maiatza 04, 2022

MONDRAGON IZENA MUNDUAN. Zenbait kasu

Italian
Kanariar Uharteetan Mondragon izeneko herrixka bat bazela idatzi nuenean, norbaitek Frantzian ere bazela beste bat gogorarazi zidan. Eta halaxe da, agian Arrasatetik hurbilen den Mondragn Frantziakoa da, Avignon ondoan dagoena eta askok handik ibitzeko aukera izan dugu, arrazoi batengatik edo bestearengatik. Arrasatearrok gehien bisitatu dugun kanpoko Mondragon dela esango nuke.


Eta bapatean otu zitzaidan bilaketa arin bat egin behar nuela Internetetik, Mondragon izenarekin munduan ezagunak diren herri edo tokiak ezagutzeko. Ondoko datuak dira bilaketa horren emaitza apala. Ziur beste batzuk agertuko direla. Ongi etorriak izan daitezela. Hau, lagin bat, besterik ez da.

FRANTZIA

Frantziako Mondragon
Provenza-Alpeak lurraldeko Vaucluse departamenduan dago, Avignonen distritoan. Lau  bat mila biztanle ditu. Eta Frantziako Mondragon hartan badute legenda bat… guri ezagun samarra egin dakigukeena:

"El pueblo de Mondragon, es el «Mont Dragon», dominado por su castillo del Dragonnet.

El «Drac», monstruo alado y anfibio, tenía un rostro y los hombros de un joven en un cuerpo de reptil (tal como lo describió Frédéric Mistral) y habitaba en el Ródano. Salía regularmente para alimentarse de habitantes, especialmente de jóvenes vírgenes, aterrorizando y saqueando a la población.

Cansado de sufrir los ataques incesantes del monstruo, el señor del lugar, Guilhem, hizo un llamamiento desesperado. Aquel que lograra matar a la bestia recibiría a su hija Guillemette como esposa y el señorío de la aldea como recompensa.

Un día, un valiente caballero, Arnaud, se presentó voluntario para afrontar el reto. A costa de un épico combate, Arnaud logró abatir a la bestia, contrajo nupcias con Guillemette y se convirtió en el nuevo señor de la aldea, que pasaría a llamarse Mondragon"

https://www.provenza-turismo.es/top-del-vaucluse/cuentos-y-leyendas-del-vaucluse/

Site de la ville de Mondragon

https://es.wikipedia.org/wiki/Mondragon_(Vaucluse)

https://es.db-city.com/Francia--Provenza-Alpes-Costa-Azul--Vaucluse--Mondragon

ITALIA

Italiako Mondragon

Mondragon mendi bat da, Venetoko Treviso herrialdean, eta hor ere, bestela ezin zitekeen moduan,  irudia herensugea da. Baina badute beste animalia ukigarriagoa: antzarra.

Bestalde, badugu beste Mondragon bat: Mondragon di sotto, Venetoko Verona herrialdean kokatzen dena, Lazise herrian. Eta bertan ere herensuge eta sorginak azaltzen zaizkigu.

"Las brujas del Mondragon

Cerca del centro histórico de Lazise, se encuentra el Monte del Dragón, conocido como Mondragon. Hace tiempo aquí se alzaba un castillo donde, según las leyendas locales, se veían brujas y dragones. De hecho, el emblema de Lazise, que remonta a la dominación veneciana, representa por un lado rombos blancos y azules (que acuerdan al antico regno bávaro) y por otro el dragón de Mondragon"

Mondragon izenak joko ematen du Italian, pate, ardo eta abar.


Sail honetan Villa Mondragone izenekoa ere sar genezake, Frascati lurraldean dagoena. 1573an eraiki zen eta Gregorio XIII Aita Santuak udako egoitza bezala erabili zuen. Gregorio XIII.ren armarrian herensugea ageri zen eta horrexek eraman bide zuen etxaldea Mondragone deitzera. Mondragone Etxaldean, 1582an, “Inter gravissimas” dokumentua argitaratu zuen Gregorio XIII.ak  eta ordurarte erabilitako egutegiaren erreforma ekarri zuen, harrez geroztik “egutegi gregoriano” bezala ezagutu duguna sorraraziz. Begira nondik, Mondragon deiturak badu zerikusirik gizadiaren bizitzaren martxa arautzen duen egutegiarekin!


https://www.mondragon.it/

https://gardalanding.com/es/el-pueblo-medieval-de-lazise/

https://www.instagram.com/move_mondragon/

https://en.wikipedia.org/wiki/Villa_Mondragone


FILIPINAK

Filipinetako Mondragon
Europatik jauzi egiten dugu Filipinetara, eta Mondragon deiturako herri bat aurkitzen dugu. Samar uhartean kokatzen da. Gaur egun Mondragon  hiria den kostako kokalekua izan zen Samar uharte osoan lehenetarikoa. Espainiako garaia baino lehen, Quinay deitzen zen, ustez basoen erdian bere etxea egitea aukeratzen zuen lehenengo biztanleetako baten omenez. Handik urte batzuetara, ordea, misiolariak iritsi zirenean, kristautasuna herrira sartzeko lana betez, Mondragon eman zion izena herria administratzeko izendatutako fraideetako batek. Eta hango historialariek diotenez, Arrasaten jaio eta hara joandako fraidea zen.  Guztiz onargarritzat jotzen dut teoría, nahiz eta ez dakigun zein izan zen fraide arrasatear hura.

https://samarislandrealestate.com/mondragon/

BOLIVIA

Potosi departamenduko herri bat da Mondragón, 3.289 metrotan kokatua. Ez litzateke arraroa izango bertara zilarretako meatzetara joandako arrasatear batek izena eman izana tokiari. Han ez dago herensugerik, garbi, XVI. menderako “hilda” baitzeuden guztiak. Baina herri hartan bada oso legenda polita, “Santo Cristo de Bronce” izenekoa. 

Boliviako Mondragon

Eta legenda lotuta dago Pedro Mondragon Azkarreta, zilarrari esker egundoko altxorra egin zuen euskalduna. Dena den, Pedroren aita Juan izan zen lehen Mondragon lurralde hartan eta ez bide zitzaion gaizki joan, Arun W. Jonesen “Christian Interculture: Texts and Voices from Colonial and Postcolonial Worlds” liburuan irakur daitekeenez.  Arrasatearra al zen Pedro? XVI. mendearen erdialdean jaioa, Potosin hil zen 1615ean. Diotenez, Amerika kolonialeko gizakumerik aberatsena zen. Eta berak sortu zuen Mondragon Azienda deritzana, oraindik erabilgarria den etxaldea. 


https://www.laregion.bo/la-hacienda-de-mondragon-en-potosi/

http://acturism.blogspot.com/2019/10/el-reto-es-que-te-quedes-dormir-en.html

https://www.paginasiete.bo/gente/2020/11/24/mondragon-el-recuerdo-de-un-potentado-forjado-en-potosi-275879.html

https://www.laregion.bo/la-hacienda-de-mondragon-en-potosi/

https://correodelsur.com/ecos/20150329_mondragon-de-la-opresion-a-la-libertad.html

EKUADOR

Ekuadorreko Mondragon
Eta Ekuadorren amaituko dugu gaurko ibilaldia. Estatu hartan ere bada Mondragon Uhartea deitzen
dena, Guayakil golkoan. Hiru ehun bat pertsona bizi dira eta karramarro eta arrain desberdinen harrapaketa dute, gehien bat, ogibidea.

https://es.wikipedia.org/wiki/Isla_Mondrag%C3%B3n

https://www.eltelegrafo.com.ec/noticias/septimo/1/los-comuneros-plasman-su-sueno-en-la-isla-mondragon

 

Orain, Mondragón izeneko toki gehiago aurekitzera animatzen dut irakurlea.

Argazkiak: idazkian aipatutako web desberdinetatik

4 iruzkin: