Beste urrats bat
eman du Iñigo Arregi eskulturagile arrasatearrak bere karreran. Ala, nahi badu
irakurleak, bi urrats. Alde batetik, erakusketa
berria inauguratu du Barcelonan,
“Norabide batean” izenpean, eta, bestetik, bere izena eta obra Jose Luis Merino arte
kritikoak publikatutako “Hablan los artistas” izeneko liburuan azaldu da.
Zorionak Iñigori, Arrasateko inoizko artista plastikorik ezagunena.
Merino kritiko
zorrotzaren iritziz, Iñigo Arregik meritua izan du euskal ehun artista
garaikideren artean egoteko eta horregatik eskaini dio tarte bat bere liburuan.
Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Juan Luis Goenaga, Vicente Ameztoy, José Luis
Zumeta, Karmelo Ortiz de Elgea, Rafael Ruiz Balerdi, Bonifacio, Amable Arias …
izen handiko artistak agertzen dira Iñigorekin batera aipatu liburuan. Berrogei
urteko lan burutsuak arrasatear artistaren ekarpena arteko Olinpoaren
eraikineko goi-goi mailara igo du. Merinoren galderei maisutasun (eta
apaltasun) osoz erantzun die Iñigok. Adibide gisa:
-“Hobe al da kristal izatea eta apurtzea, teilatuko teila
bezala osorik irautea baino?
- Denboran irauteak
ez dit kezkarik sortzen. Beti adi egotera behartzen gaituen hauskortasuna
bezain interesgarria da, bere iraupenaz ardurarik eduki behar ez dugun
hilezkortasuna. Jarrera bakoitza bere gidoiari dagokio”
Merinok liburuaren
aurkezpenean zioen moduan, konturatu orduko joan den zerbait da artea,
helezina. Eta Iñigo Arregik artea bilatzen du bere lanean, ustekabearen bila dihardu,
horixe baita artistaren sena, artistaren piztailea.
Iñigoren ibilbide
artistiko zorrotzak Barcelonako Víctor Lope Arte Garaikidearen Galeriara eraman
du orain, bertan inauguratu baitu erakusketa. Aukera paregabea, hain zuzen,
Barcelonara jauzi bat egiteko.
Iñigo Arregiren gaineko erreferentzia gehiago:
....ZORIONAK !!
ErantzunEzabatuostegun on
Artista ona, ezta? Ongi segi!!!
ErantzunEzabatu