Extrañose
un portugués
al ver que, en su tierna infancia,
todos los niños de Francia
supiesen hablar francés.
al ver que, en su tierna infancia,
todos los niños de Francia
supiesen hablar francés.
Espaniako poeta klasiko horietako batek
aurreko bertsoak idatzi zituela aspaldi ikasi genuen eskolan. Badirudi portugaldarra
txundituta geratu zela eta deabrukeriatzat hartu zuen Frantziako fenomeno hura,
Portugaleko aitonen semeek gaizki hitz egiten baitzuten frantsesa, zahartzaroan
ere. Eta ezin zuen ulertu nola izan zitezkeen hain ilustratuak Frantzian,
haurtzarotik hasita.
Gutxi gora behera portugaldarra bezain
harrituta geratu nintzen ni, 1902ko “La Jeune mère ou l´education du premier
âge” zeritzan aldizkariaren 424. zenbakian irakurritakoarekin.
Frantziako ama gazteentzako
hiztegi labur bat zekarren agerkariak, mediku-hiztegi praktiko baten modura. Eta 615. orrialdean, A hizkiarekin hasita, Apraxie, Aquocapsulite,
Arachnides eta beste hitz batzuen esangura bihurri samarra azaldu ondoren, Aramayona agertzen zaigu,
lasai asko. Begira nondik, ziur asko Aramaioko umeek euren herriari buruzko
datu larregi ez zekitenean … frantziarrek bazekiten ondoko hau:
Aramayona: Espainiako Araba probintziako bainu estazio hidrominerala,
ur kloruro sodiko eta sulfurosoekin, bainu zale gutxik erabiltzen dutena.
Bada, hori, zorioneko ume frantziar ilustratuak!
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina