Nire biografiatu
guztien artetik, Jesus Trincado Baños arrasatearra izan da hurbilen izan
dudana, nahiz eta Montevideon bizi zen. Iokin Zaitegiri esker ekin nion
biografiak idazteari – lehena Sebero Altuberena- eta Iokin adiskide mina
izan nuen zazpi urtez, bere heriotzak 1979an betiko bereiztu gintuen arte.
Euskalgintzarako bultzada norbaitek eman bazidan hori Iokin izan zen, aurrera
egin nezan etengabe bere akuiluarekin ari zitzaidana. Baina, diodan moduan,
Trincadoren gaineko liburua da bihotz taupadarik gehien sorrarazi zizkidana,
Montevideoko mundrautarrarekin hogeita hamar urte luzez ihardun bainuen,
ia-ia asteroko maiztasunarekin elkarri bidali genizkion eskutitzen bitartez. Eta telefono deiak ere maiz egiten genituen.
Trincadok bere
jaioterria utzi behar izan zuen 1936an eta ez zen beste inoiz itzuli, 1982ko hiruzpalau
egunetako tartea ezik. Erbesteko mingostasuna dastatu zuen, sakon-sakon, eta
ez zuen sekula Arrasaterako pentsamendua desbideratu. Gardentasun handiz oroitzen
zituen bere haurtzaroko jazoerak eta orain zutabe honetara dakardana,
Trincadoren sena artistikoarekin du zerikusirik. Begira “Bizi izan juat”
liburuan nola ipini nuen bere ahoan ondokoa:
“Garaiko
neurtze-sistemak oroitzean, nire gaztaroko baliabide tekniko apalak datozkit
gogora. Viteriko marrazki klaseetan erabili nituenak, adibidez, “Jesucristo
curando al paralítico” eta “La guerra consagrando la supremacía de las
artes industriales” titulatu nituenerako. Bi eta hiru urte eraman
zizkidaten, hurrenez hurren, plumila eta txinar tintaz lan egiten, egunero ordu
t´erdiko jardunean. Gaurko baliabide grafikoekin, denbora horren hamarrenarekin
aski zitzaidan"
Bilboko Marrazki
Lehiaketara aurkeztu zuen 1927an Trincadok aipatutako bigarren margoa eta lehen
saria irabazi zuen. Epai mahaiaren iritziz, sekulako trebezia erakusten zuen
irabazleak marrazkigintzarako, eta modu bereziz zoriondu nahi izan zuen. Bilboko hura ez
zen Trincadok irabazitako sari bakarra izan. Hiru urte atzera egiten badugu, Donostiako
“El Pueblo Vasco” egunkarian, 1924ko irailaren 2ko edizioan, “Un gran
artista” tituluarekin, ondoko lerroak irakur zitezkeen, Arrasateko
korrespontsalak idatzita:
Bilboko lehiaketako epaileak; hondoan Tricadoren obra |
Un año se dirá
es bastante; peri si tenemos en cuenta que practica esta afición después de las
horas de trabajo, acabaremos por comprender que el año antes referido queda
indudablemente reducido a pocos días de esfuerzo personal, máxime teniendo en
cuenta los días festivos.
No obstante,
como todo llega en este mundo, llegaron los días en que los alumnos se preparan
ávidamente para el examen, y el joven artista no estaba convenientemente
preparado para presentarse ante el Tribunal, por lo que desistió de cumplir en
dos días sus trabajos fabriles, para sacrificarse una vez más en aras de su
afición; cumplimentando con su cuadro terminado a los muchos que días atrás le
estrecharon entre sus brazos, elogiándole vivamente por su acendrado amor al estudio.
Pero me parece un poco absurdo que llegado el día ansiado del examen, le envíen
a casa con solo el premio de siete pesetas en metálico y algunas sueltas
enhorabuenas, entre ellas una entusiasta del digno alcalde don Dagoberto
Resusta.
Jesucristo curando al paralítico |
No censuro más
la cuantía del premio; solamente deseo, y conmigo toda persona sensata, que la
gran obra del joven Trincado, titulada “Jesucristo curando al paralítico”,
dibujado a tinta en cuadro grande, de una miniatura, merece no solo la
admiración de la gente, sino la ayuda de las corporaciones civiles y
municipales, con una subvención anual, de las personas pudientes, sobre todo
del pueblo, contribuyendo todos con su óbolo a sacar adelante a un artista.
Sus padres no
pueden hacer nada en pro del joven; solamente después de cumplir sus 14 años le
ingresaron en la Unión Cerrajera, y allí sigue sin que nadie le guíe hacia el
brillante porvenir que hacer esperar sus raras cualidades de artista. Nos
atrevemos a rogar al culto profesor del joven pintor, exponga el magnífico cuadro
“Jesucristo curando al paralítico” en uno de los escaparates de Mondragón,
durante unos días, para que pueda ser admirado por todos. Ahora, que la Diputación
y el Ayuntamiento de Mondragón se preocupen de este joven, legítima esperanza
del arte
Errealitatea
zen, Jesus Trincadok produktu-diseinuaren ardura izan zuela garai hartan Unión
Cerrajeran eta, esaterako, berea da urtetan UCEMen izena mundu osora hedatu
zuen giltzaren diseinua. Jesus Trincadoren
ibilbide artistikoa eten egin zen 1934an, zurrunbilo politikoak norabide
desberdinetatik eraman zuenean. Egia da sekula ez zuela arte zaletasuna ahaztu;
areago, argazkigintza ere ofizio bilakatu nahi izan zuen, Frantziako lehen urteetako
erbestaldian. 1950ez geroztik Uruguayren plantatu zuen behin betiko bere
egoitza, eta orduan ere marrazkigintza industrialak ireki zizkion bizimodu
erosorako ateak.
Trincadok diseinatutako giltza |
Trincadoren ama
Montevideora joan zen 1954an, semearekin bizitzeko asmoz, eta berarekin bi
margo lan sarituak eraman zituen. Jesusen esanetara, huraxe izan zen bere erbestaldia
betiko izango zela pentsarazi ziona, ama aurki Arrasatera itzuli zen arren,
koadro haiek Uruguayen geratu baitziren… egilearen ondoan. Eta Jesusek harro-harro erakutsi zizkidan Montevideora egin nizkion bi bisitetan. Bizirik segitzen duzu, Jesus, zure margo-lan horien bitartez.
Trincado, 1924ko bere obrarekin. 2000 urtean |
Trincado, 1927ko bere obrarekin. 2000 urtean |
Argazkiak: JMVM