Atal batzuk eskaini nahi dizkiot txoko honetan XX. mendeko Arrasateren garapen integralean zerikusi handia izan zuen maisuari. Eta hori zein izan zen jakin badakigu: Felix Arano. Noski, nik idatzitakoa bakarrik bilduko dut, Aranori buruz gehiago eta zabal idatzi baita, eta nire asmoa “Hots begi danbolina” blogean sail bat irekitzea da, besterik gabe, nire ekarpenekin. Batzuk dagoeneko argitaratuta daude eta beste zenbaitzuk atalez emango ditut.
FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927)
PEDRO VITERI ETA BERE EKARPENA GOGORATUZ
FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik lehena)
FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik bigarrena)
ARANO MAISUARI OMENALDIA. 1925
ARANO ARRASATEKO SEMEKOTZAT. 1925
TERESA GARCIA MAISTRA GOGORATUZ
======..=====
Biteri Fundazioaren babespean abian jarritako Arrasateko eskolek 1902an ireki zituzten ateak, eta 1903ko ekainean lehen ikasturtearen balantzea egin zen, Pedro Biteriren asmo eta helburuak betetzen ari ote zen publikoki aztertzeko. Gauza ez zegoen bat ere samur, hasiera hasieratik. Elizak geziak botatzen zizkion hezkuntza sisteman berrikuntza adierazi nahi zuen Biteri eskolen eskaintzari eta eskolek euren defentsa prestatu behar zuten, fundatzailearen legatua hankaz gora joan ez zedin.
Bazen, nolanahi, halako kontraesan handia zurrunbilo hartan, herriko sendi xume katoliko askotatik bidaltzen baitzituzten seme-alabak eskola haietara, eta horien gurasoak bi suren arteko esparru arriskutsuan baitzeuden, euren seme alabentzat onena desiratzen ari baina, halaber, elizaren postulatuak ahaztu eta hautsi gabe. Horregatik, zalantzarik gabe, 1902-03 ikasturteko oroitidazkian – lehena Fundazioaren historian- irakurtzen dugu:
“Los fines de esta Fundación son nobilísimos, nada hay secreto en ella; sus puertas están siempre abiertas; cuantos quieran visitar estas escuelas podrán comprobar que las presiden los atributos de la Religión Católica; de que sus cuadros, máximas, libros, todo el material de enseñanza se adoptan en todas sus partes a las exigencias de la religión y de la moral más pura”
1903ko ekainaren 22 eta 23an azterketa publikoak egin ziren Biteri Eskoletan, eta 26n sari banaketa burutu zen, Fundazioaren herriko batzordeak antolatutako ekitaldi batean. Azterketek ongi erakutsi zuten maisu-maistren taldeak haur haiengan jarritako ezagutzaren hazia fruituak ematen ari zela. Hantxe zeuden Biteri Eskolak ziren itsasontzi haren lemari garrantzitsuenak: Felix Arano eta Teresa Garzia. Irakaskuntza solido eta praktikoaren eragilerik sutsuenak ziren irakasle haiek.
Oroitidazki aberatsean irakur daiteke, besteak beste: “Pasaron los tiempos de privilegio de clase; hoy todo lo puede el mérito, la disposición natural perfeccionada con el estudio. Pero ¡cuántas aptitudes no se malogran! ¡Cuántos filones intelectuales no se pierden en el mezquino horizonte del taller, por carencia de medios de instrucción y de cultura!
Ikasleentzako azterketak, irakurketa, idazketa, gramatika, geografia, aritmetika, geometria eta joste-lan praktikoak izan ziren. Eta ikasleen artean sariak banatu zituen Fundazioak. Sarien gaia ormaltzat jo badaiteke ere ez da berdina gertatzen, sariak nori ematea erabakitzeko erabilitako sistemarekin. Ikasleek eurek hautatu zituzten saridunak, Fundazioaren herriko batzordeburuari bakoitzak eman beharreko paper batean gustuko hautagaiaren izena jarrita. Demokratiko eta zuzena. Horregatik “El comité hizo constar su satisfacción por la justicia que imperó en el acto de la votación, medio de escitar el sentimiento y de educar la conciencia moral”
Horrela eginda, beraz, honakoa izan zen Biteri Fundazioaren lehen ikasturteko saridunen laukia:
GAIA |
IKASLEA |
SARIA |
Kristau doktrina |
Eugenio Resusta |
Narruzko otoitz-liburua |
|
Isidora Oianguren |
“ |
Irakurketa |
Eugenio Arregi |
Zilarrezko luma eta paper ebakitzailea |
|
Maria Zeziaga |
“ |
Idazketa |
Jose Maria Zarraoa |
Zilar eta nakarezko tintontzia |
|
Matilde Etiz |
“ |
Aritmetika |
Roman Velez de Mendizabal |
Kijotearen edizioa |
|
Romualda Agirrebeitia |
“ |
Gramatika |
Martin Bedia |
Hiztegi Entziklopedikoa |
Geometria eta Geografia |
Joakin Arregi |
Marrazki kutxa bat |
Joste-lanetan |
Asuncion Axpe |
Estutxe bat |
|
Asuncion Ortuoste |
“ |
Maisuei eta maistrari eskerrona azaltzearren 1903ko ekainaren 29an bazkari bat egin zen eta ikasleen guraso eta gonbidatuen artean 92 bazkaltiar bildu ziren Eskolako gela batera, Marziala Garaik atondutako menuarekin. Bazkalostean ohiko hitzaldiak izan ziren eta besteak beste, Pedro Alberdi industrial arrasatearrak honako bertsoa eskaini zion Arano maisuari:
Yo brindo por la instrucción
y porque al maestro Arano
todos juntos den la mano
los hijos de Mondragón.
Horren ostean Demetrio Luko Arrasateko Udal Idazkariak hartu zuen hitza eta esan zuen herriko
Rikardo Añibarro |
Jai hura amaitzeko, Biteriko lorategietan ohiko aurreskua dantzatu zuten ehun bikotek, Jose Maria Herrasti Arrasateko alkateak eta Arano maisuak plaza irekiz. Eta musikak gaueko 10ak arte segitu zuen, txistulariekin eta udal musika bandarekin, herriko zeruetara etxafero eta su artifizialak botatzen ziren bitartean.
Argazkiak: JMVM