Berrogeita hamar urte betetzen dira egun hauetan Union Cerrajera S.A eta Roneo S.A enpresak grebara atera zirela,
langileen soldata-aldarrikapenak zituztela medio. Artean Gipuzkoako lantegirik
garrantzitsuenetakoa zenez gero –biak kapital enbor berekoak - oso oihartzun
handia izan zuen grebak herrialdean eta, oro har, Euskal Herrian.
“Ama Cerrajera” liburuan Juan Ramon Garayk dioenez, mugimendua 1962ko lehen
hileetan hasi zen, Unión Cerrajeraren Arrasateko tailerretan Bedaux kronometraiaren sisteman berrikuntzak
sartu nahi izan zituenean zuzendaritzak. Itxura denez, Enpresako Juratuak uko
egin zion lan-itun berriari eta maiatzaren 17ko arratsaldean lehen geldiunea
eman zen, Arrasateko langile guztiek lan egiteari utzi ziotela.
Apur bat
atzerago joan behar da, Franco
jeneralak maiatzaren 4an Asturias, Bizkaia eta Gipuzkoarako salbuespen egoera
–estado de excepción- hiru hilabetetarako jarri zuela oroitzeko. Arrazoia,
dekretuak zioen moduan “La
ilegal paralización del trabajo en determinadas minas de, carbón y otras
empresas, impone la necesidad de salvaguardar dentro de la ley, el interés
general”
Manuel Valencia Remón |
Testuinguru hartan Gipuzkoako enpresa batzuk lan geldiunerekin ari ziren.
Hala, Besaingo CAF-en zenbait egun lan egin gabe burutu ondoren, hil haren
16rako konponbidean zeuden. Zumarragako Esteban Orbegozo S.An ere antzerako
auzitan zebiltzan eta probintziako gobernadore zibilak 25.000 pezetako isuna
jarri zion enpresari lantegian sortutako intzidentzien berri ez emateagatik.
Arrasateko Unión Cerrajeraren kasua aurrekoei gehitzera etorri zenean, Manuel
Valencia Remón gobernadoreak sinatua, honako oharra plazaratu zen, maiatzaren
17an:
“La normalidad existente, una vez terminado
el episodio de la Cia. Auxiliar de Ferrocarriles de Beasain, corre el peligro
de ser turbada por determinados brotes que pudieran surgir en alguna empresa de
la provincia. Bajo el fundamento económico de la subida de salarios es
indudable el predominante móvil político con que una minoría pretende arrastrar
a la huelga a muchos trabajadores que pagan después en su propia carne las
consecuencias de prédicas tan improcedentes como irresponsables. El empresario
digno de tal nombre tiene el derecho y el deber de mantener la disciplina en el
seno de la empresa y está justificada la prevención y la contestación negativa
ante estas actitudes”
Herrialdean zer gertatzen ari zen ikusita, arrasatear enpresako
zuzendaritzak auziaren berri eman zuen gobernu zibilean eta erantzuna
berehalakoa izan zen: itxi enpresa, eta langile guztien lan-itunak bertan
behera utzi. “Ordena publikoko” –eufemismo!- agenteek -hots, guardia zibilek- Arrasatetik Donostiara
Jose Mari Lasagabaster “Venches”, Nikanor Mujika, Jabier Arana eta Gregorio
Etxabe eraman zituzten, eta Meliton Manzanas komisarioaren eskuetatik pasatu
ondoren –ongi jipoituta- herrira itzuli ziren baina enpresak ez zituen
onartu.
Grebari buruz maiatzaren 18an Valencia Remónek zioen: “Se trata de un
comportamiento merecedor de la mayor repulsa, que una masa respetable de
trabajadores y sus correspondientes familias quedan afectados por estas ordenes
de cierre a las que se han hecho acreedores. Naturalmente que, aparte las sanciones que procedan, perderán sin
remisión los jornales, por seguir la corriente de una minoría aviesa de mala fé" (1)
UCEMeko langileen jarrerari gehitu zitzaizkion Arrasateko beste enpresa
batzuetako langileak. Horrela, Industrial Mondragonesa, Nito eta Asamen ere
zenbait behargin kaleratu zituzten, nahiz eta lantegiak zabalik mantendu ziren.
Aldi berean gobernadoreak oharra pasatu zien enpresariei, soldaten gehikuntzak une
haietan tokiz kanpo zeudela eta langileekin negoziatzera jarri zirelako errieta
egin zien, zigorra eror zekiekeela abisatuz. Prentsan irakur zitekeen: “La Delegación Provincial de
Trabajo ha publicado una nota en la que anuncia sanciones para los obreros que
pidan y los empresarios que concedan subidas de salarios en estos momentos de
estado de excepción, motivado por los conflictos laborales. Y el gobernador
civil comenta adecuadamente la causa y el alcance de tan saludable medida" (2)
Ongi irakurri du irakurleak, bai. “Saludable” hitza erabiltzen zuen
egunkariak. Eta segitzen zuen, hizkera frankista dariola: “No es la misión de
la Ley de Orden Público proteger tan egoistas intereses. Gracias a Dios, el
Estado va desarrollando una política económica cuyo más reciente hito es la
liberación total de la exportación de beneficios del capital extranjero”
Beste modu batean ezin zitekeenez, gobernadore zibilak kanpo eragileei
egozten zien grebaren erantzukizuna. Horrela, atzerriko prentsa, ezker zein
eskuinekoa jartzen zuen zurrunbiloaren begian, deabrutzat hartuta, batez ere
Donostian eta Gipuzkoako elizetan abadeek grebalarien aldeko otoitzak egin
zituztela informatu zutelako. “España está en el camino de su normalidad. El
que oiga algunas radios extranjeras verá claramente cómo el enemigo común está
acechando y pretende jugar con la inconsciencia y la memoria frágil de algunos
empresarios y trabajadores” abisatzen zuen gobernadoreak. (3)
UCEMeko langileek maiatzaren 23an utzi zioten greba egiteari eta egun
hartan enpresaren irekiera agindu zen gobernu zibiletik. Lanean hasi zen, ez
kaleratutako beharginekin –batez ere enplegatuak- eta zigortuta zeuden guztiek
itxaron behar izan zuten, inkorporazioaren eskabidea onartzen ote zitzaien ikusi arte.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina