GURE ANDREAREN JASOKUNDEKO DAMAK / DAMAS DE LA
ASUNCION DE NUESTRA SEÑORA
|
Maria Bartolome, sortzailea |
Maria
Bartolomé Errazuk sortu zuen Burgosen, 1927ko abuztuaren 27an kongregazio hau,
gazteriaren kristau hezkuntza bultzatzeko. Sortze prozesu hartan Bartolomék
Jose Ignazio Aranburu jesuitaren laguntza izan zuen. Eta badirudi
Konpainiarekiko harremanak estuak izan zirela. Behintzat, “Assumpta”
aldizkarian maiz ikusten dira jesuiten esku hartze literarioak.
|
Arrasate Pasealekuko ikastetxea |
Eta Jasokundeko kideak XXko hirugarren
hamarkadaren hasieran agertu ziren herrira, hain zuzen Jose Joakin Arin
erretorearen bitartez. Burgosetik zetozen, kongregazioa artean Erromak
ofizialki ezagutu gabe zela, eta lehenik pare bat urtez Abade Etxean bizi izan
ziren, Arrasate Pasealekura igaro aurretik. Erromako
ofizialtasuna jaso bitartean, mojei “andereño” esaten zitzaien. “Jose Luis Iñarra. Gure
parrokua” liburuan idatzi nuen:
“Etorkizunari
begira gazteriaren formazioan zer egin handia zuela konbentzituta, herriko moja
eta fraileekiko harremanak estutu zituen erretoreak.
|
Irakaslegoa, XX.eko berrogeietan |
Jasokundeko
mojak ordurako Arrasate Pasealekuan zuten kokatua euren ikastetxea eta
fundatzailea bera zen ikastetxeko nagusia, Maria Bartolome izenekoa. Erretoreak
maiz bisitatzen zuen ikastetxea, neskatilekin ikasgeletan esertzen zelarik,
emakume erlijioso haren berba egiteko modua atsegin zuen eta. Jasokundeko
kongregazioa 1948ko urriaren 26an ofizializatu zuen Erromak eta harrez
geroztik “Jasokundeko damak” izatera pasatu ziren ordurarteko
“andereñoak”
|
Ikasle talde bat, 1947an |
Ikastetxean
batxilergoa ikasten zen, modu ez errekonozituan burutua, azterketak Gasteizko
Institutuan egin baitziren, hirurogeiak ondo sartuak arte. Batxilerraz gain,
musikako karrera ere egin zitekeen, magisteritza eta kultura orokor graduatua.
Ikastaro bereziak izan ohi ziren, besteak beste, mekanografia, takigrafia eta
kontabilitatea. Ikasleen asistentzia erregimenari zegokionez, bazen barnetegia
eta jangela, bertan bazkaltzera geratzen zirenentzat.
Berriki irakurri ahal izan dudanez, XX.
mendearen bukaeran (1991) bederatzi mojak osatzen zuten kongregazioa. Beraz,
pentsatzekoa da, egun desagertua egotea. Urte hartan bertan igaro zen
ikastetxearen titularitatea, kongregaziotik San Viator ikastolara.
|
Ikasle ohi batzuk |
Jasokundeko
Damen ikastetxea (bada garaia esateko, “labezomorro”en ikastetxea) oso
ikastetxe dotore eta, 1930-65 tartean, oso heziketa zabal, jori eta – esango
nuke- baliotsua eskaini zuena izan zen. Badakigu lehia izan zela mesedeetako
eta asuncionista mojen artean. Batzuetan nahiko lehia hertsia, horrek
adierazten zuen guztiarekin: kleroaren bitartekotza balizko istiluak ekiditeko,
udal aurrekontu murritzetarako nahi aseezina eta abar.
Argazkiak: Pilar Arzamendi
ARRASATEKO IKASTETXEEI BURUZ, GEHIAGO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina