iraila 04, 2013

ETA FRANTSESAK ARRASATETIK ERE JOAN ZIREN


Tropa frantsesak
Beste behin ere idatzi nuen  frantsesen Arrasateko egonaldiaz eta batzuetan komentatu dut haien eragina nabarmena izan zela arrasatearron bizimodu arruntean, batez ere Pierre Thouvenot jeneralaren agindupean.


Uztail honetan efemeride asko ospatu dira han eta hemen, frantziarren itzulera dela eta.  Donostia eta Gasteizkoak izan dira sonatuenak, Irungoa ahaztu gabe. Hori guztia kontuan izanik, interesgarria iruditu zait gaia berreskuratzea, berrehun urte bete baitira Napoleonen tropek Arrasatetik ere alde egin zutenetik, atzetik zetozkien ingelesek, portugaldarrek eta espainiarrek bultzatuta. 
  
Wellington Jenerala
Ezaguna den moduan, 1813ko ekainaren 21ean Gasteizko bataila izan zen eta horren ondorioz frantziarrek Gipuzkoara ihes egiten dute zenbait bidetatik. Tuy jeneral frantziarrak zenbait tropa berreratu zituen Arrasateko inguruetan eta anglo-portugaldarrei aurre egiten die, baina horiek zenbait egun geroago ostera menderatu zituzten. Wellington jeneral ingelesak eta Francisco Tomás  Antxia Longa gerrilariak Arrasateko Arimazurin kanpatu bide zuten, zenbait lekukotasunen arabera eta Jose Mari Uranga historialari arrasatearrak dioenez.  

Apur bat atzera egin behar dut, udal artxiboko dokumentu bat aldatu nahi dudalarik hona, garaiko arrasatearrek –eta inguruko herrietakoek- zein nolako presioa jasan zuten ikus dezagun. Frantsesek Arrasate hartuta zeukaten bitartean, haien kontra borrokatzen ari zirenengandik ere mehatxuak jasaten zituzten herritarrek, etengabe. Begira zer zioen, frantsesen aurka ziharduten tropa gerrilarien buruzagietako bat genuen Gaspar Jauregi jeneralak, 1813ko martxoaren 23an. Idazkia udal agintariei dago zuzendua eskutitza:
 
”Con sumo dolor se me ha dado parte de que los más de los pueblos y corporaciones de esta provincia hacen el más alto desprecio a las ordenes circuladas por la Comisión de subsistencia erigida por la Diputación de esta provincia de Guipúzcoa y aprobada por mí y que no contribuyen sino muy pocos con las contribuciones que se les están impuestas para la manutención de las tropas de mi mando.

Siendo una de ellas V.S, se hace preciso que para el 16 de abril próximo, pague sus contribuciones vencidas y presente el recibo en dicho término en dicha Comisión, en la inteligencia que de no cumplir esta mi determinación será executado militarmente con la mayor severidad, respecto a hallarse el servicio de suministros exhausto de todos los recursos.

Dios guarde a V.S muchos años. Azcoitia, 23 de marzo de 1813. Gaspar Jauregui. A la N. y L. Villa de Mondragón”


Gaspar Jauregi "El Pastor"
Gaspar Jauregi Urretxuko artzain ohi bat zen, 1791an jaioa. Frantsesen kontra borrokatzera prestatu zen 1808 eta bere agindupekoen artean Tomas Zumalakarregi gaztea izan  zuen, lehen karlistadan ospea lortuko zuen jenerala, hain zuzen.  Jauregi  buruzagiak, El Pastor  gaitzizenarekin deitua, Arrasate ongi ezagutzen zuen eta bere brigadierretako bat Manuel María Aranguren izan zen, gero Monterrongo Kondea edukiko genuena.  Frantsesen kontrako bere jarrera sutsuarengatik Manuel Maria Aranguren Espainiako Brigadierra izendatu zuten. Eta bitxikeria bezala aipa genezake,  Monterron jauregiko atartean duela gutxi arte ikus zitekeen harri borobiletako zoluko harmarria kondeak frantziarren hezurrekin egin zuela entzun izan dela 1813tik Arrasaten (1)

Frantsesen egonaldi luzeak gastu handiak ekarri zizkion udal ekonomiari. Hori gutxi bailitzan, fusilatua izan zitekeen alde bateko zein besteko eskakizunei jaramon egiten ez zuena. Aurreko idazkia, lekuko.  Bitxia da izkribu mehatxugarriaren idaztankera: zorrozki ejekutatua izango zen alkatea. Baina, itxura denez, konfiantza zeukan Jauregik arrasatearrek ordainduko zutenean, eskutitza “Dios guarde a Vd. muchos años itxaropentsu batekin amaitzen baita.

Castaños jenerala
Baina iritsi zen 1813ko uztaila eta frantsesek Arrasate utzi zuten. Hil haren 6an, Antonio Arzamendi alkateak eskutitza bidaltzen dio Frantzisko Castaños jeneralari, aliatuen laugarren armada buru zena: 

“L N. y L. Villa de Mondragón, con el más profundo respeto expone:
Que con motivo de la gloriosa exclusión de las tropas enemigas del territorio español y en su persecución han pasado por una gran parte de mando de V.E y algunas Divisiones del auxiliar en cuyo racionamiento y mantenimiento ha agotado todas sus reservas, de forma que se halla ya tan agotadas que le es imposible continuar en el apronto del sustentamiento para las tropas que se esperan y socorro del Hospital en esta atención; y en la de que un  pueblo solo de pocas facultades no es dable proseguir en ganas tamn enormes y necesarias.

A V.E suplican se digne mandar ser auxiliada por las villas de Oñate, Elgueta, Aramayona y Elorrio, las dos últimas del término de Alava y Vizcaya, y todas inmediatas a esta con las distancias de una y dos leguas y unidas con las carreteras para con tener especiales tratos”


Eskutitzaren margenean bada ohar bat, eta honela dio: 

“No debiendo por ningún motivo arriesgar que a las muchas tropas que han de venir por esta villa les falte las raciones necesarias… dispongo que las Villas que aquí se unan, luego que sean requeridas por la de Mondragón, deben conducir las raciones que se le detallan formándose un justo y equitativo reparto del que se deberá dar conocimiento a las villas contribuyentes, por si algo hubiera que alegar ante la de Mondragón, para enmendar cualquiera equiparación que pudiera perjudicarles. CASTAÑOS” 

 Berrehun urte eman dira ordudanik.


(1) Orain Arrasate Musicalaren areto bat jari dute bertan, eta zolua estali dute oholtza batekin.




 Argazkiak: wikipedia.com







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina