Jose Maria Azkarraga, Aramaion 1948an |
Beste herri askotan bezala, Aramaioko gazteen artean ere antzerkirako zaletasuna modu batean edo bestean itxuratu da belaunalditan. Ekimen pertsonaletan oinarritu dira sarritan antzerki-erakuspenak eta beste hainbat kasutan talde kultural edota politikoen bidez. Edozein modutan, gehienetan oso bizitza laburreko agerpenak izan dira, jarraipenik gabeak.
Aramaioko antzerki-erakuspenei, eta batez ere XX. mendeko berezko ikusgarriei dagokienez, gehien bat abertzaletasunaren bidetik garatu ziren ekintzak, beti ere oso modu xume batean. EAJren inguruan sortutako testuren bat taularatzeko asmoak ziren, normalean. Antzerki egile zein antzezle eta teknikariak herrikoak genituen, indar berezirik gabeko azken orduko fitxaketaren bat ezik.
Aramaion modu bereziz urtetan gogoratu dena, Jose Maria Azkarragaren “El fuego del amor”
Libretoaren lehen orrialdea |
deritzan obra izan da, 1932ko irailaren 8an eskainia, kontzejupen. Emakume Abertzale-Batzak antolatu zuen eta herriko antzezle gazteen ardura izan zen protagonisten lanak burutzea. Lola Azkarraga, Felipa Etxebarria, Jose Mari Azkarraga, Ramon Ormaetxea, Demetrio eta Frantzisko Ayastuy eta Tiburtzio Astondoa ditugu duela laurogei urte antzeztokira azaldu ziren artista haiek.
Aurkeztutako testua egileak Donostiako “Euzko Etxe”-ko antzerki taldearentzat idatzi zuen, eta 1915eko urtarrilaren 10ean estreinatu zen. Hamazazpi urte geroago, beraz, Aramaiora heldu zen obra, Jose Maria Azkarragak berak eratutako saio berezian. Bertan egondakoren bati behin aditu nionez, arrakastatsua gertatu zen emanaldia, plaza jendez bete zelarik. Eta lekukoek ziotenez, antzezle batzuk euren paperetan hain sartuta egon ziren non –drama darion tristeziak kutsatuta, nonbait- benetan egin zuten negar, emakumezko protagonista gaztea ia-ia malkotan urtzeraino iritsiz.

Eskuko egitaraua |
Obra amaitutakoan, gehigarri gisa, Pepe Artola donostiarraren “Motza Erriyan” bakarrizketa eskaini zuen Josu Oianguren bergararrak. Emanaldi honetan beste bitxikeria bat izan zen: itxura denez, Oiangurenek ez zuen ongi ikasi testua eta Ramon Ormaetxea apuntadore lanetan ari zenak, halako batean teloi atzetik “Horretarako etorri haiz?, “Horretarako?” bota zion, haserretuta. Aktoreak, bere ezintasunean galduta, Ormaetxearen hitzak berrepikatu zituen, “Horretarako etorri haiz?, “Horretarako?”...
.....FAMILIATIK DATORKIZU HORTAZ....!!
ErantzunEzabatuEZ DA TXARRA NEGAR EGITEA....EZTA ?
Ez al zenekien?
ErantzunEzabatuNegar egitea, neurriz, osasuntsua da, gorputz eta gogoarentzat.