Blog honetan Arrasateko gehienontzat ezezagunak zitzaizkigun pertsonaia batzuen berri eman dut urte hauetan. Eta gaurkoan XVII.era egingo dugu jauzi,
Arrasaten jaiotako pertsonaiarekin Filipinetaraino heltzeko. Begira:
|
Esteibartarren Eskoriatzako etxea
|
“Admiral
Francisco de Esteyvar, commander of his Lordship's company of arquebusiers, was
made commander of this galley. He was a soldier of well known bravery …”
Horrela irakur daiteke
“The Philippine Islands. 1493-1898” liburuan gaurko gure gerlari arrasatearrari
buruz. Itzulita:
“Frantzisko Esteyvar
almirantea, erregeordearen arkabuzarien komandantea berau, galeraren komandante
izendatu zuten. Bera oso soldadu ospetsu eta adoretsua genuen, eskarmentu
handikoa, eta almirante bezala – uharte hauetara heldu zeneko titulua-
holandarren alturara ihardun zuen. Galerari lau bergantinek laguntzen zioten,
fusilez ondo hornituak, brankan kanoi bana zeramatenak …” Horrela irakur daiteke
“The Philippine Islands. 1493-1898” liburuan gaurko gure gerlari arrasatearrari
buruz.
Frantzisko Esteibar izena ezaguna bazitzaidan ere, aitortu behar dut duela
gutxi arte zokoratua nuela, ez ahaztua. Beste lanek eragozten zidaten gizon
horren arrastoaren atzetik abiatzea. Baina Jose Antonio Unzalu adiskide
atxabaltarrak piztu zidan gogoa Esteibarren nortasunean murgilketa txiki bat
egiteko, eta hona hemen, beraz, gaur idatz dezakedana, oso gauza berri gutxi
atera ditudala aurreratu behar dudan arren.
Aurrenik, Juan Carlos Guerraren “Ensayo
de un padrón histórico de Guipúzcoa”ra jo nuen eta ondokoa berari zor diot:
“Juan Esteibar, Señor de la casa solar de Esteibar,
v. de Escoriaza, 1533. Casado con María Pérez de Iraeban, tuvo por hijos a
Celedón y Juan de Esteibar. Celedón sucedió en la casa solar y tuvo en su mujer
Juana de Ascarretazabal por legítima hija y sucesora a María Pérez de Esteibar,
y ésta, casada con Melchor de Ibarzábal, a Francisca, que sucedió en Esteibar y
casó con Cristóbal de Zaloña. Juan, el segundo de Esteibar, casado con María
Saez, tuvo a Pedro de Esteibar, que casó con María Andrés de Vergara, vecinos
de Mondragón, padres de D.ª Antonia,
D.ª Mariana y D. Francisco de Esteibar”
Arrasateko parrokiaren bataio-liburuan
irakurtzen den moduan, 1608ko otsailaren 24an jaio zen Frantzisko Esteibar
Bergara; gurasoak arrasatearrak ziren. Ez dakigu ezertxo ere Frantziskoren
gain, handik zenbait urtetara Filipinetan agertu arte. Baina pentsatzekoa da,
XVII.eko jendearentzat ohi ziren ofizioetatik armadakoa hautatu zuela
berarentzat eta itsas-soldadua izateak Filipinetataraino eraman zuela,
beste zenbait tokitatik igaro ondoren. Eta itxura denez, ez zuen denbora
alperrik galdu, eskala militarrean aurki iritsi baitzen goiko karguetara,
ohorea… eta sos handiak ahalbidetu zizkiotenak. Espainiako Erret-Akademiaren
web orrian irakur daiteke:
“Francisco de
Esteibar. Era maestre de campo y mandó las fuerzas terrestres y marítimas de
las islas Filipinas por espacio de veinticinco años. Participó en las guerras
contra los chinos y sus aliados ingleses”
|
Filipinak, 1600eko mapa batean
|
Beraz, Filipinetara ailegatu baino lehen Frantzisko Esteibarrek ongi
trebatua zeukan gerretan bere besoa, eta Felipe IV.aren aginduetara burututako
balentriek oihartzuna izan zuten gortean. Arrasatearrari ez bide zion pultsuak
dardara egiten. Horretarako zen soldadu, militarra. Datu bat aurkitu dut
Molukas uharteei dagokiena, eta bertan irakur daitekeenez, Ipar Molukasetako Ternate
plazako gobernadorea izan zen Frantzisko Esteibar Filipinetara joan baino
lehen. Hala izan zen?
Gauza da, arrasatearraren gaineko albiste gutxi bakanak Filipinetan sortzen
direla, eta aurrenetakoa Manilako Batailak bezala ezagutzen direnen barruan
ematen da. Egia da garai hartan holandarrak Zamboango eta Ternateren artean
ibiltzen zirela, espainiarrei erasoak behin eta berriz eginez, eta Filipinetako itsas-armada
espainiarra askotan zatitu egin behar zela, fronte guztietara iristeko. Gero ikusiko dugu Zamboangoko gobernadore
egin zutela Esteibar. Izan al zen lehenago Ternaten?
1646 urtea zen. Holandarren kontrako laurogei urtetako gerra luzean kokatu
behar da Manilakoa, eta kronikek diotenez gure herrikidea bere jarrera
oldarkorrean nabarmendu zen. Ehun gizonez osatutako galera baten buruzagitza
eman zitzaion Frantzisko Esteibarri eta gainera lau bergantinen gaineko ardura.
1646ko urriaren 4 genuen eta honela irakurtzen dugu Manilako Batailaren
bosgarren eta azken borrokaren gaineko kronikan:
“… Kortsario holandarrei ihesa beste biderik ez zitzaien geratu. Haizea
geratu egin zen eta Esteybar almirantea eraso egin zion itsasontzi nagusiari,
behin eta berriz disparatzen ziola… Baina gaua egin zen, haizea hasi zen jotzen
eta holandarrek alde egin zuten. Esteybarren itsasontzian ez zen hildakorik
izan”
Holandarrek galdutzat eman zuten bataila hura eta Filipinak bereganatzeko
asmoari agur esan zioten. Espainiarrek, berriz, Errosarioko Ama Birjinari
egotzi zioten bataila haren arrakasta. Ez hori bakarrik: 1652an Elizak
mirakulutzat hartu zuen holandarren aurkako garaipena eta Espainiak uharte
haiek XIX. mendean galdu arte urtero ospatu zuten zeruko bitartekotza.
Esteybarrek gora egin zuen militar eskalan eta Mindanao uharteko Zamboanga itsas-hiriko
gobernadore izendatu zuten 1656ko abenduaren 2an. Bertatik ere sarritan abiatu
behar izan zuen arrasatearrak uharteko biztanleen eta kanpokoen erasoei aurre
egiteko. Hala, Filipinetako “moro”en kontrako espedizio baten buru izan zen. Mindanao Unibertsitateko Emmalyn Catubigen “Spanish
conquest in Lanao” ikerketan irakurtzen da:
“It
was only in January 1658, that Esteybar was directed to capture the Sultan’s
capital in Maguindanao. Before attempting this the Spaniards sent an expeditionary
force to reduce Datu Amatunding of Butig, the faithful brother in law of the
Sultan, burning rice fields and destroying everything that lay in their path. It was on this expedition that the
town of Butig was destroyed including many vessels and a great quantity of rice…
The impact of these early Spanish expeditions among the minds of the Moros in
Mindanao reinforces their hostility and suspicion against the Spanish government
and Christianized natives”
Suntsiketa,
birrintzea, miseria, gorrotoa… gerraren ondorioak, alde batetik, eta, kasu
honetan bizirik ateratzen ziren okupatzaileentzat, berriz, ohore… eta
aberastasuna. Filipinetan segitu zuen Frantzisko Esteibarrek, militar ekintzetan,
eta honakoak ere irakurtzen ditugu:
“En
19 de Enero del 1659 Esteibar, que recorría las aguas de la Sabanilla
con dos caracoas, ataca y rinde un gran navío holandés que protegía á una
escuadrilla de mahometanos. A continuación, y aprovechando el entusiasmo que
este hecho produjo en su gente, cargó sobre Buhayen, obteniendo completa
victoria, sin conseguir que el temido Corralat admitiese combate…"
“Led
by their master-of-camp, Cachil Duco, the Mardicas were recruited along with a
company of Japanese from Dilao (now Paco) and a group of "creole
negroes" to aid the Spaniards in quelling the Malong rebellion which raged
in Pangasinan from late 1660 to early 1661. The Mardicas figured prominently in
the campaign at Binalatongan as they aided the Spanish troops of General Francisco
de Esteybar in pursuing Malong's forces, forcing the latter to
retreat into the mountains”
Mertzenarioak, edozein jatorri eta arrazatakoak,
gerra guztietako osagarriak izan
dira, eta Filipinetan ezin zitekeen gutxiago
izan. Esteibarren aginduetara giza-mosaiko zabalak ihardun zuen. Bere
laguntzaileen artean Arrasateko loba bat izan zuen, Antonio Zenika Esteibar, bere
arreba Marianaren semea, hain zuzen. Antonio Zenika Okendo goi mailako sendiko arrasatearrarekin
zegoen ezkonduta Mariana Esteibar. Zenika Esteibar 1661ean heldu zen
Filipinetara, konkretuki Cavite itsas-herrira, eta bertako presondegian aritu
zen. Galeoietako armadan engaiatu ondoren Filipinetatik Mexikora aldatu zen,
bere osaba Frantziskorekin batera.
Hori 1667an
gertatu zen, San Diego galeoian egin zutela bidaia. Frantzisko gure gaurko
pertsonaiak 1668ko maiatzaren 22an egin zuen testamentua eta handik urtebetera
Arrasaterako bidea hartu zuen, baina 1669ko uztailaren 18an Veracruzen hil zen,
sukarrak jota. Juan Carlos Guerraren aipua da, bere “Ensayo
de un padrón histórico de Guipúzcoa”:
“En
el libro de finados de la parroquia de San Juan Bautista de ella, aparece
consignada su muerte en los términos siguientes: «El Maestre de Campo General
D. Francisco de Esteibar sirvió a S. M. en las Philipinas con puestos
relevantes en veinticinco años en guerra viva, así por mar como por tierra,
contra los chinos y enemigo inglés; en que dio a Su Majestad muchas victorias,
defendiendo las islas Philipinas y las tierras y lugares que el chino y el
inglés se las tenía ocupadas y en ellas habiendo entablado su mala secta;
conquistándolas todas, hizo predicar la Santa Fé Católica y en ella instruyó a
la gente, en que gastó tiempo, asistiendo personalmente por los lugares
conquistados.
Y,
viniendo para esta villa, en el puerto de Vera Cruz, en la Nueva España, murió
a 18 de Julio del año pasado de 1669, y, sabida su muerte en esta villa a 28 de
Febrero de este año de 1670, su hermana D.ª Antonia de Esteibar, el domíngo
16 de Marzo de dicho año 1670 y los días siguientes, le hizo Honra mayor con su
novena y pan de dos libras al día. Testó, pero no se sabe lo qué, y viniendo su
sobrino el Sargento Mayor D. Antonio de Cenica y Esteibar, que es a cuyo cargo
está el testamento y la hacienda, se atienda”
Testamentua
dela eta, Juan Carlos Guerrak ere ematen du horren zeharkako berri, eta gerrako
negozioak batzuei irabaziak ahalbidetzen dizkiela geratzen da garbi ondokoa
irakurrita:
“En
el pleito que se siguió con motivo de su herencia, se encuentran curiosos
detalles acerca de la vida y costumbres del General Esteibar, que fué a la vez
caudillo valeroso y bienhechor espléndido; uno de los hombres más opulentos y
fastuosos de su tiempo. En su casa hasta los esclavos comían en platos de
plata, por no gastarse en ella otro metal que oro y plata. Adelantaba sus pagas
a los soldados por veinte mil pesos cada vez y daba limosnas a los Hospitales
por cincuenta mil pesos. Instituyó obras Pías en su testamento, otorgado en
México a 22 de Mayo de 1668, ante el Escribano Real Fernando Vehedor, del que
existe testimonio en el Registro de Antonio de Celaa, escribano de Mondragón,
correspondiente al año 1672"
Frantzisko Esteibar Bergara ezkonge hil bide zen, hirurogeita bi
urterekin. Baina ez dakigu seme alabarik utzi ote zuen. Dena den, lantxo
honetarako datuen bila, bitxikeria
iruditu zaidan datu batekin egin nuen topo. Gorago aipatu dudan Ipar Moluketako
Ternate plazako gobernadorea izan zela dioen datua dela eta, galdera ikurra
jarri dut, nire zalantzak baititut. Baina, bestalde, ondoko aipu bat aurkitu
nuen ikerketa lan batean:
“Below
are the original seven Mardicas families who transferred from Ternate Island,
Moluccas, Indonesia to the Philippines: 1.) De la Cruz 2.) De León 3.) Estéibar 4.) Nigoza 5.) Niñofranco 6.) Pereira 7.) Ramos
Espainiarrek Ternatetik 1663an alde egin zuten eta Filipinetara berrehun bat
sendi heldu ziren, euren artean mardikak, esklabu ohi kristautuen giza
komunitatea, alegia. Ez al da harrigarria haien artean Esteibar abizena izatea?
Honaino
Arrasateko Frantzisko Esteibar Bergararen historia txiki bat. Agian arrastoari
segituz, aberastu ahalko litzateke gizon haren ibilbidea.
Argazkiak: Jose Antonio Unzalu, Wikipedia