Aurtengo Santa Marina egunean (uztailaren 18)
albiste bat iritsi zitzaigun Arrasateko Santa Marina auzotik. Haren bidez jakin
izan genuenez, auzoko etxe batean orma-irudi bat margotu dute, Santamañako antzinako argazki batean
oinarrituta. Bego hor meritu artistikoa, zalantza gabea. Koadratzen ez zaidana
da obrari ipinitako datu bat: 1175 urtea. Albisteak zioenez, ekitaldi artistiko
ludikoaren arduradunen esanetara Santa Marina eliza Arrasateko parrokia
izateari XII mendeko urte hartan utzi zion.
Alde batetik hori jakitea – nik dakidanez- ezina
da, Arresateri buruzko lehen
aipamen dokumentatua 1260koa baitugu eta ez dakigu ezer urte haren aurrekoaz.
Bestalde, nik daukadan dokumentu batean irakurtzen da Santa Marina santari
eskainitako eliza, gutxienez, XVI mendera arte izan zela parrokia.
Santa Marina elizako abade izandako Pedro Santa
Maria arrasatearrak sinatua dago dokumentua. Eta aipamen bat egiten dio 1545eko
Trentoko Kontzilioari. Trentoko Kontzilioan erabaki zuten eliz-sakramentuen
erregistroak irekitzea elizetan, ezkontza eta bataioei zegokienez, kristauen
(azken finean, biztanleriaren) erroldak burutzeko. Heriotzen erregistroa
geroagokoa da. Trentokotik hogeita hemeretzi urtetara egin zen ondoko
apunte hau:
“En
la villa de Mondragon, en la iglesia parrochial de Sancta Marina, dia domingo a
veinte y cinco del mes de Noviembre del año mil y quinientos y ochenta y
quatro, ante mi el Bachiller Pedro de Sancta María cura, contraxeron Matrimonio
por palabras de presente, conforme al sancto concilio de Trento, Martin de
Açcoitia, natural de Araoz jurisdiçion de la villa de Oñate, hijo de Joan de
Açcoitia y de su mujer Marina de Otalora, y Joana de Oquendo, hija de Sevastian
de Oquendo y Mari Miguelez de Erraçti su mujer, y reçevieron juntamente el
mismo día las bendiciones nuptiales, siendo a todo ello testigos Joan Gonçalez
de Salzedo, Francisco de Lara, Sevastian de Oquendo y Pedro de Lara, y otros
muchos vecinos de esta villa y de Araoz”
Beste erregistro batzuen arabera, badakigu Azkoitia
sendiak Araotzen bizitzen segitu zuela, ziur asko gainera Azkoiti Haundi
baserrian. Okendo sendia oso ezaguna zen Arrasaten. Juan Carlos Guerraren
“Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa” obran irakurtzen dugu:
“El primitivo solar
de los Oquendo radica en Salinas de Léniz. De él partieron dos ramas, una que
se estableció en Mondragón y otra que pasó á San Sebastián; durante el siglo
XVI mantenían correspondencia familiar. El varón más antiguo de que hallamos
mención en Guipúzcoa fue Pedro de Oquendo, vecino de Mondragón, que en 1426
concurrió con los oñacinos de dicha villa á la toma, quema y derrocamiento de
la casa torre de Zalguibar, que era de pleito homenaje de la casa de Guebara y
fué por ello condenado á la pena de muerte”
Bestalde,
Jose Mari Uranga historialariaren artxiboan aurkitzen ditugu Santa Marina
elizaren gaineko ohar batzuk. Besteak beste honakoa irakur daiteke:
X batekin, Santamaña baserria 1947an |
“Los mondragoneses reunidos en el
Ayuntamiento (1768) reconocieron unánimemente el traslado del culto a San Juan
Bautista y el 28 de Noviembre de 1768 se dio permiso para demoler Santa Marina
y entonces la Parroquia sobre sus ruinas edificó el caserío que conocimos. En
1770 la Parroquia cobraba 454 reales de renta por el caserío y terrenos”
Oso
argigarriak dira, beraz, Urangaren apunteak.
Goian
aipatu dut Zalgibarreko dorrearen suntsiketa. Segitzen badugu suntsiketa eta erreketekin,
gogora dezagun beste askotan idatzi dudana, liburu eta artikulu soltetan:
1448ko Arrasateko sute nagusiaren ondoan koplak egin ziren eta horietako
batean Santamaña elizaren gaineko aipamenik urtetsuen daitekeena dugu. Euskal
koplarik zaharrenetakoa dena honako hitz hauekin amaitzen da:
Egun
bein ur jarruta
Ganboar seme lasterra,
Are bere lasterrago
Abendañuje Motela.
Esquerric asco emayten deusat
Andra Santa Maiñari:
Bera axeyçat sartu eta
Esera bidaldu nau ni.
Ganboar seme lasterra,
Are bere lasterrago
Abendañuje Motela.
Esquerric asco emayten deusat
Andra Santa Maiñari:
Bera axeyçat sartu eta
Esera bidaldu nau ni.
Bertso eder eta adierazgarria, ezetz? Ene
uste apalez, orman idatzita dagoenari meritu literariorik kendu gabe, egokiagoa
izango zen Santa Marinako irudia apaintzeko.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina