Aramaioko seme-alabak, beste edozein
tokitakoak bezalaxe, barreiatuta aurki ditzakegu munduan mende guztietan ,
betebehar desberdinetan eta ofizio bitxietan. Seme-alaba horietako batzuk ezagutzen ditugu –
edo bederen ezagunak zaizkigu. Baina badira beste asko, euren atzean arrasto gutxi
utzi dutenak. Gaur txoko honetara horietako
baten kasua dakart. Ez dut gauza handirik azalduko, nik ere ez baitakit, baina aramaixoar
baten izen-abizenak Europan ospetsu egin ziren zenbait esparrutan XVIII mendean
eta pertsonaiaren xehetasun batzuk agertuko ditut, behintzat , haren berri izan
dezagun.
Madrileko prentsa ofizialean ondoko iragarkia agertu zen
1788an:
“Se hace saber que D. Domingo de Orbea, natural de
Aramayona en la provincia de Alava, Conde de Orbea, y coronel gobernador del
regimiento de infantería española del Excmo. Sr. Conde de Alcaudete, testó en
Viena de Austria el año de 1714, dexando por heredera á su mujer Doña Francisca
Ximenez de Urosa, natural de esta corte, donde se casaron y velaron; para que
el heredero ó herederos de dicha Sra. Doña Francisca Ximenez: acudan á D.
Gregorio Hernández, que vive en la calle de la Abadía, núm. 15 quarta, quien les informará dé lo que
parece pertenecerles”
Domingo aramaioarra zen, bai, 1666ko abuztuaren 15ean jaioa eta Zalgoko
elizan bataiatua. Gurasoak Juan Bautista Orbea Urrutia eta Mariana Urrutia
Uribarren ziren.
Ez dakigu ezer Domingori buruz 1706ra arte. Garai hartan
Madrilen zegoen, militar moduan lan egiten ari. Felipe V. borboia zen errege
berria, Karlos II azken austriarra hil ondoren. Lehen borboiarekin aritu zen aramaioarra! Baina beste austriar batek
Vienatik defendatzen zituen espainiar tronurako bere eskubideak: Carlos III, Erroma-Germaniarreko
Sakro Inperioaren erregegaia.
Felipe V borboia |
Orbea Urrutia Madrileko gora behera militarretan aritu zen eta Carlos
III.aren tropek 1706ko abuztuaren 4an hiriburua utzi behar izan zutenean Plaza
Mayorren sutzar handi bat egin zen eta Karlos III.aren erretratu bat erre zuten.
Aramaioarra, Madrileko sarjentu nagusi bezala, eragileetako bat izan bide zen.
Baina Karlos III handik lau urtetara berriz sartu zen Madrilen… eta, denon
harridurarako, bere karguan berretsi zuen Orbea Urrutia.
Ez dakigu onerako izan ote zen. Dakiguna da, borboiaren tropak ostera sartu zirela Espainiako hiriburuan eta,
Karlos III austriarra |
Dena den, Domingo Orbea Urrutiak Alcaudete Errejimenduan segitu zuen,
koronel-gobernadoreko titulu eta soldatarekin. Errejimenduak gerra kanpainak
egin zituen Italian eta Hungarian, turkoen kontra. Karlos III erregegai austriarrak
1717an Orbeako Kondearen titulua eskaini zion aramaioarrari. Orbea Urrutia 1720ko
apirilaren 24an hil zen Vienan.
Goiko iragarpena dela eta, norbaitek uste badu eskubideak dituela Domingo
Orbearen herentziaren gain … jo dezala iragarkiko erreferentziara.
Argazkiak: JMVM, Wikipedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina