Izan zen zenbait mendetako garai bat Arrasaten,urteroko irailaren 8an prozesioa egiten zela, 1516an pairatutako sute handi baten aurrean zeruko artekaritzak izandako esku hartze mirarigarria nolabait eskertzeko. Miguel Madinabeitiak “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian, 1881eko irailaren 10ean horren inguruan idatzi zuen, kexu. Hona hemen zioena:
Arantzazu |
Vean ahora el acta de la función votiva a
que me refiero: “En la Iglesia de San Juan Bautista de Mondragón, domingo a
doce días del mes de octubre del nacimiento de Nuestro Señor Jesucristo de mil
e quinientos diez y seis años, a hora de misa mayor, estando dentro de la dicha
iglesia el cabildo, curas, clérigos y beneficiados de ella, o la mayor parte de
ellos, y así mismo entrando en la dicha iglesia…”
Madinabeitia ari zen, 1516ko irailaren 8an
Arrasaten izan zen sute handiaz. Hil haren 7-8 bitartean su hartu zuen
hiribilduak eta herritarrak arrisku bizian zeudela prozesioan atera ziren,
sagrarioko kaliza eta Ama Maria Birjinaren irudia eramanez. Kalez kale ibili
ondoren sua amatatu egin zen eta horren ondorioz, urriaren 12an erabaki zuten,
iraileko Andra Mariren egunean prozesioa egingo zela urtero eta, gainera, Arrasaten Santa Ageda egunean jai izatea,
santa hori izan baitzen artekaria sua itzal zedin. Horrezaz gain, Arrasateko
Udalak urtero apaiz bat bidaliko zuen Gesalibar auzora Santa Ageda egunean,
eskerroneko meza eman zezan.
Arozkale kalea |
Madinabeitiak Garibayk idatzitakoa ere
ezagutzen zuen, bere kronikan aipatzen baitu:
Quiñones gotzainaren zigilua |
Porras gotzainaren zigilua |
“El Sr. Obispo pasará mañana por este pueblo de regreso a Vitoria. Mucho me
alegraría que su ilustrísima cambie de itinerario, para evitarle el natural
sonrojo que le ha de causar la efigie de San Valero, que como obra de arte es
ridícula, aunque verá otras buenas”
Madinabeitiak 1881ean idatzi zuen artikulu
hura, eta udaletxetik jaramonik egingo zioten ala ez jakiterik ez den arren,
ezagutzen dugu 1918ra arte indarrean segitu zuela promesak. Eta zergatik
desagertu zen urte hartan prozesioa? Irailaren 8ko eguna jai ofiziala izateari
utzi ziolako, eta herri barruko prozesioa Arantzazura joatekoarekin ordezkatu
zuten arrasatearrek.
Argazkiak: JMVM
ARRASATEKO PROZESIOARI BURUZ GEHIAGO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina