|
Klasean, 1940an |
Ezaguna da,
komunikabideek puntualki eman baitute horren berri, aurten San Jose Ikastetxeak
Arrasaten bere ateak ireki zituenetik hirurogeita hamabost urte betetzen
direla. Gauza asko gertatu da 1938ko martxoaren 3 urrun hartatik ikastetxearen
inguruan. Besteak beste, biatoristen euren desagerpena gure herritik. Heziketa
premia batzuei erantzun asmoz etorri ziren bezala, hezkuntza sistemaren
dinamikak eta gizartearen bilakaera etengabeak eraman zituen Arrasatetik.
Herriko hezkuntza-eskaintzako
zutabe garrantzitsuak izan ziren biatoristak
XX. mendean. Eta euren funtzioa bete zuten. Milaka haur eta gazte igaro
ginen ikastetxeko geletatik. Onerako eta txarrerako bertan oinarritu genuen
gure prestakuntzaren arlorik zabalena arrasatear gizakume askok. Eta
bakoitzaren baitan gordetzen dira denetariko oroitzapenak, goxo eta mingotsak.
Gaurkoaren moduko
goiz batean -urriaren 2, bezperan Francok
estatu kolpearen ondoren bere buruzagitza guztiz ahaltsua aldarrikatu zuela
ospatzen baitzen- ekiten genion ikasturteari,
bederatzi hilabetetako Biatoristak arrasatear historiaren zati bat dira,
kolektibo bezala. Hitzen ordez, hona hemen argazki batzuk, fraide haien ekarpenaren
lekukotasun gisa. Gehienak, “25 aƱos” deritzan liburuxkatik daude aterata,
1963an “Ikasle ohiak” elkarteak argitaratuta.
|
Ikasle talde bat, 1943an. Aurpegi ezagunak... |
|
Lehen Jaun Hartzeak, 1960 inguruan |
|
Ikasle talde bat, 1955ean. Ezagunak, ezta? |
|
Lan onaren saria, ikasturte amaieran, 1962an |
|
Ikasleak jaun hartze egunean, 1960 inguruan |
|
Ikastetxeko "Goi Argi" txapeldun. 1961ean |
|
Arrasate Ibiltokiko ikastetxe berriaren lehen harria, 1963an |
|
Gimnasia klasea eta desfilea, danborren doinura, 1940an |
|
Gurutzatuak, 1942an , "kalistruetan" |
|
|
| |
|
Ikastetxeko zuzendariak, 1963ra arte |
|
|
|
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina