Gerra koadernoaren eskaintza |
Julio Galarta
Pintorearen Lagunak Elkartea sortu zenean adierazi nuen bezala, Galartaren
margo irudi bilduma zabalaz gain badira hark utzitako ondare aberatsean zenbait
material Julioren irudiaren gaineko ikerketa burutzen lagun dezaketenak. Eta
beste behin ere zutabe honetara ekarri nuen koaderno berezi batera jo dut
ostera. Juliok azken gerra zibileko frontera
1937ko azaroaren 19an mobilizatua izan zenetik bere pentsamenduak
idazteko eta zenbait bazter eta objektu marrazteko erabilitako koadernoa da.
Galartak bere bi
lagun handienganako lotura gerta dakion ireki zuen koadernoa. Eskaintzan garbi
ikusten da: “A mis inolvidables y
queridos amigos Donato Arregui y Gregorio Azcoaga, separados en estos momentos
por el Destino, les dedico estas sencillas notas…” Galarta, Arregi eta
Azkoaga haurtzaroko lagunak ziren eta gerrak berezitu bazituen ere amaitutakoan
Arrasaten elkartu ahal izan ziren ostera.
Gipuzkoako
frontetik Sevillara eraman zuen gerrak, Iruñea atzean utzi ondoren. Eta
Sevillan aukera ederra izan zuen arrasatearrak artista-izpiritua elikatzeko. “La Providencia ha querido que visitara este
vergel de Andalucía” idazten du Galartak “Mi pensamiento empequeñecido por las grandezas que se me presentan en
tropel” Eta Santa Cruz auzoa eta bere Cruz de Cerrajería deskribatzen ditu,
jarraian Giralda, Alkazarra, Urrezko Dorrea, Lonja, Indietako Artxiboa eta abar
luze batekin gauza bera egiteko.
Sevillako Heriotzako Kristoa |
Gerrak eta bera
egun haietan – 1938ko martxoaren erdialdean- gaixorik egotearen arrazoiak ez zioten oztopatzen jolaserako
bidea. Erretaguardiako kokalekua zen Sevilla, giro lasai aproposarekin, Galarta
bezala gaixorik edo zaurituta zeudenen suspertze prozesurako. Horrela Sevillara
iritsi bezain laster utzi zuen idatzita: “Hace
unos días que estamos en la Meca del cante jondo, pero desgraciados los
soldados que estamos en el Hospital de los Padres Escolapios, que para ellos no
se abrirán las puertas de Sevilla” Hala ere, zori txarrak ez bide zuen luze
iraun. Eta halako batean egundoko zirrara sentitu zuen, berak adierazten
digunez. Irakur diezaiogun:
Galarta gerra garaian |
“Un momento inesperado y emocionante ha sido de hallarme
frente a frente con varios mondragoneses, entre los que menciono a Ezcurra,
Amozarrain, Echevarria, Pancho Guzmán, Cros, Belaun y Manuca. Inmediatamente,
para hacer honor al encuentro o para renovar nuestras costumbres del pueblo,
fuimos directamente a una bodega castiza y sevillana en la que al compás del
buen humor y del rico vino pudimos repetir una vez más: estamos en Mondragón
por San Juan.
Moxolo, gran conocedor de Sevilla, nos guió como un
cicerone ideal a través de los puntos más recónditos de la hermosa ciudad…”
Eta Juanito
Madinabeitia “Moxolo”ren eskutik arrasatear talde hark hiriburu andaluziarreko
bazterrak bisitatu zituen. Julio Galartak Sevillako bere egonaldiari azken
puntua hitz hauekin ematen dio:
Galartaren marrazkia |
“De Sevilla he traido como recuerdo un clavel regalado
por una muchacha de mirada cautivadora y dibujado el Cristo de la Expiración
(El Cachorro)”
Krabelinarekin zer
gertatu zen ez dakit, baina Kristoren marrazkia lerro hauen
adierazgarritasuna indartzen duena da. Martxoaren 25ean utzi zuen Sevillako
suspertze aldia, Zaragozara aldatzeko. Frontera itzuliko zen.
Gerra fronteko
albiste gehiago:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina