Laurogeita bost urte
betetzen dira V Olerti Eguna ospatu zenetik, 1934ko ekainaren 10ean, Zarautzen. Jose Ariztimuño “Aitzol” euskaltzale eragilearen eskutik egiten
ari ziren poesia topaketa haiek urtero eta bosgarrenera Iokin Zaitegi
arrasatearrak aurkeztu zuen bere burua.
Aspaldi idatzi nuen honetaz, “Iokin
Zaitegi” nire liburuan (1981) eta orduan nioen aurreko edizioetako irabazleak
Lauaxeta (1930) Lizardi (1931) Loramendi (1932) Patxi Etxebarria (1933) izan
zirela. Bosgarrenean arrasatearra izan zen garailea, “Tori nire edontzia”
olerkiarekin. “Haritz adarra” izan ohi zen irabazlearentzako
garaikurra eta Iokin Zaitegiren etxean gogoratzen dut sariaren ikurra, jakintsu
handiaren lan mahaiaren atzealdean zintzilik. Zarautzeko sariak arrasatearraren
maisutasuna adierazten zuen, hitz neurtuetan Iokinek inork gutxik bezala
erakutsitakoa.
Olerkari irabazlearen gain aritu nintzen
nire liburuan eta nioen moduan, “Tori nire edontzia” olerkiaren bidez artzaiek
erabili ohi duten ezpelezko edontzi bat aurkeztu nahi izan zigun Zaitegik. Hainbat
artzai-belaunaldik lautadako harkaitz berberetan eserita, haizto zorrotzez
moldatzen joan ziren edontzia, hain zuzen. Antzinako ohiturara jo zuen
arrasatearrak, gure euskal herriaren ezagugarri nabarmena erakusteko. Egun haietan euskal prentsak Zaitegiren
poesiaren inguruan zer zioen ikustera jo dut orain. Hona hemen aurkitu dudana:
“Olerki zaleok
aspalditik irrikan geunden. Biotz kilika. Euskeltzaleak jasotzen diarduten
esiaren bosgarren mugarri no rote? Epaileen begi zorrotzak “Tori nire edontzia”
aukeratu dute. Egille Zaitegi´tar Yokin. Yesulagun gaztea. Marneffe (Belgiquetik)
eusko Yesulagun erbestetuen kabitik bere edontzia igorri digu. Beraz, bigarren
urtez Marneffetarrok txapeldun. Zaitegi yauna askok Zarauzko yayari esker
ezagutu dute. Guk beraren olerki arnasaren berri bagendun lenagotik ere.
Getxoko gudan irugarren saria eman zioten. Urretxuko olerki pitxiak dakarzkin
gutun berrian ere beraren izena ageri da…
Euskaldun
utsa, baña klasikoetan txertatua degu Zaitegi Aba. Berez olerkari yayo bada,
bere barne giroa klasikoen iturrian edanik sendatu du noski. Begizko
zitzaizkiola bagenekien, Sopokelen Antigone ta Oratiren zenbait olerki
euskeratuak bai dizkigu… Zaitegiren indar guztiak batera jokatu dute.
Idurimena, adimena ta biotz-ondoa; bakoitza bere mallan; dagokien neurriz
darabilzki. Idurimen bereki ta egitsua dager. Aren gogoa eztute leortu ikaste
luzeak. Tarteka-marteka parre samur, yostanai, baña geigikerik gabe. Biotza urdin
ta idurimena txuri ditu…”
El Dia egunkarian, berriz, “Aitzol”
ahaztezinak berak idatzi zuen 1934ko ekainaren 12koan:
“Temimos que al fenecer dos de
nuestros mejores vates, Lizardi y Loramendi, quedara nuestro parnaso privado de
sus más excelentes cultivadores. Pero apenas ha transcurrido un año cuando han
aparecido ya nuevos poetas de inspiración ardiente y fantasía original. El que
con más vigor se destaca es Zaitegi, nuevo en la expresión, original en sus
concepciones, lacónico de forma y vigoroso en el verso”
Ikus ditzagun, Zaitegiren “Tori nire edontzia”
haren hamazortzi ahapaldietako aurreneko hiru eta azken biak:
Tori artzai-ontzi au,
olerkaria!
Txatxarra izan arren, abenda-odolez
igortzia eta aren gogoaren atsez
lurrinduz baitizut nire oparia.
Txatxarra izan arren, abenda-odolez
igortzia eta aren gogoaren atsez
lurrinduz baitizut nire oparia.
Aitonaren aitak asuri zun
arloa;
oyanean ezpel-makilla ebaki
ta pitxi bait-litzan landu dut poliki
azaltzera noa gure lan-asmoa.
oyanean ezpel-makilla ebaki
ta pitxi bait-litzan landu dut poliki
azaltzera noa gure lan-asmoa.
Belarra-morrozten ardia
dakusgu:
bildotsen pakea begi-biotzetan
izaki, ordeka erdiko aitzetan
exeririk, aizto-utsez egin dugu.
bildotsen pakea begi-biotzetan
izaki, ordeka erdiko aitzetan
exeririk, aizto-utsez egin dugu.
…
Barnean asmoak irakin
dagio:
gaiñeratu nitun oroipen goxoak,
ipui zarren ezti eta gogo-ikarak…
ardo zarren zilar-aparra dario.
gaiñeratu nitun oroipen goxoak,
ipui zarren ezti eta gogo-ikarak…
ardo zarren zilar-aparra dario.
Ikusten duzunez edontzi
onetan
eusko bizikera eman nahi izan dizut:
Zure olerkien ordaiñez damatzut
edan zazun gogoz idatzi-aurrean.
eusko bizikera eman nahi izan dizut:
Zure olerkien ordaiñez damatzut
edan zazun gogoz idatzi-aurrean.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina