Udal zerbitzuen barruan XIX mendean baziren “alkaide” zeritzan karguari zegozkionak. Herriko ordena
publikoaren ardura, adibidez, alkaidearen eskuduntza zen baina, horrezaz gain,
udal administrazioarekin zerikusirik zituzten beste betebehar batzuk ere
kudeatu behar zituen: zenbait zergaren kobrantza, udal korporatiboek
beren karguan egiten zituzten gastuen ordainketa, eta abar.
Iturriotz kalea |
“En la sala de sesiones de esta
N. y L. villa de Mondragón, a tres de Noviembre de 1863…bajo la presidencia de
D. Vicente de Oquendo, licenciado en jurisprudencia y alcalde de la misma… (1)
… Presentóse acto continuo una
cuenta suscrita por José Aspiazu, alcaide, de reales de vellón 123, de refrescos
dados al Ayuntamiento y demás personas que han asistido a las rogativas
públicas celebradas por la preñez de S.M (Q.D.G) a la función fúnebre celebrada
por los que fallecieron en el terremoto de Manila y comunión general del tiempo
de misiones. Se acuerda se extienda el correspondiente libramiento para su
pago”
Ikusten denez, udal korporazioak denetariko ekintzak ospatzen zituen,
hitzaren zentzu osoan. Berdin zion Isabel II erreginaren haurdunaldi berriak,
Filipinetako lurrikarak edo misioetako jaun hartze orokorrak. Hantxe zegoen Jose Aspiazu alkaidea udal
agintarien “errefreskoa“ ordaintzeko
prest. Baina...
Abenduaren lehen eguneko bileran, berriz, honako gai hau aztertu zuen udal batzordeak, alkateak proposatua:
Abenduaren lehen eguneko bileran, berriz, honako gai hau aztertu zuen udal batzordeak, alkateak proposatua:
”El presidente mostró la poca
confianza que tenía con el alcaide José Aspiazu, por el poco interés que este
se toma para el buen desempeño de su cargo, siendo la causa principal de esa
queja el estado de embriaguez en que este se presenta aun en actos públicos,
por cuya razón desea se ponga un correctivo al expresado alcaide, y enterados
los concurrentes adoptan por acuerdo dar facultad a dicho señor presidente para
que tome la determinación que crea más justa y conveniente”
Badirudi Aspiazu gizaraxoak ordaindu behar izan zuela bere larruan
hainbeste ospakizunetako faktura, ez baitzen gauza izan udal korporazioaren
erritmoari eusteko. Kontuan eduki behar da, adibidez, Isabel II erreginak hamaika bat aldiz erditu zela! Hori seme alaba ofizialei dagokienez... Denetan ospatuko al zuten arrasatear agintariek? Eta Aspiazu errukarriak denetarako egon behar zuen gertu ... zinegotzi eta alkatearen karguak aldakorrak ziren bitartean berea... egonkorra baitzen. Gauzak.
(1)
Beste
zinegotziak ziren: Agustín Resusta, Agustín Madariaga, Tomas Isasmendi, Pedro
Pascual Agirre, Victor Madinabeitia, Jose Mendiola, Luis Azkoaga eta Frantzisko
Ibarzabal.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina