urria 19, 2022

CANOVAS DEL CASTILLO ETA SANTA AGEDA

 

Antonio Canovas del Castiilo

1897ko abuztuaren 8an betiko lotuta geratu ziren Antonio Canovas del Castillo eta Santa Ageda. Estatu buru espainiarra erail zuen Angiolillok Gesalibarreko bainu etxean. Eta politikoaren heriotza fisikoari Santa Agedako negozio haren amaiera segitu zion, gertaera hark ekarri baitzuen betiko itxiera.

“Hots begi danbolinak” nire blogean zerbait idatzi dut azken urteotan magnizidio hartaz eta bere inguruan emandako zenbait puntutaz. “Canovas del Castillo eta Santa Ageda” epigrafepean biltzen ditut orain arte argitaratutakoak. Aurrerantzean gehiago balitz, hementxe ere edukiko luke islapena.

========..=======

CANOVAS DEL CASTILLO HIL ZUTEN SANTA AGEDAN


Arrasateko Gesalibarko auzoan Canovas del Castillo gobernu burua hil zuten, eta zenbait idazkitan gertaera haren inguruan sortutako informazioa jaso nahi izan dut, testigantza berreskuratzeko. Gaurkoarekin irekitzen dut leihoa erdi ahazturik daukagun iraganera.


CANOVASEN GORPUA MADRILERA. ANGIOLILLO EXEKUTATUA


1897ko abuztuaren 8an, Santa Agedako Bainu Etxean gertatutako hilketaren ondoren espainiar politiko askoren jomuga bilakatu zen Arrasate . Estatu eta probintziako diputatu, senatuko kide, alderdikide, noble eta kasta politikoaren ordezkari ugarik toki hartu zuten Gipuzkoako bazter haietan, Antonio Canovas del Castillo, Espainiako Ministroen Kontseiluko Lehendakariaren heriotza zela-eta.


CANOVAS DEL CASTILLOREN HERIOTZA. Iruditan


“La Ilustración española y americana” aldizkariak eskainitako ale monografikotik atera ditut ondoko lerroak. Beste medioek esandakoarekin alderatuta literaturak ez badu berrikuntza handirik aurkezten ere oso interesgarritzat jotzen ditut argazki eta grabatuak.  

LEHEN PAPARAZZOA SANTA AGEDAN

1895eko kronikari heldu diot, Santa Agedatik estatu osora heltzen zen informazio jario hartan. Paparazzo baten istorioa dakart, berak kontatua, eta urte hartan Espainiako Lehendakaria zenaren irudia Santa Agedako bainuontzi batean sartuta agertzen zaigu, argazkilari haren eskutik.


ANGIOLILLOREN PISTOLA

Angiolillo-Canovas del Castillo pertsonaien arteko harremana 1897ko abuztuaren 8ko goizean betierekotu zuen gure protagonistak, bere baitatik irtendako bala batek sinatua. Erailketaren arma izandako pistolari buruz ari naiz. Angiolillo anarkistak Antonio Canovas del Castillo espainiar gobernu burua hiltzeko erabilitakoa.

ANGIOLILLO EXEKUTATZEN ARI - EJECUTANDO A ANGIOLILLO

Gregorio Mayoral Burgoseko borreroa exekutatzen ari da Michele Angiolillo anarkista, Santa Agedako bainuetxean Canovas del Castillo gobernu buru espainiarra erail zuena. Bergarako kartzelan zen, 1897ko abuztuaren 20an.

El verdugo burgalés Gregorio Mayoral está ejecutando a Michele Angiolillo, quien  había asesinado días antes al jefe del gobierno español Cánovas del Castillo en el balneario de Santa Águeda. Era en la cárcel de Bergara el 20 de agosto de 1897. 


JAXINTO HERIZ, ERAILKETAREN LEKUKOA


Jaxinto Heriz "Alejo Txiki" arrasatearra 1883an jaio zen, Gesalibar auzoan.  Argazkia 1979an atera nion, elkarrizketu nuen egunean. Gaia? Canovas del Castilloren erailketa, 1897ko abuztuaren 8an. Gertaera haren lekukoa izan zen Jaxinto eta lehen eskutik ezagutu nahi nuen istorioa. Gero elkarrrizketa DEIA egunkarian argitaratu nuen, 1979ko martxoaren 4an, Mendiaga garaiko nire izenordearekin.                                                                              El mondragonés Jaxinto Heriz "Alejo Txiki" nació en 1883, en el barrio de Gesalibar. Le fotografié en 1979, con 96 años, y la razón no era otra que Jaxinto habia sido testigo presencial del asesinato de Cánovas del Castillo en el balneario de Santa Agueda, el 8 de agosto de 1897. Y yo queria conocer de primera mano lo visto por el entonces joven arrasatearra. La entrevista la publiqué, firmada con Mendiaga el seudónimo que utilizaba entonces, en el diario DEIA, el 4 de marzo de 1979.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina