Ferrerias kaleko etxea |
XVIII. mendean Arrasaten ziren Barrutia sendi desberdinetatik Barrutia-Cordoba genuen Ferrerias kalekoa. Eliz-erregistroak direnetatik ditugu Arrasaten Cordoba sendikoak. Gauza berdina gertatzen da barrutiarrekin. Baina ez da XVII.aren lehen erdira arte bi abizenak elkartu egiten direla, Juan Bautista Barrutia Umendia eta Ana Maria Cordoba Oro kideekin. Eta hortik sortuko dira bi belaunalditan gaurko protagonistak. Batez ere, horietako baten haritik bilbatuko dut istorioa (1)
Vicente Anselmo Barrutia Otalora, Arrasaten jaio zen, 1698ko apirilaren 21ean. Aita sendi ospetsukoa genuen – Jose Barrutia Cordoba- Juliana Otalora Garayo arrasatearrarekin ezkondua. Bikoteak hamahiru seme-alaba munduratu zituen, horietako sei emakumezkoak. Vicente Anselmo 1716an sartu zen errege armadan eta bertan 1742ra arte ihardun zuen. Berari zor dizkiogu ondoko xehetasunak:
“… veinte y cinco años y quatro meses de esta forma, de Guardia Marina tres años y tres dias, y los rrestantes de Subtheniente, Theniente sencillo de Granaderos y de capitán en este reximiento de Ynfantería de Cantabria,… “
Vicente Anselmok bere burua aurkezten dio Espainiako erregeari – A los Regios Pies de Vuestra Majestad- armadarekiko harremana bestelakotu nahi baitu. Azken batailak borrokarako ezgai utzi du eta arrasatearrak beste norabide bat eman behar dio bere bizimoduari.
Aipatu du Barrutiak Kantabriako infanteriako errejimendua. Errejimendu hori 1715ean sortu zen, egia bada ere Gipuzkoako Tertzio moduan urte batzuk lehenago jaio zela, Bizkaiko eta Arabako Tertzioak bezala. Haien helburua, hasieran, kostaldeko defentsa zen, horrela Espainiako erreinua babestuago zegoelakoan. Kontuan eduki behar da borbonak sartu berriak zirela Espainian – Felipe V., 1700. Agian, gogoratu beharko genuke, Carlos II azken austriarra desagertuta- dinastia desberdineko errege izendatu berri hori – Versalleseko giroan hezi zela- eta Arrasatetik igaro zen, 1701eko urtarrilaren 31an, eta Monterron jauregian lojatu zen. Arrasateraino Arabako jauntxo eta Diputazioaren ordezkari batzuk heldu ziren, errege berria biharamunean Gasteizeraino laguntzeko.
Testuinguru hartan Barrutia Cordoba sendiko kideak eroso sentitzen ziren, Vicente Anselmoren aita Jose Santiagoko Zalduna baitzen eta kapitaina. Eta badirudi arma-giro hartan murgilduta, Barrutia Otalora senideak – gizonezkoak batez ere, noski- armadarako deia izan zutela. Behintzat bost anaia borroka zelaietan ibili ziren, itsaso eta lurrean. Vicente Anselmori itsas ontzietan aritzeko amaiera ailegatu zitzaionean erregeari ematen zion bere abenturaren berri: “en cuio tiempo se ha allado en las expediciones de Zerdeña y Sicilia, en el combate que tubo el Navío nombrado la Sorpresa en las lineas de Palermo …”
Baina nola bilakatu zen Vicente Anselmo itsas-militar? Bada ikerketa lan bat - Jose Maria Blanco Nuñez itsasontzi-kapitainaren “La Real Compañía de Guardia Marinas” – argibideak ematen dituena 1716an Gipuzkoan izandako dei bati buruz: “El 28 de noviembre de 1716 el capitán general de Guipúzcoa, principe de Campoflorido, solicitó al diputado de la nobleza de esa provincia que la juventud de su demarcación acudiese a un “alarde” muy particular. Esta vez no se trataba de cubrir la frontera ante la amenaza del francés, sino de embarcarse en la Real Armada”
Armadara apunta zitezkeen goi mailako sendien semeak, hamalau eta hamazortzi urte bitartekoak. Gipuzkoak egundoko erantzun ona eman zuen eta 39 gazte aurkeztu ziren, euren artean Vicente Anselmo – hamazortzi urteak beteak zituen arren- eta bere anaia Antonio Hermenegildo, 16rekin. 1716ko abenduaren 15ean eman zituzten bi anaiek euren izenak guardiamarinak izateko. Lehenak ziren! Diodan, apunte interesgarri gisa, Aramaioko seme bat ere agertzen dela zaldun haien artean, Agustin Antonio Idiaquez Butron, bera ere 16 urtekoa. Hamar ezkutuko soldata jasoko zuten hilero eta estreinako bidaian Euskal Herritik Cadizeraino heldu ziren itsasontziz, kadete gisa.
1717ko testu bat |
Baina itzul gaitezen Vicente Anselmorekin. Ez dirudi hari ere oso ondo joan zitzaionik itsas armadan zeharreko ibilaldian. Anaia galdu eta zenbait hilabetetara, 1718ko abuztuaren 11an, Hagako Ituna hautsiz Espainiako armadak Sizilia eta Zerdeña inbaditu zituen. Erreakzioz ingelesek eraso egin zieten espainiarrei. Vicente Anselmok hogeita hamasei kanoitako “Sorpresa” gerra ontzian ziharduen eta hirurogei kanoitako “Canterbury” ingelesak atzeman zuen arrasatearrarena. Utzi al zuen Vicente Anselmok itsasoa? Badirudi baietz, berak baitio “hiru urte eta hiru egun” egon zela enbarkatuta, lur gaineko operazio militarretara igaro aurretik. Eta berarena ere da ondoko idazkia erregeari zuzendua, Vicente Anselmoren zerbitzurik puntarengoenak deskribatuz:
…en la expedición de Oran, su rrendición y guarnizion durante el sitio, y el dia quatro de octubre de mil setecientos treintaydos, con el destacamento que salio de dicha plaza para socorrer el Castillo de Santa Cruz atacado; en las quatro oras que duró el combate en donde recibió a los principios una herida de vala penetrante en el brazo izquierdo y aguantó con la compañia de Alternación de Granaderos por no dejarle sin oficial, porque ya habian herido y rretirado al capitan subteniente y los dos sargentos, y a la rretirada de la funcion, recibió segunda herida de vala que le rompió parte de huesos de la cadera con la qual estuvo a la muerte y padezió dos años…”
1732ko uztailean ekin zion Espainiako erregeak Oran berreskuratzeari eta kanpaina hartan arrasatearra Kantabriako Errejimenduan aritu zen. Garaipena lortu zuten espainiarrek eta tropak geratu ziren inguru haietan, Oran eta Mazalquivir hiriak kontrolatzeko. Han geratu zen Vicente Anselmo Barrutia eta Oran ondoko Santa Cruz gotorlekuan urriaren 4an izandako borrokan zauritu zuten larriki, goian ikusi dugun bezala, eta ondoko ziurtagiri honek darakutsanez:
“D. Carlos Wogan, Caballero Baronetto de Irlanda, Patricio y Senador Romano, Brigadier por patente del rey de Inglaterra…certifico que D, Vicente Anselmo de Barrutia y Otalora… que a mi comando salio de la plaza de Oran para su castiilo sitiado de Santa Cruz un destacamento… y que le vi obrar a toda mi satisfacción con gran conducta y habiendo recivido una herida penetrante de vala en el brazo poco después que empezó la función con los turcos, prosiguió en ella con gran valor permaneciendo las quatro horas que duro el convate, mandando solo la Compañía de Alternación de Granaderos… y al rematte de este choque le dieron segundo valazo…
Eta Kantabria Errejimenduko Miranda Goikoetxea medikuak dio 1733ko apirilaren 12an:
“… los dos valazos que le dieron el dia de San Francisco, la una en la parte superior del fémur de la pierna izquierda con fractura y la otra en el brazo izquierdo en la parte inferior del úmero… Los que habiéndose quasi curado le resulta una calentura maligna de lo que a quedado tan postrado que para su restauración como para la curación de las heridas soi de sentir pase a España a fin de que tome los ayres nativos…”
Penintsulara bidali zuten, beraz, arrasatearra eta pentsatzekoa da aurki jaioterriraino helduko zela. Diodan, Barrutia Otalora sendiaren gizonezkoek armen karrera egin nahi izan zutela ondoko zehaztapen honek ere baieztatzen digu, Vicente Anselmoren idazki berdinetik aterata:
Palermoko bataila |
“… Ha perdido cuatro hermanos en esta guerra, el Primero en la batalla de Vriuega (2), siendo cadete de las reales Guardias; el segundo de Capitán en el reximiento de Guipúzcoa; el tercero de Guardia Marina, en el convate que tubo el navío San Juan con los olandeses; el cuarto de cadete en este reximiento de resulta de una herida de vala que rrecivió en la función general del día veintiuno de noviembre de mil setecientos treintaydos (3), habiendo también servido otro hermano de Theniente en la compañía que formo la villa de Mondragón para las fronteras de Francia, el año de mil setecientos diezynueve… (4)”
Ikusten dugunez, sakrifizio handia giza-bizitzetan Barrrutia Otalora sendiarena, Felipe V. borbonaren ad maioren gloriam. Vicente Anselmok, behintzat, etxera itzuli ahal izan zuen eta orain arte irakurri ahal izan dizkiogun xehetasunak 1742ko apirilaren 15ean erregeari igorritako eskutitzeanditugu. Zertarako idatzi zion? Begira:
“… y en atencion a estos méritos y los deseos grandes que le acompañan de continuar al real servicio, suplica a V.M se digne conferirle el grado de Theniente Coronel con agregación a la plaza de Pamplona o San Sebastián, en atención a hallarse mui corto de vista de resultas de las heridas que recibió en Oran”
Idazkian bertan antzeman daitekeenez, Vicente Anselmo damutu egin zen eskabide hartaz eta azpian beste hau idatzi zuen:
“Conferirle la regiduria de las Fábricas de las Armas de Placencia que se halla vacante, y en defecto el Gobierno del Castillo de Santa Cruz de la Mota, que también se halla vacante, cuya merced espera de la piadosa mano de V.M”
Eskabidea nola heldu zen gortera eta zein jaramonik egin zioten arrasatearrari oso garbi ez badago ere, jakin badakigu Vicente Anselmo Barrutia Otalora teniente koronela izendatu zutela eta Donostiako arma-tokian zerbitzatu zuela. Titulu horrekin ezkondu zen 1747ko irailaren 29an, Arrasateko San Juan Bataiatzaile elizan (5) Maria Mikaela Barroeta-Aldamarrekin, Getariko sendi boteretsu baten alaba. Arrasaten bizi izan ziren eta ez zuten seme alabarik. Maria Mikaela 1756an hil zen, eta bi urte geroago Vicente Anselmo bigarren aldiz ezkondu zen, Maria Umendia Erkizia tolosarrarekin (6).
Ezkontza horretatik bi seme-alaba jaio ziren, Bizente Joakin eta Maria Concepcion, eta lehena izan zen maiorazkoa eskuratu zuena, Vicente Anselmo guardiamarina ohi eta teniente koronela Ferrrias kaleko bere etxean hil zenean, 1770eko martxoaren 28an. Barrutia Cordoba sendiaren ondare-enborra Bizente Joakin Barrutia Umendiari igaro zitzaion, Vicente Anselmoren anaia adindua, Kasimiro, ezkonge eta ondorengorik gabe zendu baitzen. Maria Umendia Erkizia Ferreriaseko etxe hartan bizi izan zen, 1812an hil arte.
(1) Idazki honen garapenerako Pilar Perez de Madrid del Hierro adiskidearen ikerketa lanean oinarritu naiz. Luis del Hierro zenaren biloba dugu Pilar, eta Barrutia Cordoba sendiaren dokumentazio piloa dauka, zorionez. Berari nire eskerrona aurkeztu nahi diot, Arrasateko historia azalerazten eginiko lanarengatik.
(3) Nire datuen arabera, Vicente Anselmok 1732an ez zeukan kadete –gazte- mailako anaiarik. Litekeena da, bere anaia Juan Bautista (1696-1734) armadan sartu berria izatea Oranen zegoela. “de resulta” horrek Arrasatera eraman zuen Juan Bautista eta jaioterrian hil zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina