Los Dragones |
Los Jaguars |
Guri asko eta gure gurasoei ezer gutxi gustatzen zitzaien musika modernoa zen. Gure "Sixties" propioa izan genuen. Polita izan zen eta mende erdia eman ondoren giro haren islapena jaso nahi izan dut, oso modu apalean. Los Dragones, Los Jaguars, Los Cactus, Los Iris, Jose Antonio Villar, Jose Mari Larrañaga ziren gehien entzuten genituen izenak. Oso ilusio handiarekin jardun zuten, ibilbide artistikoan tokitxo bat egiteko asmoz.
Atzera begiratze honek ez du haien oroitzapena finkatzea besterik aldarrikatzen. Eta, agian, nolabaiteko eskerrona da, euren musikarekin gainerakoon ordu libreak hobeto pasatzen lagundu zigutenentzat.
Eta gaurko ekarpen hau modu desberdinez luzatu nahi diot irakurleari. Luzexka denez, iruditu zait pdf formatoan eskaini behar nuela, irakurleak - nahi izanez gero- dokumentua eduki dezan. Hona hemen, lan osoa jaisteko esteka:
HIRUROGEIETAKO MUSIKA GARAIKIDEA ARRASATEN
Qué se podría hacer para vivir aquéllos años de nuevo,creo que nada. Por lo tanto viviremos aquéllos recuerdos.
ErantzunEzabatuGogoratzea ona da, bai.
Ezabatu