BIATORISTAK.
SAN JOSE IKASTETXEA
Biatoristen logoa |
Biatoristak 1938an heldu ziren Arrasatera.
Frantziar uhineko beste kongregazio bat bezala, Querbes Aitaren jarraitzaileek
Arrasateko hezkuntza oinarrian ipini zuten euren oina. Baina gatozen etapaka: Arrasatera
heldu aurretik Eskoriatzan ireki zuten komentu bat, 1921ean, ordenako juniorren
prestakuntzarako.
Ikasle talde bat, XX.eko berrogeietan |
Gerra garaian, 1937an, Ricardo Oreja Union
Cerrajerako presidentearen eskaintza jaso zuten Eskoriatzako fraideek Arrasaten
ikastetxe bat irekitzeko. Baita onartu ere eta 1938rako Arrasateko Bolibar
ikastetxea eskuratzen dute, ordudanik San Jose bezala ezagutuko dena. Urtebete
bat geroago oinarrizko hezkuntzako lau ikasgela eta batxilergoko bi martxan
daude.
Handik aurrera, biatoristen ikastetxea izango
da Arrasateko zentrorik handien eta eraginkorrena ikasle kopuruari begira eta
heziketa kalitateari dagokionez. Nahiz eta irakasleriaren maila, dena esan
behar da, sekula ez zuen lortu beste kongregazio batzuen maila. Fraide haien
artean nabarmena zen unibertsitatetik igarotakoen kopuru txikia, eta hori
islatu egiten zen irakaskintzaren kalitatean. Zegoena genuen eta dena ez zen,
beti, txalotzekoa.
Horregatik, zaila zen oskol itxi hartatik aldentzea:
arrasatear gizartean eragin positibo eta aurrerakoia lortuko bazen
derrigorrezkoa zuten biatoristek euren "task force" aldatzea,
lizentziatuak sartuz.
Kanpo irakasle ez fraideak, alde batetik, eta
fraide hobeto prestatuak bestetik: horrela 1960ko muga igaro zen.
Clemente Lopez-Cano, 1960an |
Ikastetxe
hartatik gogoz eta ideia argiz heldu zitzaion Arrasateko mutilei prestakuntza
profesionala ez zen beste batera - unibertsitatera- salto egiten laguntzeko
erronkari. Zalantza gabe, garai hartako tokiko teknizismoaren hegalpean humanitateen
hedapena atzeratu egin zen gure artean, eta 1965era arte ez zen egiazko
demokratizazioa burutu, oinarrizko hezkuntza sistemaren osotasunari dagokionez.
Diodan moduan, 1965ean batxiler osoko lehen promozioa kaleratu zen. Azkenik,
Arrasatek esan zezakeen unibertsitatearen bidea ongarrituta zegoela. Heziketa
bideen espektroak modalitate guztiak hartzen zituen.
Irakasle goi tituludunik ezean, biatoristek
aldapaz gora joan behar izan zuten hasierako etapa batean, eta beraiekin,
jakina, baita ikasleak ere. 1960an jar genezake inflexio puntua irakasleriaren
hobekuntza argiaren bidez eta ikastetxeari ”LEGALMENTE RECONOCIDO” titulua 1962an heldu
zitzaion.
Ordudanik azterketak ikastetxean bertan egingo ziren, errebalidakoak
ezik,
Ikastetxe zaharreko jolaslekua |
1948rako, Arrasaten 230 ikasle ari ziren
ikastetxe nagusian. 1962an, berriz, 575. Oso kopuru handia zen eta
kongregazioak beste eraikin berri baterako lehen urratsak eman zituen: Mendia
Lorategiak erosi zituen, ikastetxe berria jasotzeko.
Ikastetxe berria, 1966ean inauguratu zen |
Gauza asko gertatu da 1938ko martxoaren 3
urrun hartatik ikastetxearen inguruan. Besteak beste, biatoristen euren
desagerpena gure herritik. Heziketa premia batzuei erantzun asmoz etorri ziren
bezala, hezkuntza sistemaren dinamikak eta gizartearen bilakaera etengabeak
eraman zituen Arrasatetik.
Herriko hezkuntza-eskaintzako zutabe garrantzitsuak
izan ziren biatoristak XX. mendean. Eta
euren funtzioa bete zuten. Milaka haur eta gazte igaro ginen ikastetxeko
geletatik. Onerako eta txarrerako bertan oinarritu genuen gure prestakuntzaren
arlorik zabalena arrasatear gizakume askok. Eta bakoitzaren baitan gordetzen
dira denetariko oroitzapenak, goxo eta mingotsak.
LEHEN ZATIA:
https://txemax3.blogspot.com.es/2017/04/heziketa-eskaintza-arrasaten-xix-eta.html
GEHIAGO BIATORISTEN GAIN