Miguel Primo de Rivera jeneralak errege-dekretu bat sinarazi zion Alfonso XIII erregeari 1923ko irailaren 30ean, Espainiako udal guztiak bertan behera geratzen zirela adieraziz eta berriak osatzeko agindua emanez. Domingo Arzamendi zen alkatea diktadoreak kolpea eman zuenean eta urte hartako urriaren 2an udal berriak hartu zuen kargu Arrasateko Udaletxean.
Errege dekretuaren arabera, agintari militarrek presiditu behar zuten udal osaketarako bilkura eta hautagaiak – jakina, Primo de Riveraren bedeinkapenarekin- “ostentarán título profesional o ejercerán industria técnica o privilegiada, y en su defecto los mayores contribuyentes” Arrasateko udal bilkura urriaren 2ko arratsaldeko 6etan hasi zen eta herriko guardia zibilen sarjentoak – Zeferino Geriz- presiditu zuen. Eta honakoa izan zen udal berriaren konposaketa: alkatea, Melkiades Jauregibarria izendatu zuten. Lehen alkate ordea Ignazio Mondragon; bigarrena, Pedro Igartua; sindikoa, Julian Uriarte; sindiko ordea, Alejandro Olazabal; bokalak, Alejandro Pildain, Jeronimo Mendikute, Mateo Abarrategi, Felix Askasibar; Pablo Vitoria, Emeterio Erduia eta Kasimiro Pradere.
Ikus daitekeen moduan, izenen artean Arrasateko goi mailako sendien ordezkari falta nabaria da. 1924ko martxoaren 9an Primo de Riveraren direktorioak udal lege berria aldarrikatu zuen eta karguak berriztatu behar izan ziren. Arrasateko udaletxean honako idazkia heldu zen:
“Habiendo sido nombrados por el señor Delegado gubernativo del distrito los señores que se expresan al margen Concejales que deben componer el Ayuntamiento de esta villa, y debiendo proceder en virtud de lo ordenado a la constitución del nuevo ayuntamiento y elección de cargos antes del 1º de abril…”
Egoera berriari aurre egiteko 1924ko martxoaren 29an, arratsaldeko 5etan, bilkura bat egin zen udaletxean, agintari berriek kargua hartzeko. 1923ko urritik zeuden guztiek utzi behar izan zuten agintea eta udal batza honakoek osatu zuten handik aurrera: Alkatea, Dagoberto Resusta; Lehen alkate ordea, Rikardo Azkoaga; Bigarren alkate ordea, Demetriko Luko; Sindikoa, Benito Abarrategi; Sindiko ordea, Bonifazio Maidagan; Bokalak, Sandalio Hevia, Juan Goñi, Marzelino Amozarrain, Domingo Altuna, Biktoriano Heriz, Nikomedes Mendizabal eta Agustin Agirreurreta.
Diodan, Dagoberto Resustak 1928ko ekainaren lehenera arte ihardun zuela alkate gisa, eta data horretan Rikardo Azkoagari igaro zion lekukoa.
Oharra: Jose Mari Urangaren apunteei esker dakigu ondoko argazkian agertzen diren gehienen izen abizenak. Ikus behean:
1 Pedro Eizagirre (apaiz laguntzailea); 2 Pablo Vitoria; 3 Alejandro Olazabal “Ajano”; 4 Emeterio Erguin “Artorotz”; 5 Felipe Yarza Abalia (eliz mutila); 6 XX; 7 Melkiades Jauregibarria, alkatea; 8 Julian Urrategi ; 9 Gal, mikeleteen burua; 10 Simon Arriaran, udaltzaina; 11 XX, ordezkari militarra; 12 Jeronimo Mendikute; 13 Ignazio Mondragon “Uribe”; 14 Laureano Arana “Cánovas” udaltzaina; 15 Frantzisko Imaz “Don Pako” apaiz laguntzailea; 16 XX; 17 Prudentzio Balerdi, organo jolea; 18 Jose Joakin Arin, erretorea; 19 Hilario Lasaga, Kontzezinoko kaperaua; 20 Prudentzio Iraeta,udal idazkaria; 21 Lorentzo Orue, apaiz laguntzailea.
Argazkia: JMVM
210406
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina