Arrasate, XVIII.ean |
Bada XVIII mendean ere beste Aranguren bat, Arrasaten jaioa eta orain arte inoiz aipatu ez dudana. Manuel Bernardino Aranguren medikuari nagokio. Eta txoko honetara ekarri nahi izan dut, nolabaiteko justizia egitearren. Egia da Manuel Bernardinok bere jaioterritik kanpo burutu zuela, ospe emango zion ekintza. Baina ez da egia txikiagorik Arrasatetik atera zela medikuntzan izena lortuko zuen hura. Bada ikerketa lan bat Aranguren honen bizitza zertzeladak azaltzen dituena. RSBAPren buletinean Jesus Elosegi lagunak 1973an argitaratua da, eta bertatik lortu ditut hona aldatu ditudan datu asko.
Tolosako azokan, XVIII.ean |
Arangurenek 1770ean
Pasaiako mediku titularra izendatu zuten, hilabete batzuk bakarrik iraun bazuen
ere, hurrengo urtean Tolosara igaro baitzen, baita titular gisa. 1771ko
apirilaren 5ean gertatu zen izendapen berria foru hirian. Lau urte geroago
Juana Bautista Irazusta hernialdetarrarekin ezkondu zen eta Tolosan bizi izan
ziren. Bederatzi seme-alabaren gurasoak izan ziren.
Manuel Bernardino
Arangureren Real Sociedad Bascongada de Amigos del Paiseko kidea izan zen
1777tik eta elkartetik irakaskuntza eta
ikerkuntza lanak burutu zituen. Elkartearen urte hartako akta batean irakurtzen da:
“El Doctor D. Casimiro Ortega, individuo de
la Real Academia de Ciencias de París, Médica y Económica matritense y de este
Real Cuerpo, Demostrador del Real Jardín botánico, ha propuesto la idea de
formar un herbario o Flora bascongada, a cuyo fin ha dispuesto la Sociedad una
instrucción que ha esparcido entre los profesores de las tres provincias, que
han empezado ya a dar evasión a este encargo, pues el Dr. D. Manuel Bernardino
de Aranguren ha hecho dos remesas copiosas de plantas del país…”
Lan hori amaitu
ondoren Madrileko Erret-Lorategi Botanikoaren Ordezkaria izendatu zuten
Aranguren. Aipatu Lorategi horretan euskal floraren bilduma bat osatu nahi
zutenez gero, Manuel Bernardinok “Colección y Nómina de las Plantas del País”
deritzan lana burutu zuen 1785ean. Azpimarratu behar da Linneok XVIIIaren
hastapenetan asmatutako sistematika botanika berria erabili zuela mediku arrasatearrak bere lanean.
Arangurenen esku izkribu bat |
Arangurenen ospea handia izan zen Gipuzkoan eta mediku onen zerbitzuak eskuratzeko eskaintzak –“fitxaketak”- egiten ziren, medikuei udalek ordaintzen baitzieten. Eta bere jaioterriko Udalak arrasatearraren itzulera eragin nahi izan zuen. Manuel Bernardino hil zen egunean bertan bere alarguntsak Tolosako Udalari eginiko eskabide batean irakur daiteke:
“Cree la suplicante que lo que lleva expuesto el mérito
de su marido y notablemente el sacrificio que hizo obsequio de V.S, a las
instancias importunas y casi violentas de su pueblo de Mondragón, que sobre los
500 ducados anuales con que contribuía a los médicos anteriores, le ofrecía 300
ducados de aumento y 200 ducados de su viudedad para la suplicante …”
“… fallecido a resultas de haberse contagiado de la
calentura pútrida que reina en esta villa y sus contornos, traída por los
individuos de los tercios que se emplean en el servicio real en la frontera de
Irun … olvidando su peligro por el ardiente celo que tenía de recuperar la
salud de los enfermos por quienes era llamado, y habiendo desestimado el
convite de su patria, la noble villa de Mondragón… “
Manuel Bernardino Aranguren Oro 1794ko
maiatzaren 16an hil zen Tolosan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina