Musika banda 1890 |
1891ko udal akta |
Arrasate eta Aramaioko historia txikiaren zehazkizunak eskaintzen ahaleginduko den espazio xumea da HOTS BEGI DANBOLINAK. Eta Pedro Ignacio de Barrutia, Aramaion jaiotako arrasatearrak XVIIIan idatzi bezala, "emaytera dator, milla barrion". Hala bedi.
Musika banda 1890 |
1891ko udal akta |
Oraingo ekarpen honetan, ordea, gai konkretu
bati helduko diot. Aramaio eta Arrasateko biztanleek, XIV eta XV. mendeetan
ahaide nagusien liskar eta auzien kariaz jasan zutena azaldu nahi dut, gain giroki
bada ere. Oso interesgarria iruditzen zait garai hura, eta sarritan aritu izan
naizen arren, txoko honetan ere utzi nahi dut haren testigantza, gero eta
konbentzituago bainago hiritarrek beren iragana ezagutzeko eskubidea dutela,
eta historia zaleok saiatu behar garela ahalik eta informazio gehien zabaltzen.
Oraingo lantegi honetan nire liburu batean idatzitakoa berreskuratuko dut. “Aramaio eta Arrasate. Historiak lotutako bi herri / Dos pueblos unidos por la historia” (Arabako Foru Aldundia. 2003) da oinarria, bost kapitulutan.
La
relación entre Arrasate-Mondragón y Aramaio ha existido siempre, o al menos
desde que la historia documentada nos dejó referencias. Si repasamos los
archivos y documentos oficiales de los dos pueblos, el conjunto de sucesos
adquiere una gran dimensión. Lógico, porque es el reflejo de dos colectivos
humanos que limitan geográficamente.
En
esta contribución, sin embargo, abordaré un tema concreto. Quiero reflejar, aunque
sea de manera rápida, lo que los habitantes de Aramaio y Mondragón sufrieron durante
los siglos XIV y XV por las querellas y
pleitos entre los denominados parientes
mayores. Ese período me parece muy interesante, y aunque ya lo he dado a
conocer en otros soportes y publicaciones, quiero dejar mi testimonio también
en este rincón. Cada vez estoy más convencido de que los ciudadanos tenemos derecho
a conocer nuestro pasado, y que los amantes de la historia debemos tratar de
difundir la mayor cantidad de información posible.
En
este objetivo, recuperaré lo que escribí en uno de mis libros. "Aramaio y
Arrasate. Dos pueblos unidos por la historia / Dos pueblos unidos por la
historia" (Diputación Foral de Álava. 2003), en cinco capítulos.
1.- Bañeztarrak eta Gurayatarrak / Los Bañez y los Guraya
2.- Aramaio eta Oñatiko jauntxoak / Los señores de Aramaio y Oñati
3.- Arrasate erretzearen aurrekoak / Previos a la quema de Mondragón
4.- Arrasateko erreketa - La quema de Mondragón
5.- Gorrotoak ez zuen atsedenik izan - El odio no tuvo descanso
Bañeztarrak eta gurayatarrak genituen Arrasaten, nolabait laburtzearren ganboarrak eta oñaztarrak ordezkatzen zituztenak. Bi leinu horiengan jar daiteke mendetan Arrasate eta Aramaioko gizarte txikietan jaio, hazi eta ongarritutako gorrotoa.
Los Bañez y los Guraya son las familias o clanes que, por decirlo de manera simple, representaban en Mondragón las facciones gamboina y oñacina. En esos dos grupos reside el odio que nació, creció y se retroalimentó durante siglos en nuestras minúsculas sociedades mondragonesa y aramaiotarra.
Garro etxea, Arrasaten |
Duela laurehun urte munduratu zen Arrasateko militar honen itzalak aspaldi izan du toki nire jakin nahian. Erdiko Kaleko bere etxearen erakartasunak, nonbait, eta bai Uranga eta baita Letonaren liburuetan, batez ere azken horren “Mondragón sus calles” delakoan, jeneralari buruz irakurtzen diren aipamenek tentatu naute apur bat gehiago ezagutzera, eta azkenik murgil egin dut, han eta hemen barreiatuta aurkitu ditudan dokumentuetan. Diodan, Letonarenaz aparte beste liburu bat ere erabili dut. Hain zuzen, liburu ederra: Enrike Arrillaga Lopez (1) ingeniari militar erdi aramaixoarrak liburu eder bat idatzi baitzuen 1935ean, “Un general español del siglo XVII”, eta bertatik datu ugari atera ahal izan ditut. Liburu hori, Arrasate eta Aramaioko udal liburutegietan eskuragai egon beharko litzateke.
Jose Antonio Garro Astola – eta ez Artola, pertsonaiari buruzko erreferentzia gehienetan irakurtzen den moduan- Arrasaten jaio zen, 1623ko urtarrilaren 23an. Gurasoak Domingo Garro (2) Arkarazo eta Maria Asensio Astola Uruburu ziren, hura – jatorria Leintz Gatzagakoa zuen arren- Eskoriatzan jaioa eta ama Aramaioko Azkoaga auzokoa. Arrasaten ezkondu ziren, 1616an, eta Erdiko kalean bizi izan ziren.
Aurki hil bide zitzaion ama mutikotxoari eta aitak Eskoriatzako bere senitarteengana bidali zuen haurra. Hamalau urte bete arte amandrearekin bizi izan zen Jose Antonio, Eskoriatzan.
Aita, bitartean, frantziarren kontrako Hondarribiko batailan hil zen, 1638an. Beraz, umezurtz, bere bideari ekin behar izan zion eta sasoiko ohikoetatik armadakoa aukeratu zuen. Sevillatik Mexikora joan zen eta Campeche portuan hasi zen soldadu gisa, 1640an. Diodan, hiri berdinera helduko zela urte batzuk geroago beste arrasatear bat: Pedro Garrastegi, Mexikon egundoko karrera egingo zuena.Alferez kargura igo zen Garro 1646an, baina ez ei zuen giro aproposik ikusi militar eskalan gorago jarraitzeko eta penintsulara itzuli zen hiru urte geroago. Flandestako bidea hartu zuen 1650ean eta bataila batzuetan hartu zuen esku. Sei urte soldadu gisa eta zazpi alferez moduan ibili ondoren, armadako kabo izendatu zuten 1655an, eta urte hartako maiatzean Donostiara itzuli zen. Segituan Katalunia aldera bidali zuten, eta 1664an Madrilera, sarjentu nagusi bezala. Hiru urte geroago Zelaiko Maisu izendatu zuten Galiziako tertzioetan, Portugalen kontrako gerran. Hala ere, bakea egin zenez Garro Madrilera itzuli zen eta Felipe IV.aren alarguntsaren zerbitzura jarri zen 1669an, erreginaren zaintzako sarjentu nagusi gisa. Halaber, Santiago Zalduna egin zuten 1670ean. Baina gauzak okertu egin ziren eta Diego Barros Arana Txileko historialariak bere “Historia General de Chile” obra zabalean kontatzen duenez:
Zelaiko Maisu bezala doa 1675an Argentinara. Berarekin darama Eskoriatzako Frantzisko Garaikoa Agirre senitartea, aurrerantzean zerbitzari lanetan arituko zitzaiona. Tucuman urrutiko lehen agintaria izango da, Peruko erregeordetzaren menpean. Diotenez, oso elizkoi eta katolikoa zen arren egundoko liskarrak izan zituen jesuitekin, indioekiko harremanen kudeaketarako ikuspegi desberdinak ei baitzituzten. Txakora antolatu zituen hiru gerra-expedizio eta eremu haietan Jujuy ondoko El Pongo gotorlekua fundatu zuen, hiria behar bezala defendatzeko.
Tucumanen
egindako lan interesgarria zela eta, Buenos Aires eta Rio de la Platako
gobernadore izendatu zuten arrasatearra, 1678an. Buenos Airesera aldatu zen
Garro, eta
hiriko fortifikazioak prestatu zituen, geografikoki hurbil ari ziren
portugaldarren beldur baitzeuden. Garrok bere tropak ez ezik indioak ere
erabili zituen lusoen kontra. Horrela, 1680an egun Uruguay den Sacramentoko
Koloniatik erauzi zituen portugaldarrak, eta kronikek diotenez Paraguayko jesuiten misioek igorritako 3.000
indio guarani erabili zituen operazioan. Liskar hartan portugaldarren burua,
hots Manuel Lobo Rio de Janeiroko gobernadorea, atzeman zuten Garroren tropek
eta Txilera eraman zuten gerrako atxilotu moduan. Lobo 1683an hil zen Buenos
Airesen, Espainia eta Portugalen arteko Bake Ituna sinatzear zegoela. Horren
bitartez, Sacramentoko Kolonia Portugali itzuli zitzaion.
Diego Barros Aranak, goian aipatutako bere obran dio:
“Esta felicísima campaña estuvo a punto de costar muy caro al mismo jefe que había obtenido la victoria. La corte de España, que en medio de la humillante postración en que había caído la monarquía, acababa de celebrar una paz bochornosa con Francia, y que mostraba en las relaciones internacionales una debilidad que formaba contraste con su antigua arrogancia, se apresuró a dar a Portugal las más reverentes satisfacciones y, sin duda, habría separado a Garro del gobierno de Buenos Aires, si no lo hubiese promovido al mando del reino de Chile, por un nombramiento hecho casi en los mismos días en que ese jefe arrojaba a los portugueses de la banda oriental del río de La Plata”
Gertatu zen Carlos II Espainiako erregeak Txileko gobernadore Garcia Rabanal militarra izendatu zuela, baina 1680ko abuztuan Ameriketarako bidea hartu behar zuena gaixorik zegoenez… “bada ezpada” bat jarri zuen izendapeneko errege-aginduan, adieraziz “en la contingencia de que el nombrado no llegue a parte tan remota” Jose Garro Zelaiko Maisuak hartuko zuen Txileko gobernua. Eta horrela gertatu zen, Garcia Rabanal bidaian hil baitzen. Jose Garrori 1681ko lehen egunetan iritsi zitzaion izendapenaren albistea. Gauzak ez ziren gaur bezala, eta arrasatearra ez zen Txileko Santiagora, 1682ko apirilaren 24ra arte heldu. Esan behar da bere ospe militarrak eta frogatua zeukan seriotasunak oso harrera ona ahalbidetu ziotela Txileko gizartean.
Txilen pilpilean zen gerrako gorabeherak izan zituen lehen helburua Garrok, berak erregeari 1682ko abuztuaren 10ean bidalitako eskutitzen diotsan moduan:
“Luego que tomé posesión del gobierno de este reino de Chile, me apliqué a reconocer sus defensas y a informarme del modo y disposiciones de la guerra interior que mantiene y de la que los enemigos de Europa nos pueden hacer por las costas del mar. Fui a reconocer el puerto de Valparaíso, que está a treinta leguas de la ciudad, por donde se frecuenta el comercio de este reino con el de Perú, y como en este puerto de tan estrecho sitio, fundado lo poblado que hay en él, que son algunas casas y bodegas, entre cerros y lomas que salen hasta la misma marina… no hay paraje en que poder fortificar, de suerte que esté defendido de invasiones…”
Valparaisoko defentsa antolatu zuen, gotorlekuak eraikiz eta arma eta munizioekin hornituz, batez ere piraten erasoei aurre egin ahal izateko. Bestalde, Txileko lurraldeetako indioak menperatu ahal izateko, bilerak antolatu zituen leinuetako buruzagiekin. Eta esan behar da Garrok bitarteko krudelak erabili nahi izan zituela bere helburuak erdiesteko. Espainiako erregeari bidalitako eskutitzetan argudiatzen zuen, alde batetik indioak libre edukita koroaren gastua biderkatu egiten zela, eta bestetik haien kristautzea gero eta zailagoa bihurtzen ari zela, hain zuzen ere espainiarrak baino gehiago ugaltzen baitziren. Garroren ideia horiek bai Peruko erregeordeak baita Madrileko Carlos IIak ere atzera bota zituzten.
Espainian haize txarrak jotzen ari ziren 1689an eta Europa osoa gerra bat zen. Ausburgoren Liga izenekoa sortu zuten, Frantziako Luis XIV.aren apeta neurtezinei galga jartzeko. Ingalaterra eta Espainia nolabaiteko aliantzan ari ziren… eta Londresetik aukera paregabea ikusi zuten Ameriketako espainiar kolonietara barkuak bidaltzeko. Horrek Txileko gobernadorearen ahulezia larriagotu zuen, ingelesek hango inguruetan negozioak egiteko aprobetxatu baitzuten… inpunitate gordinetik. 1692 urtea zen eta hamar urte ziren Jose Antonio Garro Astola arrasatearra Txileko lurraldeetako gobernadorea zela. Urte hartan erreleboa etorri zitzaion, Marin de Poveda teniente jenerala.
Diego Barros Aranaren obran irakurtzen da:
“… Otros gobernadores se habían instalado en el poder formulando quejas y acusaciones contra sus predecesores. Observando una conducta diferente, guardó a don José de Garro la deferencia a que lo hacían acreedor la rectitud que éste había desplegado en el mando, y la respetuosa estimación que había sabido conquistarse en todo el reino. Por lo demás, este último, que en el ejercicio del gobierno se había distinguido, sobre todo, por un desinterés ejemplar, según referían sus contemporáneos, obtuvo en el juicio de residencia (3) un fallo que era la más honrosa justificación de su conducta. En 1693 regresó a España, donde mereció ser llamado al desempeño de otros puestos más importantes quizás que los que había ejercido en América”
Hala ere, kargu publikoa uzteak berarekin zekarren epaiketa atzeratu egin zen. Honela irakurtzen dugu, Espainiako Historiako Errege-Akademiak Jose Garro Astolari eskainitako biografian;
“Terminó su gobierno diez años después, el 5 de enero de 1692, entregando cuatro mil pesos a Pedro Gutiérrez Espejo para que respondiera a su juicio de residencia que tuvo lugar el 19 de abril de 1692. Debió esperar más de tres meses en Santiago, después de terminado su gobierno, ya que no podía tener lugar la residencia por falta de juez. En Tucumán y Buenos Aires tuvo aún que demorarse quince días más por la misma causa. Se hallaba ya en Buenos Aires con permiso para embarcarse rumbo a España, cuando el 4 de mayo de 1693, Juan de Cuevas (4), que había pretendido estorbar su salida de Chile, recurrió nuevamente al virrey de Perú para impedir el viaje de Garro. Éste debió dar antes de hacerse al mar una fianza de 20.000 pesos, cantidad a que ascendían los perjuicios reclamados por Cuevas, con lo cual sólo pudo embarcarse al mes siguiente. El juicio de residencia fue favorable a Garro. Por su lado, el Cabildo de Santiago le otorgó poder suficiente para que tratase en la Corte las cosas concernientes al bien de la ciudad y del reino”
Garroren etxea, Leintz Gatzagan |
Carlos II erregeak Batailako Sarjentu Nagusiaren gradua eman zion, eskerronez, eta Gerrako Errege-Kontseiluko kide izendatu zuen. Madriletik Eskoriatzako sendi etxera etorri zen deskantsatzera, eta ziurrenik ordukoa da Leintz Gatzagako sendi-jauretxe berri bat egiteko erabakia. Baina ez zuen atsedenerako tarte handirik izan, 1696an Gibraltarreko agintea eman baitzitzaion, oso garrantzi estrategiko handia zeukan plaza hartatik Afrikako kolonietarako bidea zaintzeko erantzukizunarekin. Gibraltarren 1700 arte aritu zen, eta 1701ean Felipe V errege berriak Gipuzkoako kapitain jenerala izendatu zuen. Horrela, Garrok bere egoitza Donostiara aldatu zuen.
1702ko urriaren 15ean hil zen Gipuzkoako hiriburuan eta San Vicente elizan lurperatu zuten. Egun batzuk lehenago testamentua egin zuen eta bertan, beste askoren artean, honako aginduak irakurtzen ditugu:
Mando a la iglesia parroquial de San Juan de la dicha villa de Mondragón, trescientos pesos escudos para que se empleen en ornamentos del culto divino; otros doscientos al convento de San Francisco; otros doscientos al monasterio de la Purísima Concepción de dicha villa; otros doscientos al monasterio de San Agustín de dicha villa…
Así mismo quiero y mando que Juan de Antépara, mi capellán, mientras viviere goce de la casa y huerta que tengo en dicha villa de Mondragón, sin que por ello tenga obligación de pagar cosa alguna…
Esan behar da, testamentuaren kudeatzaileek Jose Garroren nahiak bete ondoren gainerako guztia Leintz Gatzagako jatorri-etxearen maiorazkora utzi zutela. Une hartan maiorazkoaren titularitatea Jose Garro Armenterosek zuen eta Kuban bizi zen.
Horra hor, beraz, beste arrasatear baten biografia txikia. Herriko gizakume nabarmenen sokako beste maila bat da Garro jenerala.
(1) Enrike Arrillagaren laugarren abizena Garro zen, eta bere biografiatuarekin senitarte-lotura bazuen.
(2) Berez Lopez de Garro zen abizena
(3) Juicio de residencia deitzen zen, edozein kargu publikotik ateratzean ondoren zetozenek edota haren administratu izandakoek kargu publikoaren ohiari egiten ziotena, horren lana aztertuta, eta erantzukizunak aurkitzen bazizkioten, horiek betearazten zizkioten, sententzia publikoa egin ondoren.
(4) Espainiako Historia Errege-Akademiaren Juan de la Cuevaren biografían irakurtzen da: “Por Real Cédula del 21 de mayo de 1685 se comunicó al gobernador Garro esta decisión, que él cumplió, y así puso en prisiones al oidor(de la Cueva) y le condujo luego a Valparaíso para que de allí pasara al presidio de Valdivia, desde donde fue trasladado a Quillota por orden del presidente, aprobada por el virrey conde de la Monclova, el 18 de diciembre de 1689”
Argazkiak: JMVM