Tomas Aspe Uribe gotzaina |
Asko idatzi da Aramaioko seme honen gain. Eta
baliagarri zaigu haren biografia mugatzeko. Noan, oraingo honetan, Tomas Aspe
Uribe aramaioarrari buruzko datu gehigarri batzuk ematera,pertsonaia koka
dezagun. Labiena baserrian jaio zen, 1885eko abuztuaren 9an eta Frantzisko izena jarri zioten pontean. Hamalau urterekin
frantziskotarra sartu zen, eta 1903an Boliviara aldatzea eskatu zion Ordenari,
eta 1910ean apaiztu zen. Lehen urteak irakaskintzara dedikatu zen eta 1929an
Cochabambako administratzaile apostoliko izendatu zuten. Bi urte geroago, berriz,
eliz barruti hartako gotzain egin zuten, eta kargu horretan 1942ra arte egon zen. Bitartean
La Paz hiriburuko administratzaile apostolikoa ere izan zen.
Baina bat-batean, 1942an gotzaingoari utzi
zion eta Buenos Aireseko legenardunentzako ospitalera sartu zen eta bertan bizi
izan zen 1962ko urtarrilaren 22an hil arte. Legenar gaixotasunak jota zegoen. Boliviako Gobernuak “Andeetako Kondor Ordena”
domina eman zion 1960an eta urte berean Espainiako Gobernuak “Zalduna eta
Isabel Katolikoaren Gurutze Handia” izenekoa. Aramaioko herriak omenezko
ekitaldi bat eratu zuen 1962ko uztailean Azkoagako gotzainaren izena eta irudia
goratzeko.
Aspe Uribe gotzaina Aramaiora itzuli zen 1938ko
uztailaren 25ean, Budapesten Kongresu Eukaristikoan parte hartu ondoren. Orduan
ere Aramaioko herriak eta, oro har, Arabak omenezko ekitaldi erlijiosoa
antolatu zuten Azkoaga auzoan. Egun hartan Aspe gotzainak honako aitorpenak egin
zituen, hara bildutako agintari eta senitartekoei eskainitako bazkarian:
“Hoy festividad del Apóstol Santiago, el
hijo
del Trueno, hemos de dedicar nuestro recuerdo más sentido a la santa
cruzada española, que tan cierta emoción en el mundo ha producido, y que Dios
ha deparado a España, precisamente para que nos purifiquemos de nuestras
imperfecciones en el bautismo de la sangre, y salvemos la civilización
cristiana del rodillo de la barbarie, como antes lo fuimos durante siglos de la
infidelidad y durante un siglo, fuimos baluarte contra las sectas. La Cruz y la
espada fueron siempre aquí unidas, siempre dispuestas a servir los intereses
divinos y nunca envainada sin honor.
1938-07-25eko omenaldia Azkoagan |
Yo brindo por el Pelayo del siglo XX, por
nuestro querido e invicto Caudillo Franco, digno cachorro del león español, que
no estaba muerto sino que dormía, y ha levantado ahora su robustez toledana, y
dejando oir su rugido de trueno, asombra al mundo por su Ejército incomparable
y por esas boinas rojas, símbolo de las Tradiciones de la españa Grande, y por
esas camisas azules, injertadas en el tronco de la tradición y ganosas de
nuevos cauces de prosperidad patria”
Ideia horiekin ez da harritzekoa, Tomas Aspe
Uribe azkoagarra Franco jeneral kolpistak Madrilen errezibitu izana, hura Boliviara abiatu baino lehen.
Bai, Aramaioko gotzaina frankista zen.
Argazkiak: JMVM
Bai, Aramaioko gotzaina frankista zen.
Argazkiak: JMVM
Bagenekien baina oso interesgarria
ErantzunEzabatuMila esker, Iñaki!
Ezabatu