Arrasateko
txirrindularitzaren historian 1959 urtea da ziklo krosaren abiapuntua, behintzat antolatzeari dagokionez. Urte hartako
abenduaren 20an izan zen espezialitate horretako lehen lasterketa eta Juventud
Deportiva Mondragón izan genuen eratzailea, Jose Luis Etxebarria eta bere lan
taldearen esku hartze zuzenarekin.
Egun hartako
3´45etan ekin zioten txirrindulariek Santo Tomas I Sari Nagusiari eta Iturripe
futbol zelaia izan zen irteera eta amaierako puntua. Honako ibilbidea markatu
zuten antolatzaileek: Iturripeko inguruari bi bira eman ondoren, Metaliturri, Gorriko,
Uribe, Santa Agedako errepidea, Erguin, Usetxe, Zarugalde, Kondekua, San Jose
ikastetxea, Gazteluondo, Bazter Alai, Igokundeko ikastetxea, Atxaren zelaia,
Iberdueroko tontorra eta, behin Malatoa igaroz gero, Iturripe. Zazpi bider egin
behar izan zuten txirrindulariek ibilbidea, 23 kilometro denera.
Hogei txirrindularik eman
zuten izena eta horien artean Burgoseko Jose Luis Talamillo zegoen, Espainiako
orduko txapelduna. Baina ez zen Arrasateko irabazlea izan, Urkizar tolosarra baizik.
Itxuraz, azken metroetan Talamillo okertu egin zen eta beste bide bat hartu
zuen zuzenaren ordez… eta atzetik zetorkion Urkizar gipuzkoarrarentzat izan zen
garaipena. Beste txirrindularien artean nabarmendu behar da Aramaioko Aldabe
anaien parte hartzea.
1960ko abenduaren 18an eman zen II Sari Nagusia eta irabazle berri bat gertatu zen, urte luzez ziklo krosean argi bereziz ibili zen Alfredo Irusta kantabriarra, hain zuzen.
Egun hartan oso eguraldi kaskarra pairatu bide zen eta ohiko zirkuituari sei
bira eman zizkioten parte hartu zuten hamabi
txirrindulariek. Pablo Arsuaga izan zen bigarren sailkatua.
Bi Sari Nagusi horien
antolatze lanarekin oso gustura geratu ei ziren Gipuzkoako Federazioan eta Arrasateko Juventud Deportiva Mondragonen
txirrindulari sailari 1961ko Espainiako Txapelketa eratzea eskatu zitzaion. Eta
horrela egin ere, 1961eko otsailaren 12an. Jose Luis Etxebarria eta bere lan giza taldea beharrean jarri ziren eta oso zirkuitu polita prestatu zuten:
Iturripe, Gorriko baserria, Uribe baserria, Uribarri
auzoko bidegurutzea, Gautxori, Uribarriko parrokia, Santutxu, Santa Agedako
errepidea, Erguin baserria, Usetxe, Arrasate pasealekua, Iberdueroko tontorra,
Atxaren zelaia eta Iturripe, Malatoa zeharkatuz. Ibilbidea Coca Colaren 3000
banderatxorekin zegoen markatuta.
Bi txirrindulari ziren egun hartan faboritoak txapelketa poltsikoratzeko: Jose Luis Talamillo, ordura arteko txapelduna, eta Anton Barrutia durangarra, txapeldun zer zen ere aurretik bazekiena. Biak lagunak ziren eta biak herriko “Toki Ona” ostatuan lojatu ziren lasterketa denboraz prestatzeko. Ikaragarrizko jendetza bildu zen egun hartan Arrasatera: Gasteiztik tren berezi bat irten zen Arabako zaleekin; eta Gipuzkoa zein Bizkaiko autobus ugari heldu ziren.
Bi txirrindulari ziren egun hartan faboritoak txapelketa poltsikoratzeko: Jose Luis Talamillo, ordura arteko txapelduna, eta Anton Barrutia durangarra, txapeldun zer zen ere aurretik bazekiena. Biak lagunak ziren eta biak herriko “Toki Ona” ostatuan lojatu ziren lasterketa denboraz prestatzeko. Ikaragarrizko jendetza bildu zen egun hartan Arrasatera: Gasteiztik tren berezi bat irten zen Arabako zaleekin; eta Gipuzkoa zein Bizkaiko autobus ugari heldu ziren.
Antolatzaileek
sari batzuk iragarri zituzten: 6.000 pezeta eta Gipuzkoako gobernadore
zibilaren garaikurra garailearentzat; bigarrenarentzat, 4.500 pezeta eta
Gipuzkoako Diputazioaren garaikurra; eta hirugarrenarentzat, 3.500 pezeta eta
Arrasateko Udalaren trofeoa. Lasterketa denboraren barruan amaitzen zuten sari
gabekoentzat antolatzaileek ehuna pezeta agintzen zituzten. Berrogeita lau
txirrindularik eman zuten izena.
Otsailaren 12ko
goizean Arrasate jendez borbor zegoen. Antolatzaileek xehetasun guztiak lotu
zituzten eta txirrindulariak eroso sentitu ziren zirkuituan. Azkenean, hogeita
hamazortzi izan ziren irteeran zeudenak. Eta lasterketari goizeko 11´30etan
ekin zioten txirrindulariek. Ondoko hauxe izan zen lasterketaren nondik norakoa,
DVren Arrasateko Chema korrespontsalari zor zaiona:
Sailkapenean,
beraz, Anton Barrutia agertu zen lehen tokian; Talamillo bigarrenean eta
Alfredo Irusta hirugarrenean. Laugarrena eta aurreko hiruekin Hannoveren izango
ziren Munduko Txapelketarako hautatua, Mikel Urkizar izan zen. Diodan, aukera aprobetxatuz,
esateko Alemaniako lasterketa hartako txapelduna Rolf Wolfshohl izan zela eta
bigarrena Renato Longo. Biak laster oso ezagunak egingo ziren Arrasaten.
Txapelketako
antolatzeari buruzko laudorioak ugaldu egin ziren hurrengo egunetan prentsan:
“El éxito de
organización fue aún más apoteósico y la sección ciclista de Juventud Deportiva
Mondragón, en su corto historial, en sus tres años escasos de existencia, se
apuntó una victoria; una victoria muy difícil de superar porque no hubo ni
siquiera un fallo mínimo de organización, prueba palpable de los trabajos
realizados desde hace muchos meses”
Anton Barrutia garailea, Iturripen |
Alejandro Del Caz
Espainiako Txirrindularitza Federazioko presidentearen hitzak dira ondokoak:
“Son
excelentes los organizadores. No hace todavía mucho, cuando vine a Mondragón al
festejo de la Virgen de Dorleta, patrona de los ciclistas, me impresionó su
comportamiento. En aquel entonces me pidieron el Campeonato de España que hoy
ha tenido lugar. Trabajé para que su deseo se cumpliera, como pienso trabajar
para traer a Mondragón el campeonato del mundo”
Zoritxarrez
Arrasaten ez zen inoiz Munduko Txapelketa jokatu, 1961ean bertan gure herrian
nazioarteko norgehiagoketak eratzen hasi zen arren.
Espainiako
txapelketarekin amaitzeko, diodan, sarien banaketa udaletxean egin zela
lasterketa amaitu bezain laster eta jarraian bazkari batekin oparitu zien herriko
udalak … txirrindulariei? Ez, agintariei eta prentsa eta irratiko kazetariei.
Txirrindulariak, poliki poliki, bakoitza bere etxera!
Argazkiak: JMVM
Argazkiak: JMVM
Arrasateko txirrindularitzari buruzko gehiago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina