Iruditu zait interesgarria dela azken urte hauetan "Hots begi danbolinak" eta "1949arrasate" blogetan idatzitakoak toki bakar batean biltzea, irakurleak ideia osotuago eta zuzenagoa izan dezan. Noski, aurrerantzean ere zerbait argitaratzen dudanean helbide honetatik ere ikusi ahal izango da.
Beraz, orri hau izango da bilgunea eta FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK deitu dut. Istorioak eta ez historia, arrazoi sinple batengatik: ez dago dena. Hori bai, dagoena historia da, hots, ez dudala ezertxo ere asmatu. Idatzitako guztiak dauka bere erreferentzia dokumentala.
On egin dizula.
ORAIN ARTEKOAK
BARRENA ARRASATEARRA, 16 URTEREKIN ERREALEAN. 1910
Barrena izan zen Arrasateko aitzindarietako bat futbol arloan. Herrian futbol talde bat osatu aurretik Barrena bazebilen lehiaketa erdi ofizialetan. 1912an Mondragon Foot-ball Clubaren hamaikakoan agertzen da Barrena, baina ordurako Gipuzkoa eta Bizkaiko futbol zelaietan ongi erakutsia zuen Real Sociedadekin bere maila. Gero estatu osora ailegatuko zen.
MONDRAGON FOOT-BALL CLUB. 1912
1912ko azaroan bazebilen Mondragón Foot-ball Club partiduak lehiatzen. 1912ko abenduaren 15ean, Bergaran, “Vergara Shooting Club – Mondragón Foot-ball Club” partidua jokatu zen. Eta “El Pueblo Vasco” egunkariak norgehiagoketa haren gain egindako kronika irakurtzen da hemen.
CLUB DEPORTIVO MONDRAGÓN: 1912
Arrasateko futbol historiaren hastapenak 1912an kokatu behar dira. Horren egiaztapena da Gasteizko “Heraldo Alavés” egunkarian, 1914ko maiatzaren 13an argitaratutakoa. “Club Deportivo Mondragón” elkartearen kapitaina zen Jose Barrenarekin hitz egin zuen kazetariak, arrasatearrek Gasteizko Lakua futbol zelaian hiriburu hartako “New Club” taldearekin maiatzaren 10ean jokatu ondoren.
“Mondragón se contagió al igual que tantas ciudades y villas de esta bienhechora corriente de educación física, sobre todo de una de sus más grandes manifestaciones: el sport, y para ello fundóse una entidad en el mes de Diciembre de 1912, bautizada con el nombre de “Club Deportivo"…
1914an
Arrasaten emandako partidu batenb kronika dakart orauingoan, Gasteizko egunkari
baten bidez. Ikusgarria orduko kazetari-idazkera
futbolaren terminología dela eta.
MONDRAREN PARTIDU BATEN EZ OHIKO KRONIKA. 1914
Jose Añibarro, bere idazkiñoan alderantziz pentsarazi nahi bide digun arren, futbol zalea zen, bai jokalari eta baita kudeaketan ere. Club Deportivo Mondragón-en lehendakaria izan zen 1927-28 urteetan. Eta beraren diruari esker Arrasatera ekarri zuen Mr. Harris ospetsua, herriko futbolariei teknika apur bat irakats diezaien.
Arrasateko Club Deportivo Mondragonek ongi landutako bere historia du. Ibilbide luze guztietan bezala, badira garrantzitsuak ez izan arren nolabaiteko mugarri txiki adierazgarriak ere, eta horietako bat da Arrasateko ekipoa izan zela anfitrioa, Gasteiztik kanpo Deportivo Alavesak jokatutako lehen partiduan. Hori 1923an gertatu zen eta urte hartako otsailaren 10ean irakurtzen zen Gasteizko “La Libertad” egunkarian
Ekainaren 24an
inauguratu zen modu ofizialean. Herriko futbol taldea zazpi urtez desagertuta
egon ondoren lehengo zelaia, Etxaluzekoa, ahaztua zegoen herritarren
oroimenean. Maalako
inaugurazioa ez zen eman 1923ko San Juan egunera arte.
Argazkia 1943koa izan daiteke, edo gehienez jota 1925ekoa. Arrasateko Inca futbol taldea da, jubenilak, artean herriko futbolaren errealitatea etxe-esparrura mugatzen zeneko ekipoetako bat. 1912-1916 tartean lurralde eta herrialde mailan aritu ostean, Mondra desagertu zen, sei urteren ostean berragertzeko. Bitartean, herrian ez zen futbolerako zaletasuna itzali eta jokalari asko atera zen.
Gertatu zen,
1927ko abenduaren 18an, Beasain Futbol Club-Club Deportivo Mondragón partidua
jokatu zela Beasaingo Senpere futbol zelaian, eta arrasatearrak 2-3 irabazten
zihoazela futbol zelaitik atera ziren, arbitroak euren kontra hartutako erabakiekin
ezadostasuna agertuz. Partidua bertan behera geratu zen, eta emaitzaren gaineko
erabakia Gipuzkoako Federazioaren esku geratu zen. Bi ekipoen arteko lehia zen
txapelketa irabazteko eta ordura arte Arrasatekoa aurretik zihoan. Baina
zoritxarreko partidu hura…
JUAN MADINABEITIA. MONDRAREN ATEZAIN HISTORIKOA
Arrasateko
Mondra futbol ekipoak atezain onak izan ditu historian zehar, gogoangarriak.
Juan Madinabeitiak, “Mosholo” edo
“Manuka” gaitzizenekin ere ezagututakoak,
denbora tarte bat bete zuen Mondraren atea zaintzen, eta ospe handia
lortu zuela esan daiteke, herrian eta inguruko futbol zelaietan.
CLUB DEPORTIVO MONDRAGÓN. 1936
Gerra 1936ko uztailean hasi bazen ere, giro politikoa eta soziala oso aldrebestua zegoen urteko lehen hileetan ere. Dena den, kostata baina futbolak aurrera egiten zuen, langa guztien gainetik. Oso erreferentzia gutxi ditut urte hartako futbol mugimenduaz, baina ditudanak adierazgarri samarrak zaizkit uneko kirol giroa ulertzeko.
FUTBOLA GERRA OSTEKO ARRASATEN. 1939-40
Gerrak dena hondatzen du, batez ere gerra zibilak. Giza harremana ez ezik, edozein gizarteren egitura bera ere printzatzen du gatazka armatuak, eta 1936-39 gerrak zauri sakonak utzi zituen euskal gizartean eta, jakina, arrasatearrean. Kirolaren praktika desagertzeraino heltzen da armek hitz egiten duten bitartean, eta haren berreskurapena ez da samurra. Gure herrian ere halaxe jazo zen eta urteak eman ziren normaltasunerako bidean kokatu arte.
MONDRA TXAPELDUN FUTBOLEAN. EZ OHIKO KRONIKA 1943.
UCEA: UNION CERRAJERA ESCUELA DE APRENDICES. 1948
Gaspar Ezkurraren eraginez eta Unión Cerrajeraren baitan 1948an UCEA (Unión Cerrajera Escuela de Aprendices) futbol taldea sortzen da. 1957ra arte afizionatuen mailan aritu zen eta harrez geroztik gazte mailan.
ARRASATEKO FUTBOLA, 1949-50 DENBORALDIAN
1949-50 denboraldian Juventud Deportiva Mondragon Arrasateko futbol taldeak “Preferente” mailan jokatu zuen, eta laugarrena izan zen Eibar, Tolosa eta Villafrancaren ostean.
1951-52
Afizionatuen mailan txapeldun atera zen Mondra. Finalean Michelinen kontra bost
eta bat irabazi zuten arrasatearrek.
ARRASATEKOFUTBOLISTAK ETA MONTESA MOTORRA
Ezaguna da goi mailako futbolisten kotxe garesti eta espektakularretarako joera. Arrasatekoak ez dira salbuespena izan. Baina apalagoak izan bide ziren, Montesa gertatu baitzen garragailurik estimatuenetakoa...behintzat zenbait kasutan.MONDRAREN LORPENIK HANDIENA. 1955-56 (1)
Juventud Deportiva Mondragón (JDM) ekipoaren lorpenik handiena 1956an eman zen, estatuko bigarren maila igotzeko ligaxka jokatu zuenean. Eta kotarik altuena 1956ko ekainean eman bazen, 1955-56 denboraldia oso ona izan zuelako da.
MONDRAREN LORPENIK HANDIENA. 1955-56 (2)
Eta lorpen hori dagokio Juventud Deportiva Mondragon (JDM) deitzen genuenari. Deitura horrekin aritu zen talde zuri-moreak hogeita bost urtez ihardun zuen, 1941-1966 bitartean, eta 1955-56 denboraldian Agustin Maidagan Miota zen lehendakaria.
1957-58 denboraldia zen, abenduaren 1. Gasteizko Villa-Nieves futbol
zelaian Vitoria Txiki eta Juventud Deportiva Mondragonen arteko
partidua jokatu
zen. Arrasatearrak lurralde mailako B multzoan ari ziren, aurreko denboraldian
hirugarren maila galduta.
Alberto Schommer artista handia izango zenaren kamerak betierekotu zuen talde hura.
Unión Cerrajeratik sortu zen ideia eta ekipoa 1948an. Afizionatu mailan lehiatzeari ekin bazitzaion ere gero jubeniletan aritzera pasatu zen eta oso lorpen handiak izan zituen txapelketa desberdinetan. Bere himnoak izan zituen.
MONDRA HIRUGARREN MAILARA. 1962
Juventud
Deportiva Mondragon ekipoa bigarrena geratu zen 1961-62 Lurralde Mailako
txapelketan eta sailkapeneko lau lehenen artean kanporaketak jokatu ziren. Sarrailagileei Ilintxaren kontra egokitu zitzaien aurreneko norgehiagoketan eta
aise kanporatu zuten Legazpiko taldea. Jarraian finala jokatu behar izan zuten,
Debako Amaikak Bat ekipoaren kontra. Eta partidua Atotxan izan zen 1962ko
maiatzaren 8an.
JUVENTUD DEPORTIVA MONDRAGON ETA KRISIA ARRASATEKO FUTBOLEAN
Juventud Deportiva de Mondragón elkarteak 1963an
publikatutako memoria-txosten batean oinarritu naiz gaurkoa idazteko. Txosten
haren sarrerak zalantzarako zirrikitua uzten zuen irekita, ez baitzegoen oso
garbi zein zen txosten egileen benetako asmoa, batez ere “No llevamos ningún ánimo polémico” esaeraren atzean zetorrena
zertara zetorren galdegai geratzen baitzen. Baina noan txostenaren laburpeen
txiki batekin.
Juventud Deportiva Mondragon elkartearen Iturripe futbol zelai berria inauguratu zen 1963ko azaroaren 3an, igandea, argazkia atera zen egunean. Urte batzuk lehenago burututako hirigintza-operazio baten ondorioz kirol eta hezkuntza-instalakuntza berriak martxan jarriko ziren. Igande hartan Mondra Tolosaren kontra aritu zen eta 3-0 irabazi zuten sarrailagileek.
FUTBOL ARRATSALDEA ITURRIPEN - TARDE DE FUTBOL EN ITURRIPE
Hirugarren Mailako partidua 1965eko urriaren 3an jokatu zen Iturripen, Eibarren kontra. "Estos cinco chavales asustaron al Eibar" idatzi zuen prentsako korrespontsal batek. Mondra 2 Eibar 1
DENBORALDI BAT ETA HIRU JOKALARI (1965-66) SAGASTA, LARRAURI, ARANBARRI
1965-66 denboraldiko ibilbidea polita izan zen taldearentzat eta ekipoan, batez ere, hiru gazte nabarmendu ziren. Profesionaltasunera heldu ziren Mondra-ren osteko euren kirol karreretan eta Arrasate izena eraman zuten estatuko futbol zelaietan barrena. Sagasta, Larrauri eta AranbarrI ziren gazte haiek.
1965-66
denboraldian Arrasateko futbolaren kalitatearen leherketa berri bat izan zen,
eta horrek eragina izan zuen herria ordezkatzen zuen taldearen martxa
onean eta sarraila-talde hartako protagonistetako batzuen kirol bilakaeran. Urte
handia izan zen Arrasateko futbolzaleentzat.
Real Madriden kontra jokatu zuen Errealak 1917ko martxoaren 22an eta ABCk honela zioen hurrengo egunean: “Chutan poco los delanteros pero son rapidísimos y se entienden muy bien. Barrena, el centro, es el mejor de la línea” Real Madrid hartan Santiago Bernabeu zen jokalarietako bat. Eta Errealak irabazi zuen, 0-1.
Arrasaten tartetxoren bat eman zuela Harrisek arrasatearrak entrenatzen? Ziur baietz. Eta, gainera, Letonak badio hala izango da. Baina ez dut Harris entrenatzailea modu iraunkorrean Arrasaten ikusten. Arrazoiak? Begira ezazue Harrisen kurrikuluma.
Frantzisko Armengou Marro Arrasaten jaio
zen 1906an, eta herriko futbol taldean ekin zion bere ibilbideari. Ez da
herriko futbolarien artean dugun kurrikulumik aberatsena, baina benetan bitxia
da, alde guztietatik. Jori eta zabala. Real Madridekin jokatu duen arrasatear bakarra da Armengou.
Arrasateko futbolistaren izena aldarrikatzea dut helburua, herritik inoiz irtendako kirolaririk prestuenetakoa baita. Ziurrenik, Arrasatetik kanpo inongo beste lekutan kirol zeinurik sakonena utzi duen pertsonaia dugu Arregi. Enblematikoena.
IMANOL ZEZIAGA “DIVINO I”
Zein mailako pilotaria izango zen Divino I futbolista arrasatearra,
pilotan jolasteari eutsi izan balio? Jokoan zerakutsan trebetasuna zela-eta,
gaitzizena ipini zioten: Divino. Eta Imanol Zeziaga Arizaga izenorde harekin
ezagutu genuen beti, nahiz eta inork gutxik zekien deituraren jatorriak eskuko
pilotarekin zerikusirik zuela.
PATRI EGIDAZU
Patri da historiako futbol Kopako finaletan aritu den lehen arrasatearra. Eta zalantzarik gabe, herritik ateratako futbolistarik dirdiratsuenetakoa dugu, Armengou, Barrena, Arregi, Kortabarria, Aranbarri, Sagasta, Larrauri, Lopez Rekarte anaiak, beste banaka batzuekin batera.
Arrasateko futbol historian ditugun jokalari nabarmenen artean toki bat derrigorrez utzi behar zaio Luis Heriz Telleriari. Iragan mendeko berrogeitamarretan estatuko futbol zelairik garrantzitsuenetan erakutsi ahal izan zuen bere kalitatea, lehen mailako taldeeekin. Real Sociedad, Valladolid...
Jesus Errasti Azurmendi Arrasaten jaio zen 1929ko martxoaren 25ean. Futbolari bezala UCEAn nabarmendu zen, 1948an. Jose bere anaia zaharrak ireki zuen kirolerako sendiaren atea. Oso ostikolari emankor eta borrokalaria izan zen, eta bigarren mailako zenbait taldetan ibili zen.
Jose Errastik eraman zuen Juventud Deportiva Mondragón taldearen lorpenik handienera. Hamasei urterekin hasi zen Jose futbolean, Maalako zelaian. Eta aurki bihurtu zen urte haietako taldekiderik sendoenetakoa. Baina Jose Errasti, batez ere, Mondraren entrenatzaile izateagatik oroitzen da.
JUANITO ARRIARAN, PILOTARI-SAGAKO FUTBOLARIA
Pilotari-saga baten barruan hazi zen, aurreko beste hiru anaiak frontoietan ibili baitziren profesional moduan. Berak, inoiz Arriaran IV. bezala ezagutuak futbola aukeratu zuen eta kirol modalitate hori bihurtu zuen ofizio, futbolari eta entrenatzaile bezala. Juan Arriaran Aranburu1933ko abenduaren 27an jaio zen Arrasaten.
Juventud Deportiva Mondragón, 1953-54 denboraldia. Mondra hartan bazen jokalari bat, Jesus Urkia “Sebitas” atezain atxabaltarra, bigarren mailako Alaves taldeak utzita sarrailagileekin aritu zena. Oso denboraldi bikaina egin zuen Sebitasek.
Oso gazte ekin zion ostikadak emateari,
Zaldibarreko frontoian orduan ere izan ohi ziren txapelketetan. Hamazazpi urterekin Eskoriatzako
taldeak fitxatu zuen talde nagusirako. Hiru denboraldi eman zituen han eta
gero Aretxabaletako UDAra igaro zen, beste lau urte eginez. 1960-61 denboraldian
JDMn jokatu zuen.
Zazpi bat urterekin Bomba izan nuen idoloetako bat... Kurri, Arregi, Moreno, Ziriles eta abar izan nituen bezala. Euren aurpegiak Zahorren kromoetan azaldu ez arren, ondo grabatuta zeuden nire baitan eta beraiekin kalean gurutzatzen nintzenean halako bibrazio kilikagarria korritzen zen nire gorputzean zehar. Bombak bere ametsak errealitate egin zituen eta goi mailako taldeetan aritu zen, berarekin Arrasateko ikurra eramaten.
Jose Martinez de Ubago Milikua dugu protagonista. Norbaitek esan lezake izan direla beste presidente batzuk, karisma handiagorekin. Ez noa horretara sartzera. Dakidana da Martinez de Ubagori egokitu zitzaiola une zailak eta erabakigarriak bizitzea eta bere jakituria osoa ipini zuela klubaren kudeaketan.
UCEA taldean fitxatu zuen 1962an, eta handik JDMra, denboraldi bikainak eginez. 1966an Real Sociedadek fitxatu zuen eta Donostiako lehen ekipoan debutatu zuen lehen mailan. Gero estatuko hainbat taldetan ibili zen. Futbolari indartsu, borrokalaria izan zen.
UCEA taldetik JDMra eman zuen salto eta aurki bere balio zalantzagarriaren testigantza eman zuen. 1966an Real Sociedadek fitxatu zuen etra denboraldi bakar batean soberan erakutsi zuen bere maila. Donostiako lehen ekipotik Alavesera igaro zen eta bertan amaitu zuen bere ibilaldi profesionala. Oso jokalari borrokalaria izan zen, eta arras estimatua futbol zelaietan bere emate etengabearengatik, eta gizatasunarengatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina