Julio
Galarta ezagututa, ziur nago Gasteizen bere koadroekin irekita daukan
erakusketa edukitzen ari den arrakastaren aurrean ahalegin guztiak egingo
zituela bere burua ezkutatzeko. Oso gizon herabe, apala genuen gure laguna eta
beraren gaineko laudoriozko hitzak ekiditen zituen indar osoz.
Baina
orain justizia egiten ari zaiolakoan nago. Maiatzetik Vital Kutxa Fundazioaren
Aretoan lau hilabetez zabalik dagoen erakusketa marka guztiak txikitzen ari da.
Milaka eta milaka pertsonak bisitatu dute Vital Kutxa Fundazioa eta Julio
Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen artean prestatutakoa. Juliok berak
inoiz amestuko ez zuen arrakasta lortu da eta horrek dimentsio berri batera
jaso du pintore arrasatearraren arte ekarpena.
Kritikak
hitz borobilak izan ditu Galartaren obrarako eta bisitariek biziki txalotu dute
ikusitakoaren maila. Arrasatek emandako pintorerik nabarmenaren obra sartu da,
beraz, aspalditik zegokion bikaintasunaren zirkuluan. Bakar-bakarrik Galartaren
nortasun xumeak eragotzi zuen hil hauetan erdiesten ari dena arrasatearra bizirik zela lortzea.
Oraindik
bada aukera erakusketa ikusteko, urriak 4 bitartean irekita baitago, Gasteizko
Foru Plazan. Gainera, irailaren 24an bisita gidatua izango da, nahi duten
guztientzat.
Argazkiak: Omar Ulazia
PRENTSAN IRAKURRITA:
http://www.diariovasco.com/alto-deba/201509/05/arregi-velez-mendizabal-guiaran-20150905000848-v.html
http://goiena.eus/arrasate/1442387370740
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina