Mondragonés |
Juan Bautista Azkarate Egaña “Mondragonés”en kirol eta bizitza ibilbideari buruz aritu naiz beste zenbait ekarpenetan. Gaurkoan txapeldun handiaren lehen urrats profesionaletara heldu nahi izan dut, eta aitortu behar dut garai urruti haietako argazkia ez dela bat ere argia. Komunikabideetarako Arrasate oso herri “isila” izan dela idatzi dut sarri. Badirudi garrantzitsuenera bakarrik mugatzen zirela lehengo arrasatearrak: ekitera. Egindakoaren gaineko argibideak ematea alferrekotzat jotzen zutela pentsatzera heldu naiz. Samurragoa da Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñatiko albiste eta argazkiak aurkitzea Arrasatekoak baino. Eta, hain zuzen, nik uste dut horretan datzala neurri handi batean gure herriaren historia txikian aurki ditzakegun hutsune… eta errakuntzak, askotan oroimenean oinarrituta eskaini baitira gertaerak, eta denok dakigun bezala oroimena traidorea da.
Baina gatozen Mondragonés-ekin eta koka
gaitezen 1912an. Urte hartako Arrasateko
udal memorian ikus daitekeenez, urtarrilean zozketatu ziren 1891ean jaio
eta soldadutzara 1912an joan behar zuten gazteak. Zerrendan Juan Azkarate
Egaña agertzen da. Beraz, orain arte hainbat apunte biografikotan irakurri den “Donostian
1911an soldadutza egiten ari zela debutatu zen Atotxako frontoi zaharrean”
baieztapena zalantzarekin hartu behar da.
Nire miaketa lanek ez dute fruiturik
eman 1911an Mondragonés frontoietan aritu zela adieraztera ahalbide lezaketenak.
Aitortu behar da, eta beste behin ere idatzi nuen honetaz, Donostiako
kazetarientzat ez zela eskuko pilota “existitzen”, egunkarietan erremontea
bakarrik aipatzen baitzen. Eibarreko Astelena eta Bergarakoa ziren eskuko
pilotaren frontoiak, eta horien programazio eta emaitzak – ez beti- herrietako
korrespontsalek ematen zituzten egunkari donostiarrek… tokitxoa ematen bazieten.
Beraz, urte haietako eskuko pilotarien nondik norakoa finkatzea oso ariketa
zaila da.
Bestalde, 1912ko Arrasateko San Juan jaietan goi mailako oso partiduak eratu ziren ekainaren 23, 24 eta 25ean, eta Zaldibarko frontoian aritutako zortzi pilotarien artean ez zegoen Juan Bautista Azkarate.
Mondragonés-i buruz nik aurkitutako
lehen albistea1912ko azaroaren 16koa da, “La Voz de Guipúzcoa”ren iragarki txikia.: “Fronton Aste-Lena de Eibar: Gran partido
para mañana domingo, entre Sustarra y Baltasar contra Chiquito de Azcoitia y Mondragonés”
Lehen aldiz da Mondragonés
izenordearekin agertzen dela, eta gaitzizena artean finkatu gabe zegoelako
seinalea da, “El Pueblo Vasco”ren Eibarko
kronikan “Azcarate de Mondragón” irakurtzen baita. Baina hori aparte utzita, harrigarriena
egiten zaidana da, lehen aipamen horretan arrasatearra lehen mailako
pilotariekin kantxaratu zela ikustea.Urte hartan gehien kotizatzen zirenak Elgoibarreko
Baltasar eta Zapaterito de Lequeitio ziren, eta Mondragonés-en ordurako
mailaren adibidea da Eibarren parte hartzea goi kalitateko pilotari haiekin. Zer
gertatu zen partidu hartan? Irakur dezagun “La Voz de Guipúzcoa”ren
korrespontsalaren kronika, azaroaren 18an:
Frantzisko Arano "Baltasar" |
El
dinero salió doble a sencillo por el bando de Baltasar, y la cátedra estuvo
acertada pues sus favoritos ganaron el partido fácilmente. Pero estamos en
tiempo de obscurantismo y miren ustedes cómo se arma un escándalo.
Baltasar
y Sustarra tenían 21 tantos por doce cuando se vinieron encima las sombras de
la noche. Las luces se encendieron, pero a medias, pues las pertenecientes a la
compañía Vergaresa no tenían fluído.
Chiquito
hizo cuatro tantros de saque por no verse bien, y empezaron las protestas. Los
jueces deliberaron y resolvieron que no se podía seguir jugando. Los pelotaris
se retiraron y la bronca fue tan grande que la debieron oir por los alambres
eléctricos hasta los “vergareses”. Hubo vacilaciones y nueva deliberación y al
cabo de media hora estimaron los jueces que se continuase el partido. Como iba
a 22, el tanto último lo perdió Chiquito.
La
falta de luz fue objeto de generales censuras, pues ya es la segunda vez que
ocurre lo mismo”
Mondragonés-en kirol ibilbidea irekita
zegoen, beraz, eta zerbait ikusi bide zuten enpresariek Juan Bautista
Azkaraterengan, izan ere handik gutxira programatu zuten ostera, abenduaren
lehenean konkretuki. Eta orduan buruz buru aritu zen arrasatearra Eibarko
Mendigurenen aurka. Dirua parera atera zen eta norgehiagoketa Mondragonés-ek
eraman zuen… nahiz eta ez dakidan azken emaitza, kazetariak ez baitzuen datu
hori eskaini biharamuneko bere kronikatxoan. Baina bai, berriz, apunte bitxi eta adierazgarria:
“Ganó
el mondragonés y como éste gustó mucho, se ha organizado para el domingo otro
partido en el que jugarán Azcárate y Escala, con la zurda y al aire, contra
Cantabria”
Badirudi partidu hura ez zela jokatu
ahal izan eta azkenean abenduaren 8an Mondragonés-ek buruz burukoa egin zuen
Eibarko Errastiren kontra, galtzaile atereaz.
“El intendente del frontón Astelena, don Facundo
Vildósola, me comunica la noticia del partido de pelota y de desafío que se ha
concertado para jugar mañana sábado, 28, a las once de la mañana, en este frontón,
entre Chiquito de Azcoitia contra Azcárate de Mondragón, atravesándose mil
pesetas por cada parte, más la recaudación que se obtenga en las entradas”
Enpresak, itxura denez, ikusleen arteko
apustuen portzentajean oinarritzen zuen partiduaren bideragarritasuna. Baina
ezin dut esan nola amaitu zen norgehiagoketa hura… korrespontsalak ez baitzuen
haren berri eman, eta kazetak ez zuen bere aldetik ezelako ahaleginik burutu
balizko interesatuei informazioa helarazteko. Horren harira, Gipuzkoako
hiriburuko egunkarietan eskuko pilota zeharo baztertuta zegoela adierazten duen
datua da, “El Pueblo Vasco” egunkarian, Pilota atalean, 1912ko abenduaren 30ean
publikatutako eskutitza. Idazkian pilotazale batzuek eskatzen zuten eskuko
pilota Donostiako frontoietara eramatea. Baina
beste behin ere idatzi nuen bezala, urteak emango ziren eskaria bete
arte.
Bien bitartean, Eibar zen eskuko pilotarako tokia eta 1912ko azken egunean prentsako korrespontsalek iragartzen zuten 1913ko lehen egunerako partidu interesgarri bat: “Pequeño de Azcoitia y Baltasar contra Sustarra y Azcárate de Mondragón”en aurka.
Handik aurrera Azkarate arrasatearraren
etorkizuna pilotari estu-estu lotuta egongo zen, hiru hamarkada luzetan.
(1) Arratsaldeko 3etan jokatu
zen