Aurten 50 urte hil zela; omenaldi gisa.
Angel Arregi |
Iragan
mendeko berrogeita hamargarrenen amaierako igande arratsalde askotan Carrusel
Deportivo entzuten genuen etxean. Eta Jaeneko konexioa egiten zenean adi
geratzen ginen. Arrazoiak Angel Arregi zuen izena, Arrasateko futbolista
bikainarena, Andaluziako hiri hartako kirol idoloa zena. Gaurko ekarpen honetan
Arregiri buruz aritu nahi dut, azalkiro. Arrasateko futbolistaren izena
aldarrikatzea dut helburua, herritik inoiz irtendako kirolaririk prestuenetakoa
baita. Ziurrenik, Arrasatetik kanpo inongo beste lekutan kirol zeinurik
sakonena utzi duen pertsonaia dugu Arregi. Enblematikoena. Ikusiko dugu zergatik.
Arregi, zutik. 3. eskuinetik. 1943. |
Logroñoko Maestranza. 1945. Makurtuta erdikoa Arregi. Divino I eskuin. |
Baina goazen
arrasatearraren ibilbide profesionala ikustera, modu arinean bestela ez bada
ere. Entziklopediek diote bere lehen ekipoa Logroñoko Deportivo
Maestranza izan zela, 1944an. Eta hirugarren mailako equipo hartan bat egin
zuen beste arrasatear batekin, Imanol Zeziaga “Divino I”rekin.
Realaren elastikoarekin, 1947 |
Azkenik, sevillatarrekin debutatu zuen lehen mailan, 1949-50 denboraldian. Hiru
partidu jokatu zuen goiko mailan,haietako bat Patriren
Real Sociedaden kontra, eta
gol bat sartu zuen. Hala ere, ordezkoen multzora igaro zuten eta hantxe amaitu
zen Sevillako egonaldia Arregirentzat.
Jaengo ekipoarekin, bigarrena eskuinetik, makurtuta |
Eta Sevillatik Jaenera. Jaenek hirugarren mailatik jauzi egiteko planak zituen eta 1950ean arrasatearraren zerbitzuekin egin zen. Ospetsua egin bide zen Jaenen esaera: ¡Arregui
ya es blanco! Arregiren bigarren denboraldian bigarren mailara igo zen ekipoa eta hurrengoaren hasierako helburua mailari eustea bazen ere 1953ko maiatzaren 5ean Jaenen lorpenik handienetakoa eman zen: lehen mailara igo zen, eta azken partiduan Arregik bi gol sartu zituen. Denera, arrasatearrak 30 gol sartu zituen kanpaina hartan. Pichichi saria bereganatu zuen.
Jaenekin egindako hurrengo hamaika
denboraldietatik, hiru lehen mailan jokatu zuen Arregik eta zortzi bigarrenean.
Bitxia da, 1953-54ko lehen partidua Sevilla bere ekipo ohiarekin egokitu
zitzaiola eta 3-1 irabazi zuten jaendarrek. Ekipo haren historiarako geratu zen
lehen mailako estreineko gola: arrasatearrak sartu zuen.
Ohiko buruko zapiarekin |
Poliki-poliki Arregik bere
izena hedatu zuen futbol zelai guztietara eta titularrak irabazi zituen
hedabideetan. Ez zuen ahazteko, 1958ko urtarrilaren 26an Barça erraldoiari
irabazitako partidua. Katalanen ekipoa ez zen txantxetakoa: Ramallets;
Olivella, Brugué, Gracia; Vergés, Gensana; Evaristo, Kubala, Martinez, Suárez
eta Tejada. Prentsak esan zuen: “En la delantera Arregui, con su
acometividad característica, fue lo más destacado” Edota 0-2 Real Madridekin
galdu arren, 1957ko urriaren 22an jokatutakoa. Madrilgo hedabideek zioten: “Puede asegurarse que de no haberse lesionado ese jugador, la victoria se
hubiese inclinado a favor del Real Jaén, pues la delantera blanca se ha
mostrado voluntariosa, valiente y decidida, obligando a emplearse a menudo a la
defensa madrileña a fondo, y utilizando recursos antideportivos” Madrileko ekipoa honako hauek
osatzen zuten: Dominguez; Atienza, Santamaría, Lesmes; Santisteban, Zarraga;
Joseito, Kopa, Di Stefano, Marsal eta Brunet.
“Fue la cabeza de oro del Real Jaén, un delantero centro a la antigua usanza.
Fuerte, valiente, batallador y con uno de los mejores remates de cabeza que
haya visto el fútbol español a lo largo del tiempo. De esta forma logró la
mayoría de sus tantos, imponiéndose claramente a las defensas contrarias. Era
un hombre noble, caballeroso y cercano que jamás fue amonestado en Primera División
… Se le considera el mejor futbolista del Real Jaén
de todos los tiempos”
Futbola utzi ondoren Jaenen geratu zen bizitzen. Eta berrogei urte
zituela, 1967ko maiatzaren 5ean hil zen, auto istripuz, Kordoban. Berarekin batera
Jesus Alberdi Zeberio "Zarraparra" Arrasateko laguna zihoan, eta biek bizia galdu zuten
kamioi batek jota. Hasieran nioen futbolista batek gutxitan utzi duela hain
zeinu sakon bizirik, Arregirenaren kasuan bezala. Heriotzaren biharamunean
Sevillako ABC egunkariak zioen:
1956-57, erdikoa, makurtuta |
Pichici garaikurrarekin. 1953 |
Omenaldiak egin zizkioten eta Jaengo futbol zelaian orma-irudi bat da
Arregiren oroimenez. Hiribuko kale batek ere Angel Maria Arregi izena darama. Horretaz,
Jaengo blogari batek dio:
“ Arregui tenía su calle porque, pese a nacer en Mondragón, era jaenero de pro y fue hombre que en lo deportivo y en lo humano marcó a la ciudad, un Jaén que quiso y en el que invirtió el poco dinero que se ganaba, antes, jugando al fútbol.
“ Arregui tenía su calle porque, pese a nacer en Mondragón, era jaenero de pro y fue hombre que en lo deportivo y en lo humano marcó a la ciudad, un Jaén que quiso y en el que invirtió el poco dinero que se ganaba, antes, jugando al fútbol.
1953-54, Jaenekin, makurtuta, erdian |
Ya no es el hecho de que fuera, posiblemente, el mejor jugador de la historia en el fútbol
Arregiri eskainitako orma irudia |
Oraindik orain, “El Diario Jaén” egunkarian irakurtzen zen iritzizko artikulu
bat, “Honremos a los Arregui y al escudo” tituluarekin: “Honremos a jugadores como
Arregui, todo corazón y sacrificio, no siendo de Jaén. Ángel María Arregui: ¡ESE VASCO de JAÉN!
(1)Fagorreko ordezkaria zen Jaenen.
ARRASATEKO
FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE
MONDRAGÓN
https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html
ANGEL Arregiri buruzko iritzi batzuk: