Luis Armengouren margo lana |
Luis Martinez de Ubagoren etxean, 1940 inguru |
Luisen aita ere Arrasateko medikua izan
genuen: Alberto Martinez de Ubago Lizarraga,Iruñean 1874an munduratua
eta Arrasaten 1945ean hil zena. Iturriotz kaleko 13. zenbakian zeukan
kontsulta. Aita-semearen afiliazio politikoa errepublikaren aldekoa zen. Eta
horrela agertu zuten euren burua 1936an Herri Frontearen sostengu ekonomikoan
parte hartuz. Aitak 15 pezeta eman zituen eta semeak, berriz, 25. Alberto
Martinez de Ubago XX Milikuarekin ezkondu zen, hain zuzen Arrasateko ostaturik
entzutetsueneko jabearen alabarekin. Antero Milikua Oarberrietak Erdiko Kaleko
3an zeukan negozioa. Bestalde, XIX. amaieran eta XX. lehen urteetan udal
zinegotzia izan zen.
Baina Alberto ez zen izan Arrasatera mediku
bezala sendiko lehena iritsia. Bere anaia bat, Eduardo Martinez de Ubago
Lizarraga, lau urte zaharragoa, 1898an izendatu zuten herriko mediku
titularra. Maria Candelaria Okendo arrasatearrarekin zegoen ezkonduta eta
bikoteak seme bat izan zuen Arrasaten, Vicente. Sendiak 1900an Iruñera aldatu
zuen bizitokia. Maria Candelariaren ahizpa bat, Maria Josefa, lehendik bizi zen
Iruñean,eta horretaz aritu izan nintzen artikulu batean.
Eduardo, Arrasateko mediku
izendatu baino lehen, Nafarroako Probintzia-Benefizentziako osagile titularra
izan zen. Eta 1873an Iruñeko alkate errepublikazalea hautatu zuten. Eusko Ikaskuntzaren 1920ko II Kongresuan txosten bat
aurkeztu zuen Iruñeko langileriaren egoera txarra salatuz. Txosten hartan
honela zioen bere amaieran:
“Y si blancos, rojos y amarillos trabajamos
con la alteza de miras y el amor y cariño que estas obras sociales necesitan,
no lo dudéis que al fin conseguiremos que el santo ideal de la igualdad humana,
por lo menos se vislumbre como un hecho de posible realidad en la Región Vasca,
por devolverse aquí en forma equitativa y justa al miserable, en los momentos
angustiosos de su vida, lo que al rico le sobra, pues sabiendo éste que en
justicia no le pertenece, es indudable que el mismo hecho aliviará a los dos. Y
si este caso, motivo de orgullo regional fuera patente, muchos hijos de aquí,
que hasta ahora les tenía sin cuidado la Región, en donde quiera que estuviesen
gritarían, lo que algunos sin tanto fundamento gritan hoy: ¡GORA EUZKADI!”
Alderdi Errepublikazale Autonomoaren kidea
zen eta 1936ko gerra piztean Iruñeko Kartzelako mediku izateari utzi behar izan
zion. Iruñean hil zen 1939an.
Vicente Martinez de Ubago Okendo |
Oso gazte zela hasi zen idazten Iruñeko
kazetetan. Ideologia sozialistakoa genuen eta oso kritikoa azaldu zen bere
artikuluetan Nafarroako kazikismoarekiko. Sozialista izateak ez zion euskal
abertzaleekin hurbil egotea eragozten eta “La Voz de Navarra” eta “Vida Vasca”
agerkarietan idatzi zuen, Arturo Campion, Manuel Irujo, Estanislao Aranzadi eta gisa horretako
pertsonaia publikoekin batera. Baita “Vida Navarra” aldizkarian ere (1933)
irakur dezakegu bere lan interesgarri bat.
“Pamplona se divierte” titulatu zuen 1930eko “Vida
Vasca”ren artikulu batean honela zioen sozialista arrasatearrak, Iruñeko udalak
sanferminetan euskal kulturari toki gutxi eskaintzen ziola salatuz:
“Oh! encanto del recogimiento en un cuarto de
estudio, de la sensación de una melodía vasca, de la alegría de un niño o de un
anciano en un momento de expansión tranquila y sana! ¿No podréis inspirar a
quienes organizan nuestras fiestas un número más en la lista de los que
completan nuestros carteles anunciadores? Así lo espera este entusiasta
admirador de los valores intelectuales y sentimentales de nuestro gran pueblo
vasco”
“La Voz de Navarra” egunkari abertzaleko erredaktorea
izan zen 1930ean eta urte berean “La República” astekariaren zuzendari izendatu
zuten. Bi urte geroago “La Voz de Guipúzcoa” egunkari errepublikazalearen
korrespontsal izatera pasatu zen. Arrasateko Maria Mendizabal Kormenzanarekin
ezkondu zen 1933an.
Bere aita bezala, Alderdi Errepublikazale
Autonomoan afiliatu zen 1931n, PSOEtik aldenduta. Euskal Estatutuaren kontra
azaldu zen, Euskal Herrian eskuindarren sendotasuna ekarriko zuelakoan. EAJ-PNVren
kontra azaldu zen bere artikuluetan baina, aitzitik, ANV sortu zenean zeharo
alderdi haren alde jarri zen, ziurrenik bere anaia Manuel bertan afiliatu
zelako.
Fronte Popularrentzako botoa eskatu zuen eta
gerra zibilaren hastapenetan errepublikar esparrura igaro zen Iruñetik.
Atxilotu egin zuten eta heriotzara kondenatua, bere burua defendatu zuen
epaiketan. Amnistiatuta, Gasteizera joan zen bizitzera. Eta 1951n,
Errepublika
Dominikarrera emigratu zuten senar-emazteak, hain justu ANVko anaia Manuel bizi
zenera. Santo Domingon hil zen, bertara ailegatu eta gutxira.
Alberto Martinez de Ubago |
(1) Luis
Martinez de Ubago Milikuaren semea ere – Alberto Martinez de Ubago Ugarte-
haginlaria izan zen Arrasaten. Sendiaren azken kidea izan genuen.