ekaina 15, 2016

BIZENTE GOIKOETXEA. MUSIKA AUKERAN



Bizente Goikoetxea
Aurrera doa Bizente Goikoetxea musikari aramaioarraren mendeurreneko egitaraua, eta aste honetan – larunbat 18- hitzordu berri bat daukagu Aramaioko elizan. Bertan kontzertu bat eskainiko du Araba Abesbatzak eta aldi berean CD berri bat aurkeztuko du, Goikoetxearen musikarekin osatua. 

Ekintza osoaren arduradun artistikoa Sabin Salaberri dugu, musikaren moldaketa eta grabaketarekin urtebete baino gehiago eman duena. Baina, Sabinek aitortu duenez, merezi izan du, oso kalitate handiko emaitza gertatu baita.

Araba Abesbatzak, beste koro batzuekin Gasteizko Abesbatza osaturik,parte hartu berri
du
Sabin Salaberri
Errenteriako Musikasten, Euskadiko Orkestrarekin.

Eta errepertorioan Goikoetxearen “Kyrie”(Meza Sol nagusian), “Tantum Ergo”, “Christus factus est”, “Karmengo Amari” eta “Beata Viscera”, sartu zituen talde arabarrak. Esan daiteke, maiatzaren 28ko kontzertu hartan Euskadiko Orkestra Arrasateko Unai Urretxo Zubillagaren zuzendaritzapean aritu zela.  Ekainaren 18ko emanaldian,berriz, Arabako Abesbatzari Gasteizko Kamerata musika taldeak lagunduko dio.

Araba Abesbatza
Larunbatean Aramaion  aurkeztuko den CDari dagokionez - "Missa in honorem Immac. Concep. B.M.V" tituluarekin- Goikoetxearen musika Sabin Salaberrik jarritako moldaketarekin entzun ahal izango da: Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus eta Agnus Dei. Osagarri bezala agertzen dira Tantum ergo eta Ave Maria. Horrezaz gain, J. Valdesek organorako konposaturiko “Postcommunio”ren gain
CDren karatula
Salaberriren "Andante religioso"  ere entzungai daukagu euskarri digitalean.


CDren grabaketak Gasteizko Santa Maria katedralean egin dira.

BIZENTE GOIKOETXEARI BURUZ GEHIAGO




Argazkiak: JMVM, Araba Abesbatza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina