIa 1845eko abuztuan heldu zen Arrasatera eta herriko kronista batzuek horren berri eman duten arren, bidaiaren zehazkizunak arrotz samarrak izan zaizkigu. Aspaldi iritsi zen nire eskuetara garaiko egunkari baten ale interesgarria eta haren edukiari tiraka ibili naizelarik, gaur hemen eskaini nahi ditudan datuak aurkitu ditut. Interesgarriak iruditu zaizkit, Arrasateren gaineko argazki berri bat osatzen baitute, gure gaurko ikuspuntuarekin ulertzeko bitxi samarrak gerta daitezkeenak. 


Fernando VII


Ezaguna den moduan, Fernando VII 1833an erregea hil zenean, Isabel alaba adin txikikoa zenez gero Maria Cristina haren alarguntsak eskuratu zuen agintea, liberalen laguntzarekin. Fernandoren Carlos anaiak berarentzat exigitzen zuen tronoa, eta liskarren ondorioz lehen karlistada piztu zen. Zazpi urtez iraun zuen gerra hark, erregetzako gizon indartsua Espartero jenerala zelarik. Espainiar gobernuarentzat gauzak ez zihoazela ongi ikusita, espainiar politiko eta militarrek 1843an erabaki zuten, nahiz eta artean hamabi urteko neskatila zen, Isabel erregin bihurtzea, Isabel II izenarekin. Ministroen Kontseiluaren lehendakari eta gobernu buru berria Ramon María Narvaez jenerala izendatu zuten. Eta horren agindupean, espainiar konstituzioa aldatu zen, askoz kutsu interbentzionistagoa emanez.


Maria Cristina Borbon-Sicilia
Beraz, Isabel II Arrasatera heldu zenean artean hamalau urteko neskatila zen, erregin bihurtua. Eta berarekin ama zetorren, hogeita hemeretzi urtekoa, jauregietako azpijokoetara ohitua. Kontuan eduki behar dugu, bestalde, lehen karlistada gure bazterretan amatu berria zela, 1839an, Bergarako Besarkadarekin. Eta Arrasaten zein inguruko herrietan karlisten aldeko indarra oso handia zen. Beraz, Isabel II erregina eta Maria Cristina ama erregina Arrasatera ailegatzean, gerrako oihartzun iluna artean bizi-bizirik zegoen.

Ikustekoa da, ordea, Gipuzkoak eta, guri dagokigunez, Arrasatek bi emakumeei eskaini bide zieten harrera nola aztertu zuten espainiar medioek.  Urte hartan Gipuzkoa hautatu zuten euren udako oporraldirako atseden-leku, eta oporraldiko tarte luze bat Arrasaten eman zuten. Esan daiteke, Arrasate zenbait egunez Gortea izan zela, bi emakumeekin Ramon Maria Narvaez jenerala ere etorri baitzen, eta berarekin zenbait ministro. Espainiako gobernantzarako hil hartan hartutako erabaki batzuk Arrasaten gauzatu ziren, eta herri honetatik atera ziren erret-aginduak ezagutza orokorrerako.



Espainiar prentsan irakurtzen dugu, 1845eko abuztuaren 12an (1) 

“La Reina nuestra señora marchará a Santa Ageda a tomar los baños de agua sulfurosa, dejando aquí a la infanta con la mitad de la servidumbre. Se alojará en el Palacio del Señor  Conde de Monterrón, que se halla adornado al efecto con muebles, vajilla, adornos y demás efectos, totalmente nuevos” Con este son tres los reales alojamientos que la provincia ofrece a S.M, con el de San Sebastián y el de  Tolosa. En fin, el pais se encuentra resuelto a no omitir sacrificio ni gasto de ninguna especie, a fin de que SS.MM. formen cumplida idea, no sólo de la perfecta adhesión sino también del sincero cariño que les profesan los vascongados. El día 16 saldrá hacia Mondragón a donde no llegará hasta el 18, ya que el 17 cae en domingo y no acostumbran caminar en días tan solemnes, quedando en Tolosa. Tomará  Reina los baños sulfurosos hasta el 27 ó 28” 

Abuztuaren 15ean datatuta, baina 19ko zenbakian argitaratua El Españolen korrespontsalak luze idazten zuen Arrasateko historiari buruz, espainiar irakurleek ideia zehatz bat izan zezaten euren erregina nora zihoan. Informazioan zenbait harri bitxi sartu zituen kazetariak:



Kontzezinoko Iturria (La Rana)
“Las aguas, especialmente las de la Fuente de la Concepción, son muy buenas, conservando la última en verano una frescura tal que parece helada, a cuya virtud se atribuye por el vulgo, y pasa como tradición suya, que las mujeres de Mondragón  se distinguen de las de  los pueblos inmediatos de Elorrio, Aramayona, Oñate, Vergara y Arechavaleta por sus hermosos ojos negros y sus fisonomías llenas de animación y gracia”    

Harrapazak! Nondik aterako zuen korrespontsalak halako baieztapen harrigarri bezain barregarria? Bestalde, herriko seme kuttunen artean  Cristobal de Mondragón militar ospetsua sartu zuen  kazetariak, Garibay, Andikano, Otalora, Garro eta beste batzuekin batera.

Luzexka den arren, nik uste dut merezi duela segitzeak deskribapenarkin. Oraingo arrasatearrok ere beren herriari buruzko iritzi puntualagoa edukiko dutelakoan nago, 1845eko datuak irakurtzean. Gehiegikeriak ez dira gutxi. Bistan da, korrespontsalak bere irakurleei lasaitasunezko mezu zuzena helarazi nahi ziela. Segitzen du kazetariak:



Udala auzoa
“Mondragón tiene por fin en su jurisdicción, además del magnífico establecimiento de aguas y baños minerales de Santa Águeda, de que en alguna carta sucesiva procuraré hablar con extensión, la famosa Cueva de San Valerio, llamada así por un varón insigne de este nombre que vivió en ella y en la Peña de Udala hacia los postreros tiempos de los godos, según asegura el historiador Morales. La cueva se halla situada a la falda de la peña, un poco más arriba de una mina (hace muchos años abandonada) de hierro barnizado llamada de la Ascensión; y si bien su entrada es estrecha y difícil, y a poco de andar se necesita luz artificial, colocado dentro y recorriendo sus mil pasos de longitud se goza lo indecible por lo asombroso de las cristalizaciones y figuras vistosas que contiene, habiendo grandiosos salones y columnas que parecen engastadas, lo mismo que las paredes, cielo y suelo, de brillantes. Son tan singulares estos fenónemos que ni el cristal montano ni el exquisito bol-arménico atraen la curiosidad de los que entran en ella.

Por si SS.MM. y A. quisieran ver esta obra asombrosa de la naturaleza, los comisionados de la diputación foral y de la villa, que no han reparado ni reparan en gastos a fin de apurar todos los medios de agradar y complacer a las Reinas, se proponen hacer accesible la entrada y bajada de la cueva.



Garagartza auzoa

Mondragón es villa de más de 400 vecinos con los que habitan los cinco barrios, sin incluir empero las de las cuatro ante-iglesias, que son Udala, Uribarri, Garagarza y Santa Águeda. Tiene tres calles buenas, buen alumbrado, magnífica casa consistorial, una iglesia parroquial tan antigua como el pueblo y en la que se conserva aún entero el púlpito en que predicó hace cinco siglos San Vicente Ferrer, dos conventos de monjas, que han
Olarte kalea
sobrevivido a la revolución y uno de frailes franciscanos en el que, merced a los cuidados de las autoridades del pueblo, sólo faltan aquellos, pues su iglesia se conserva como en los mejores tiempos y lo demás está destinado a hospital y escuela de niños y niñas; dos ferrerías y un martinete en que se labra fierro y acero de superior calidad y una fábrica de curtidos.

Sus habitantes, labradores unos, artesanos otros, y la mayor parte dedicados a la cerrajería, son tan festivos y joviales los días de fiesta con su tamboril y zorzicos, como en los de trabajo aplicados, ingeniosos y vividores, sin que vicio alguno los distinga, de lo que es buena prueba que apenas en un año se ve el alcalde en la necesidad de imponer castigos que pasen de meras correcciones.

Hubo un tiempo en que la villa presentó mejor aspecto que hoy en que mil causas de todos conocidas la han reducido a un estado poco próspero en verdad. El haber desaparecido más de una docena de casas ilustres y ricas, la guerra civil, la decadencia del tráfico por la traslación de las aduanas y otra y otras novedades han ejercido aquí como en la mayor parte de los pueblos cortos del país su natural influencia; pero aun así, apenas se dijo que la Reina de España venía a visitarlo, cuando ya todos, chicos y grandes, a una simple excitación de la diputación foral, hicieron un esfuerzo y hoy parece Mondragón otro pueblo. Un pueblo cuya vista no podrá menos de ser grata a SS.MM. y a cuantos vengan en su acompañamiento. Todas las casas se han blanqueado interior y exteriormente, se han numerado de nuevo y algunas, especialmente la consistorial, llaman la atención por su lujo y gusto.



Monterron Jauregia
No hablo del palacio del señor conde de Monterrón, destinado para habitación de las Reinas, porque sabiendo, como es público, que la provincia de Guipúzcoa, a fuerza de inmensos gastos, quiere distinguirse en obsequios y lujo en todo lo que corresponde a S.M, a fin de que vea por sus ojos que no tiene en España otros pueblos que más le amen, y no con el amor del interés sino con el de la lealtad, no deberá extrañarse que aquella mansión se haya puesto regia. Así está.

Desde Mondragón al establecimiento de baños de Santa Águeda sólo hay una distancia de media hora, que S.M. pasará en menos tiempo con el camino que la provincia ha costeado recientemente y que ha quedado ya seguro y bueno para  carruajes. Atravesará las anteiglesias de Uribarri y Garagarza, cuya vega en medio de un valle tan umbroso y accidentado no deja de parecerse a uno de aquellos paisajes de Escocia que tan interesantes ha sabido hacer el admirable pincel de Walter-Scot 

Deskribapen ederra, zehaztasunengatik. Eta tokiz kanpoko laudorioengatik ere. Gorte-kronika, itxura guztien arabera.


Argazkiak: Wikipedia. 
Margo irudiak: Udala, Garagartza eta Kontzezinoko iturria, Olarte kalea (Julio Galarta) Monterron Jauregia (Kontxi Zarraoa)



 (1) El Español

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada