martxoa 25, 2015

KARLISTAK ARAMAION. 1872-76. ARAMAIOKO TELEGRAFO KARLISTA, 1874an


“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion,  1876ko martxora arte iraungo zuena.

Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.

Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.

Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da,  hortik barrena abiatu eta ikertzeko.

=========..========

1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA

2.- UDAL TALDEAREN DIMISIOA

3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?

4.- SANTA CRUZ ARAMAION

5.- AMAITU AL DA GERRA?

6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873

7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874

8.- TELEGRAFO KARLISTA

9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875

10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875

11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876


Becerro de Bengoa

"La Ilustración Española y Americana" aldizkariak, 1874ko irailaren 30eko edizioan, albiste bitxi bat zekarren, bigarren karlistadari buruz. Itxura  guztien arabera, Ricardo Becerro de Bengoa da informatzailea, eta suposatu behar dugu berak pertsonalki ikusitakoa deskribatuko zuela.

Oso interesgarria da deskribapena, karlistek bigarren gatazka armatu hartan erabilitako sistemen gainean lehen eskuko informazioa eskaintzeaz gain, garaiko teknologiaren azalpena ere egiten baita. Albisteak aurkezten du marrazkiaren egilearen identitatea: Becerro de Bengoa. Beraz, ez dut larregi arriskatzen, artikulua ere berari egozten badiot. Marrazkia da, orri originalean 11 x 17 zentimetrokoa da. Irakur dezagun Becerro de Bengoa jatorriz aramaioarrak zioena:
 
Telegrafo sistema
"Sistema telegráfico de los carlistas en Alava.- Desde el centro donde reside la Diputación á guerra, en Aramayona, hasta la villa de Murguía, tienen los carlistas catorce estaciones telegráficas, con cierto sistema inventado por un catalán. Compónese cada aparato de un gran marco de madera fijo en el suelo y adicionado lateralmente con dos varas ó apéndices de igual diámetro. De estos dos apéndices, y del madero que los une, parten ocho alambres que se fijan al suelo formando con él un ángulo de 30 grados. Por medio de un sistema sencillo de poleas, suben y bajan á lo largo de los alambres tres rectángulos de lienzo de iguales dimensiones y uno de doble extensión, que se mueve en el centro del mecanismo.  

Según la posición relativa de los lienzos, ya aisladamente, ya respecto a los de igual tamaño ó bien con relación al mayor central, así se significan distintos números que corresponden á las letras del alfabeto. El sistema es sencillísimo, pero se emplea con él mucho tiempo para la transmisión de los despachos. 

Karlistak Aramaion
Como el país es muy accidentado y el horizonte corto, y no conviene á los carlistas que las noticias puedan leerse desde puntos dominados por el enemigo, las estaciones no están situadas en los lugares más altos, sino en los extremos salientes del terreno, de manera que distan entre sí poco más de 400 a 500 metros.

Sirven estos aparatos sencillos aldeanos, que trasmiten fielmente las señales, pero que no las comprenden; así es que semejante sistema, causa la admiración y el asombro de los habitantes de aquellas montañas y de los soldados del Pretendiente" 

Karlistak artean beste bi urtez egon ziren Aramaion indartsu. Zer ikusirik izango zuen, dudarik ez, etxe-teknologia hark.


Argazkiak: JMVM








 

martxoa 18, 2015

JULIO GALARTA SEVILLAN, 1938an




Gerra koadernoaren eskaintza
Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartea sortu zenean adierazi nuen bezala, Galartaren margo irudi bilduma zabalaz gain badira hark utzitako ondare aberatsean zenbait material Julioren irudiaren gaineko ikerketa burutzen lagun dezaketenak. Eta beste behin ere zutabe honetara ekarri nuen koaderno berezi batera jo dut ostera. Juliok azken gerra zibileko frontera  1937ko azaroaren 19an mobilizatua izan zenetik bere pentsamenduak idazteko eta zenbait bazter eta objektu marrazteko erabilitako koadernoa da. 

Galartak bere bi lagun handienganako lotura gerta dakion ireki zuen koadernoa. Eskaintzan garbi ikusten da: “A mis inolvidables y queridos amigos Donato Arregui y Gregorio Azcoaga, separados en estos momentos por el Destino, les dedico estas sencillas notas…” Galarta, Arregi eta Azkoaga haurtzaroko lagunak ziren eta gerrak berezitu bazituen ere amaitutakoan Arrasaten elkartu ahal izan ziren ostera. 

Gipuzkoako frontetik Sevillara eraman zuen gerrak, Iruñea atzean utzi ondoren. Eta Sevillan aukera ederra izan zuen arrasatearrak artista-izpiritua elikatzeko. “La Providencia ha querido que visitara este vergel de Andalucía” idazten du Galartak “Mi pensamiento empequeñecido por las grandezas que se me presentan en tropel” Eta Santa Cruz auzoa eta bere Cruz de Cerrajería deskribatzen ditu, jarraian Giralda, Alkazarra, Urrezko Dorrea, Lonja, Indietako Artxiboa eta abar luze batekin gauza bera egiteko. 

Sevillako Heriotzako Kristoa
Gerrak eta bera egun haietan – 1938ko martxoaren erdialdean- gaixorik  egotearen arrazoiak ez zioten oztopatzen jolaserako bidea. Erretaguardiako kokalekua zen Sevilla, giro lasai aproposarekin, Galarta bezala gaixorik edo zaurituta zeudenen suspertze prozesurako. Horrela Sevillara iritsi bezain laster utzi zuen idatzita: “Hace unos días que estamos en la Meca del cante jondo, pero desgraciados los soldados que estamos en el Hospital de los Padres Escolapios, que para ellos no se abrirán las puertas de Sevilla” Hala ere, zori txarrak ez bide zuen luze iraun. Eta halako batean egundoko zirrara sentitu zuen, berak adierazten digunez. Irakur diezaiogun: 

Galarta gerra garaian
“Un momento inesperado y emocionante ha sido de hallarme frente a frente con varios mondragoneses, entre los que menciono a Ezcurra, Amozarrain, Echevarria, Pancho Guzmán, Cros, Belaun y Manuca. Inmediatamente, para hacer honor al encuentro o para renovar nuestras costumbres del pueblo, fuimos directamente a una bodega castiza y sevillana en la que al compás del buen humor y del rico vino pudimos repetir una vez más: estamos en Mondragón por San Juan. 

Moxolo, gran conocedor de Sevilla, nos guió como un cicerone ideal a través de los puntos más recónditos de la hermosa ciudad…” 

Eta Juanito Madinabeitia “Moxolo”ren eskutik arrasatear talde hark hiriburu andaluziarreko bazterrak bisitatu zituen. Julio Galartak Sevillako bere egonaldiari azken puntua hitz hauekin ematen dio: 

Galartaren marrazkia
“De Sevilla he traido como recuerdo un clavel regalado por una muchacha de mirada cautivadora y dibujado el Cristo de la Expiración (El Cachorro)” 

Krabelinarekin zer gertatu zen ez dakit, baina Kristoren marrazkia lerro hauen adierazgarritasuna indartzen duena da. Martxoaren 25ean utzi zuen Sevillako suspertze aldia, Zaragozara aldatzeko. Frontera itzuliko zen.
 

Gerra fronteko albiste gehiago:






http://www.fentmuntanyaiformacio.es