Artzubi baserria |
Ikusi genuen aurreko batean Santa Cruz Apaizak zer nolako eragina izan zuen, Artzubi baserriaren ingurukoetan
1872ko abuztuaren 6an kolpe armatua eman ondoren. Handik bi egunetara Santa Cruz atzeman zuten
Besaide aldean eta lasaitasuna itzuli zen Arrasateko kaleetara. Dena den, alkatea – Jose Mendizabal
industrial xumea- kendu zuten
udaletxetik eta preso eraman zuten beste arrasatear batzuekin batera,
Gasteizera. Miguel Madinabeitiak alegatu bat egin zuen Madrileko prentsan
alkatearen eta gainerako atxilotuen alde eta, nolabait, berak ere pairatu
zituen Arrasateko liberalen ondorioak. Madinabeitiari karlistek eta liberalek
ematen zioten etengabe…
Baina goazen aurrera eta udal
aktetara joko dut, Udaletxean gertatzen ari zenari buruzko ideia egiteko.
Abuztuaren 6ko liskarra izan baino lehen, Jose Mendizabal alkateaz gain
zinegotziak Isidro Ozaeta, Pedro Jose Resusta, Juan Pio Gorosabel eta
Frantzisko Ibarzabal ziren. Mendizabal alkatetzara iritsi zen, aurreko alkatea
eta alkateordea – Jose Maria Mendia eta Juan Gualberto Gorosabel jauntxoen
dimisio bitxiaren ondorioz; eta Mendizabalek zinegotzien kopurua handitu nahi
izan zuen baina udal korporazioak ezetza eman zion, nahikoak
zituela adieraziz, karlisten gerrilak gero eta indar txikiagoa bide zuelakoan.
Liskar armatuen ondoko lehen udal bilera abuztuaren
23koa da eta “Acta de la prestación de Juramento” tituluak irekitzen du
ondokoa:
“… ante mí el infraescrito secretario
accidental de la misma, se reunieron a virtud de lo que ordenan los
artículos 42 de la Ley Municipal, y 72 y 73 del Decreto para su ejecución, los
señores D. Francisco Ibarzabal Alcalde saliente en unión con D. Isidro Ozaeta
regidor tercero, y como concejales entrantes los señores D. Luis Barrutia, D.
Joaquin
Azcoaga, D. Ramón Mendía, D. Luis Azcoaga, D. Pedro Azcoaga Resusta, D.
José María Egaña, D. José Joaquín Barrena, D. Eusebio Elosua, D. Juan Antonio
Gorosabel y D. José María Resusta…”
Mendizabal preso zegoen eta zinegotziek ez
diote lerro bat ere eskaintzen. Haren ordez, Frantzisko Ibarzabal ari bide zen.
Eta lehen aktan irakurtzen dugu Ibarzabal “irteten den alkatea” dela.
Mendizabalek Jose Maria Mendia ordezkatu behar izan zuenean, behintzat, dimisioarengatik izan zela zioen aktak. Ez da, beraz, Mendizabalen gaineko aipamenik egiten. Beldurra ote? Litekeena da. Eta harrigarria ere bai, akta behin behineko idazkari batek jasotzea. Egia da aktaren hizki mota Madinabeitiari dagokiola, baina ez zen idazkari titularra bileran egon. Mendizabalen alde egindako defentsak izango ote zuen zerikusirik? Bestalde, udal berriaren konposaketak egonkortu egiten zuen udaletxean herriko jauntxoen indarra. Abizen berdintsuak, antzerako pertsonaiak. Baina zer gertatu zen bilera hartan? Begira nola dagoen jasota akta:
Mendizabalek Jose Maria Mendia ordezkatu behar izan zuenean, behintzat, dimisioarengatik izan zela zioen aktak. Ez da, beraz, Mendizabalen gaineko aipamenik egiten. Beldurra ote? Litekeena da. Eta harrigarria ere bai, akta behin behineko idazkari batek jasotzea. Egia da aktaren hizki mota Madinabeitiari dagokiola, baina ez zen idazkari titularra bileran egon. Mendizabalen alde egindako defentsak izango ote zuen zerikusirik? Bestalde, udal berriaren konposaketak egonkortu egiten zuen udaletxean herriko jauntxoen indarra. Abizen berdintsuak, antzerako pertsonaiak. Baina zer gertatu zen bilera hartan? Begira nola dagoen jasota akta:
“Constituído el Ayuntamiento, se procedió a
la elección de Alcalde primero, habiendo sido proclamado por unanimidad el Sr.
D. Luis Barrutia. Para alcalde segundo, Joaquín Azcoaga; Regidores: 1º Ramón
Mendia; 2º Luis Azcoaga; 3º Pedro Azcoaga; 4º José María Egaña; 5º José Joaquín
Barrena; 6º Eusebio Elosua; 7º Juan Antonio Gorosabel; 8º Jose María Resusta.
Queriendo tributar una prueba de deferencia y
gratitud al regidor segundo D. Luis Azcoaga, fue proclamado él mismo Síndico de
este Ayuntamiento, como uno de los más idóneos e inteligentes en materia de
obras públicas”
Ikusten dugun bezala, aipamenik ez atxilotua
zegoen Jose Mendizabal aurreko alkateari buruz. Goazen, ordea, aurrera. Eta
irailaren lehen egunean batzar exekutiboa izan zuen udal berriak. Besteak beste,
honako gai hau izan zuten aztergai:
“Se dio cuenta de la circular nº 16
de la Diputación foral que trata de la obligación en que los empleados
municipales están de inscribirse como Voluntarios forales o de orden público en
aquellas localidades donde se organice dicha fuerza, en cuyo caso se encuentra
este pueblo; y a fin de obrar con el posible acierto en tan delicada materia,
acordó el Ayuntamiento se pasase un atento oficio a los señores alcaldes de
Oñate, Vergara y Arechavaleta, rogándoles manifestasen la línea de conducta
bajo la que se hayan guiado en sus respectivas localidades acerca del
particular”
Eta Miguel Madinabeitiak sinatzen duen
aktaren beste apunte batean aipatzen da
udal epaitegiko idazkari berria: Nikasio Azkoaga, Jose Mendizabalekin batera
kartzelara eraman zuten Jose Mendiaren ordez.
Irailaren 21ean, bolondresen gaineko gaia
azaltzen zaigu berriro, karlisten erasoei aurre egiteko Udalak martxan jarri
behar zuen zerbitzua, alegia. Eta ez dirudi oso ondo hartu zenik udal
enplegatuen aldetik. Dakusagun:
“Se dió lectura a las contestaciones de los
varios empleados de este municipio a quienes se invitó para que con arreglo a
lo acordado en las Juntas de Tolosa se inscribiesen en el cuerpo de Voluntarios
Forales o de orden público, que se había organizado en la villa. Y son D.
Máximo Cruceño, médico titular; D. José Patricio Herrasti, organista; D.
Saturnino Iturriaga, tesorero; D. Pedro Pasadé, tamborilero; José Azpiazu,
tambor; José María Amozarrain, enterrador; y el infraescrito secretario Miguel
Madinabeitia. De los que por su edad y achaques algunos y por diferentes
motivos los demás, no se conformaron a levantar el fusil como Voluntarios. En
su vista acordó el Ayuntamiento que dichas contestaciones se remitieran
originales a la Excma. Diputación foral, para que adoptara la resolución que
estimase más conveniente”
Baina batzar hartan irakurtzen dugun hurrengo
apunteak argi ematen digu Miguel Madinabeitiari buruz, eta justuago, abuztuaren
6ko karlisten erasoaren ostean udal idazkariarekin gertatutakoaz:
“Se leyó un
memorial de D. Nicasio Azcoaga, secretario del juzgado municipal de esta villa,
reclamando las dietas del tiempo que había estado al frente de la Secretaría de
este Ayuntamiento, que según él mismo se permite estampar en su memorial: son
16 días a razón de 16 ½ reales por día, por lo que importan 264 reales.
Miguel Madinabeitia |
Como asunto
propio, tuvo el infraescrito secretario (noski, Miguel Madinabeitia idazten ari da akta)
que molestar la atención de los señores concurrentes, exponiendo que en la nómina
de los asalariados del último bimestre, había consignado su salario por entero,
no obstante de haber estado fuera de casa quince días a consecuencia de
la destitución de su cargo impuesta y llevada a efecto por persona incompetente
y que no tenía jurisdicción sobre dicho funcionario, y que por los mismo adolecía
de completa nulidad.
Para resolver
este particular, acordó el Ayuntamiento se preguntara a la Diputación foral si
era la Villa quien tenía que pagar las referidas dietas o el infraescrito Secretario,
de los haberes que tenía percibidos”
Beraz, badakigu Madinabeitia zigortua izan zela abuztuaren
6ko gertaeraren ondoren. Madrileko prentsak zioenean idazkaria preso eraman
zutela ez zebilen hain oker. Ez dut uste Madinabeitiak bere artikuluan aipatutako
“presoen soka”n egongo zenik, bestela ezina izango baitzitzaion idazkia “El
pensamiento español”era bidaltzea. Ziurrenik, alkatearen eta beste detenituen
defentsan aritzeak ekarri zion ondorio txarra. Eta esan behar da, Diputazioak
pilota udalera itzuli ziola, arazoaren gaineko datu gehiago eskatuz. Azkenik,
Madinabeitia eta udalaren arteko akordio batera heldu zen.
(segituko du)
KARLISMOARI BURUZ GEHIAGO
1872ko abuztuaren 6ko ondorioak Arrasaten:
Santa Cruz Apaizaren gerrillariak Arrasaten eta Aramaion:
Santa Cruz apaiza Aramaion:
Karlistak
Arrasatera sartzen dira, 1873 (1):
Karlistak
Arrasatera sartzen dira, 1873 (2):
Aramaioko telegrafo karlista:
Karlistak Aramaion. 1837:
Karlistek fusilatua Arrasaten. 1836
Udal taldearen dimisioa Aramaion. 1872:
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina