iraila 04, 2019

ARAMAIOKO ANDRA MARI

Ibabeko Andra Mari baseliza
Kofradiari buruzko aipamen luzea egin nezake, baina  zatitxo bat bakarrik ekarri nahi dut gaurkoan, 1933ko otsailaren “Karmen-go Argia” aldizkarian “Aramayo” izengoitiarekin Gabirel Jauregi idazle aramaioarrak argitaratutakoa:

“Gizon erreskada luze bat kale aldeko arri malletatik aldatzaz gora etorren... Eta oraindik mutikoak balitzez lez, Ibabe-ko zelaian arkondara zuri plantxatuaz eta Karmengo Eskapulario zabalaz agertu ziran Aramayoko agure guztiak... Beste gizon erreskada bat Goikoerrotako sastradatik gora etorren. Agure batzuk sastradatik makilea lagun ebiela etorri ziran; baña Andra Mariren zelaira sartu baño len, sasi artean euron makilak estaldu zituen. Bai ba, zartuta be atxaldekoak bizkorrak direla esaten dabe-ta, naiz ta ezkutuan makiliaz ibili, Ibabeko
Gabirel Jauregi aramaioarra
zelaian makila barik agertu bihar ba!

Baña kaleko mutikoak, diebru lezkotxiak dira-ta, sasirik sasi ibili ziran, eta baserritar zintzoak makila barik itxi zituen. Aguretxo batek, mutikoen lan txar au ikusi ebenean, samea luzaturik asarrez iñotsan bati: Artzen baut, artu, artutekoak artuko dozak ba!”

Aurten ere Ibabeko zelaia kofradez beteko da, eguneko zeremoniak burutzeko. Ez litzateke gaizki egongo, duela 86 urte ere gure aurrekoek Andra Marirenganako bideari zintzo-zintzo ekin ziotela gogoratzea, eta sasirik sasi ibilitako mutikotxo haien ondorengoak garela gu, ohiturari eusten diogunak. Izan zirelako gara-eta.

Argazkiak: Euskomedia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina