Alfonso XII |
Miguel Madinabeitia kronikagileak ematen digu
erregearen aldeko hileta elizkizun haien berri, “El Noticiero Bilbaíno
egunkarian, 1885eko abenduaren 12ko datarekin Arrasaten sinatu eta 3665.
zenbakian argitaratutako kronikan. Hiletak abenduaren 11an egin ziren:
“Ayer viernes
se celebraron en la iglesia parroquial de esta villa los funerales por el
eterno descanso del que fue rey de España Alfonso XII, con asistencia del
ayuntamiento, juzgado municipal y personas más visibles del pueblo, previamente
invitados por el señor párroco de la misma.
Erdiko kaleko atea |
La profusión
de luces que rodeaba el catafalco, por haber generosamente cedido todas las
cofradías sus hachas, la magnífica araña, regalo del opulento Sr. Lopetegui,
ejerciendo sus funciones a todo esplendor, y los ornamentos de los celebrantes,
de lo más escogido de la indumentaria, daban al templo un aspecto severamente
grave”
Hizki beltzez jarri dut ere, Madinabeitiaren
artxiboko prentsa mozkinean bere eskuz idatzitakoa. Madinabeitiak buruz idatzi
al zuen kronika? Ez al zuen Vidarte militarra – Julian Maria Vidarte Bobadilla-
elizan ikusi eta norbaitek esan zion han
egon zela?
Diodan, halaber, Vidarte militarra arrasatear
jatorrizko Prisca Gorosabel Sagastirekin ezkondu zela Iruñean 1870ean. Prisca
Gorosabel Arrasateko Juan Pedro Gorosabel Zubillaga lege gizonaren alaba zen
eta, besteak beste, 1901ean Erdiko kaleko elizatea itxi zenean han jarritako Jesusen
Bihotz Sakratuko aldarea emakume horrek ordaindu zuen. Aldi berean, herriko
Igandeetako Eskolen eta Otoitzeko Apostolutzaren presidenta izan zen Gorosabel
Sagasti andrea.
Argazkiak: Wikipedia, JMVM
Argazkiak: Wikipedia, JMVM