otsaila 24, 2016

UBARRETXENA MEDIKUA, ARAMAION. 1929

Pertsona ezagun batek eman zidan arrastoari segitzeko lehen xehetasuna. Juan Ramon Ubarretxena Irazusta genuen pertsonaia eta mediku bezala ihardun zuen Aramaion. Noiz? Nola? Noiz arte?... Horixe nuen ikertu behar. Eta aitortu behar dut ez dela hain zaila izan, udal aktetan literatura ugari sortu baitzuen, Aramaion aritu izan zen lau urteetan. 

Ubarretxena, Oiartzungo sendi-baserrian
Istorio bitxia da Ubarretxenari jazotakoa, Aramaioko Udalak hautatu baitzuen herriko bigarren mediku gisa lan egin zezan – lehena Zeferino Gartziarena genuen- eta Udala bera izan zen medikuari oztopoak jarri zizkiona lanean aritzeko. Baina poliki aztertu behar dugu gaia, konplikatu samarra baita behar bezala ulertzeko. 

Aurrera baino lehen, diodan Juan Ramón Ubarretxena Donostian jaio zela 1904ko ekainaren 30ean eta bertan hil zela 1967ko apirilaren 26an. Gurasoak Jose Agustin eta Maximina zituen. Eta Rosario Uriarte Elorza bergararrarekin ezkondu zen. Beraz, Juan Ramonek hogeita bost urte bete berriak zituen Aramaiora heldu zenean. 

Ubarretxenari buruz hitz egitera eramaten gaituen aurreneko albistea 1929koa da, maiatzaren 5ekoa, ez ohiko bilkura batean Udalak erabaki baitzuen: 

“El Ayuntamiento teniendo en cuenta la necesidad de que se encuentra el Municipio y como de la completa competencia del mismo conforme presenta la R.O del Ministerio de la Gobernación de 6 de diciembre último, ha aprobado la creación de una nueva plaza de Médico Titular, por lo que se procede a designar el radio que cada uno debe abarcar a fin de que cada uno de los señores facultativos desempeñe su cometido dentro del que se le señale, tanto en la titular como en la inspección” 

Udalak ez zuen antzematen zein nolako erreakzioa sortuko zuen herrian albiste hark. Esan dut Zeferino Gartziarena zela – 1919tik- mediku titular bakarra. Eta aurki udaletxean aurkeztu zuen idazkian zioenez, udal deliberamendua hartu zen “mediku zaharra”rekin hitz egin eta adostu gabe. Izan ere, udal medikuak soldata udal aurrekontuetatik jasotzen bazuen ere etxez-etxeko bisitak ere kontuan edukitzekoak ziren diru sarreretarako eta, jakina, herria zatitu behar izateak ez zion Gartziarenari grazia handirik egin.

Maiatzaren 5eko udal erabakiak mugatzen zuen bi medikuen area. Horrela, Gartziarena geratuko zen Untzella, Etxaguen, Gantzaga, Arriola, Eguzkierripa auzoak eta Ibargoya eta Matxain kaleak. Eta berriarentzat, Arexola, Azkoaga, Baraxuen, Uribarri eta Oleta auzoak eta Nardeaga kalea. Halaber, bilera hartan baimendu zitzaion alkateari, udal aurrekontuetan ez zegoen dirua lortu ondoren mediku berriaren kontratazioari ekiteko. Alkatea Remigio Garro Mendia zen urte hartan. 

Urte hartako uztailaren 9an, beste bilkura batean aztertu egiten dira, deialdiaren eraginez Udaletxera iritsitako eskaintza profesionalak. Bost izan ziren eta dokumentazio osoa aurkezten zuen bakarra Juan Ramon Ubarretxena Irazusta izan zen. Honela irakurtzen dugu udal aktan: 

“Acompaña el título de Licenciado en Medicina y Cirujía; otro de Inspector municipal de Sanidad; certificado de estudios de la Facultad de San Carlos; otro de la Dirección General de Sanidad; otro de la Casa de Maternidad de Madrid; otros de los Hospitales de la Princesa y San Juan de Dios; otro del Sr. Eizaguirre del Hospital Civil de San Sebastián; otro del Sr. Alcalde del Ayuntamiento de Cegama (Guipúzcoa) de servicios prestados en el mismo; otro del registro Central de Penales y otro de Conducta del Sr. Cura Párroco de la Iglesia matriz de Sta. María de San Sebastián; manifestando además que practica el idioma del vascuence” 

Ubarretxena, amarekin
Bost txostenak irakurri ondoren Udalak ez zuen zalantzarik izan eta, aho batez, Mediku Titularra eta Udal Osasun Inspektorea izendatu zuten Juan Ramon Ubarretxena Irazusta, “quien practica además el vascuence, de conveniencia en este Municipio” Udalak hilabete bat eman zion kargura azaltzeko. Ez zen berandutu kargu hartzea, Ubarretxena uztailaren 15ean hasi baitzen lanean. Udal aktan sinatzen zuten Remigio Garro, alkateak eta Basilio Lasaga, Pablo Kortabarria, Valentin Lasaga, Bonofazio Irasuegi, Pedro Astola, Tomas Idigoras eta Graziano Larrea zinegotziek. 

Ubarretxena Zegamatik zetorren Aramaiora. Badirudi beti nahiago izan zuela herritar xumeekiko kontaktu zuzen eta beroa, hiriburuko kontsulta handien hoztasuna baino. Eta herri txikiak nahiago zituen bere lanerako. 

Aramaioko kontratazio hura izan zen prozesu luze eta arraro samar baten hasiera. Udalaren erabakiari, irailaren 2ko erret-aginduaren bitartez etorri zitzaion Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ezetza, erabakia ezabatuz. Eta Udalak errekurtsoa jarri zuen Epaitegi Gorenean debekuaren kontra. Bagenuen, beraz, Udala estatuaren administrazioaren aurkako kontentziosoan.  

Gehienetan gertatzen den bezala, orduan ere erakunde txikia galtzaile atera zen, Madrileko pultsuari eutsi ahal izateko dirua behar baitzen eta Aramaioko udal kutxa ez zegoen sosez soberan. Ondorioz, 1930eko martxoaren 30ean amore ematea erabaki zuen. Udal zinegotzien arteko eztabaida bizian, azkenik, alkatearen kalitatezko botoak irabazi zuen eta ondorioz bigarren medikuaren plaza baliogabetu egin zen. Une hartan alkatea Domingo Etxebarria zen. 

Eta zer gertatu zen Ubarretxenarekin? Hasteko, ez zuen jaso ahal izan udal mediku titularraren titulua. Beraz, udal soldatarik gabe utzi zuten. Baina medikua ez zen geldirik geratu eta bere erreklamazioak egin zizkien Udalari, Arabako Diputazioari – errekurtsoa 1930eko ekainaren 14an- eta Madrileko gobernuari. Eta hain zuzen, auzitara jo zuen, 1929ko uztailaren 15etik zegozkion bere eskubideak defendatzeko. Udalak jurista ospetsuen laguntza eskatu zuen – Gillermo Elio eta Jose Maria Etxenike biak abokatu gasteiztarrak. Bitxiak dira legegizon horiek erabiltzen dituzten argudioak mediku plaza kentzea defendatzeko. Besteak beste diote: 

“… se defiende (por Ubarretxena) la creación de una plaza que, según se me dice, sometido a un plebiscito sería casi unánimemente rechazada por innecesaria. Y que además conculca la única legislación que debe respetarse en la materia sagrada para los vascongados por ser una de las escasas disposiciones reconocidas de la autonomía provincial, tan cosotosa y tan discutidamente alcanzadas para ser así olvidada…” 

Arabako autonomiaz ari dira eta esan behar da Arabako Diputazioaren 1923ko Osasun Arautegian, Aramaio herriari mediku bakar bat ematen zitzaiola. Hori horrela bazen, galdetu behar dena da, nola ekin zioten udal kideek bigarren medikua ezartzeari? Arabako arauen kontra? Bistan da, kaltetua Ubarretxena gerta zitekeela – eta gertatzen ari zela- auzi hartan. 

Zer egiten zuen bitartean Ubarretxenak Aramaion? Ba, itxura guztien arabera, lan egin. Hori bai, udal titulurik gabe. Bere kontsulta propioa izango zuen eta bertan errezibituko zituen bezeroak, baserrietara eta etxeetara jo gabe, noski. Bestalde, berak ez zuen galdutzat ematen udal hitzarmena eta horren lekukoa da bere erreklamazioak Udalari, atzeratutako soldatak ordaindu ziezazkion. Baina udal deliberamenduetan Ubarretxenari buruz idaztean ez zuten Mediku Titular jartzen, Mediku soil-soilik, baizik. 

Ubarretxena, Bartzelonan, kongresu batean
Auzia aurrera zihoala eman zen zirkunstantzia bat, gauzak erraztu egin ziezazkiona Udalari:  1931ko martxoan Madrileko Kazetak publikatu zuen arau berria udaletxeentzat mediku kopuruari begira eta Aramaiori bi titular egokitzen zitzaizkion. Baina udal kideak ostera zatitu ziren euren iritzietan eta irizpide nagusia izan zen: Aramaio oso herri osasuntsua da eta Oletako gaixoak Otxandioko medikuarekin balia daitezke. Bigarren medikuaren aldekoek zioten, Aramaioko area 160 kilometro karratukoa dela, baserrietarako bideak oso txarrak zirela guztiak mediku bakar batek egiteko. Mediku bakarraren aldekoek irabazi zuten eta ondorioz, Aramaioko Udalak errekurtsoa ipini zion 1931ko irailean Madrileko Kazetak zekarrenari: ez zegoen ados bi mediku jartzeko. 

Korapilo hartan, eta Ubarretxenaren eskubide ekonomikoek udal finantzetan azkenean eragina izango zuten beldur, Udalaren gehiengo batez onartu zuen 1929ko erabakia kaltegarria izan zela udal interesentzat. Horrek suposatzen zuen Ubarretxena kontratatu zuten udal kideen aurka jo zitekeela, epaitegiren batek Udala balizko indemnizazioa ordaintzera zigortuko balu. 

“Fue nombrado sin consentimiento de la superioridad y sin consignación en el presupuesto ordinario; por lo cual tal Ayuntamiento no podía hacer tal nombramiento, sin que algunos vecinos pidiesen una segunda plaza,… estima que el nombramiento de Médico Titular a favor de D. Juan Ramón Ubarrechena es lesivo” 

Bidean aurrera zihoazela, ordea, ulertezinagoa bihurtzen ari zitzaien auzia udal zinegotziei. Eta iritsi zen, Udaletxean espero ez zutena: 1932 ekainaren 7an irakurtzen da udaletxean ofizio bat Epaitegi Goreneko presidentearena eta Ubarretxenaren alde azaltzen da, eta ontzat ematen du kontratazioa. Halaber, Epaitegiak zioen atzeratutako soldatak ordaindu behar zizkiola Udalak Ubarretxenari.

Eta orain? Udalak Guillermo Elio eta Gabriel Martinez de Aragon juristengana jo zuen. Abuztuaren 7an abokatuen txostena irakurri zen eta bertan azaltzen da lan kontratua kaltegarria dela Udalarentzat eta Ubarretxena kontratatu zutenen aurka jotzea izan daitekeela bidea. Halaber, eta zinegotziak erdi edo guztiz despistatuta zebiltzala adierazten duen beste erabaki bat hartzen dute bilera hartan: 

“El Concejal D. Felix Areitio dice que al crearse la segunda plaza de titular, ésta tenga la residencia legal en Olaeta, y se aprueba por unanimidad” 

Hori erabakita, abuztuaren 21ean, Udalak berreskuratzen du 1929ko erabakia eta medikuentzako areak aldatzen ditu: Gartziarenak –Ibarratik- izango ditu bere ardurapean Ibarra, Untzella, Etxaguen, Gantzaga, Arriola eta Eguzkierripa auzoak. Ubarretxenak – Oletatik- Oleta, Arexola, Azkoaga, Baraxuen eta Uribarri. Urte hartan Aramaioko alkatea Faustino Bengoa zen. 

Amaitu al zen horrela auzia? Bai, zera! Segi dezagun.Irailaren 11n Ubarretxenak aurkezten du txosten bat, adieraziz ez dagoela ados lan eremu banaketarekin, are gutxiago Oletara bizitzera joateko eta gainera Oletan ez dagoela berarentzako etxerik. Zeferino Gartziarena “mediku zaharra”k ere bere aldetik udal erabakiaren kontrako errekurtsoa ipintzen zuela abisatu zien zinegotziei. 

Irailaren 18an, berriz, Udalak jakin zuen Oletako auzo kideek botazioa izan zutela auzi horretan adierazi behar zutenari buruz, eta erabaki zutela ez zitzaiela gustatzen euren artean mediku bat edukitzea. Urriaren 25ean, bestalde, Remigio Garro eta 1929an harekin Udaletxean zeuden zinegotziek idazki bat aurkeztu zuten Udaletxean,  eskatuz Ubarretxena kontratatzeagatik beraiei eror zekiekeen kalte ordaineko deliberamendua baliogabetzea. Faustino Bengoa eta zinegotziek ezin zuten sinetsi nola egiten ari zitzaien gero eta handiagoa, 1929ko lan kontratazioarengatik sortutako korapiloa. 

Bitartean, Ubarretxena lanean ari zen Aramaion, modu ez ofizialean. Arabako Medikuen Kolegioan ordaintzen zituen kuotak eta bere beharrean zintzo ziharduela esan daiteke, laster ikusiko dugun moduan. Baina Ubarretxenak ez zien uko egin bere eskubideei, eta 1932ko urriaren 2an aurkeztu zuen idazki bat erreklamatuz: 

... Se le abone la asignación que como tal Médico Titular e Inspector Municipal se sanidad le corresponde desde el primero de Enero de 1930, por haberse así resuelto por el Tribunal Superior, en sentencia de 4 de enero de este año, a razón de 2.200 pesetas anuales” 


Egoera ikusita ez da zaila ulertzeko Ubarretxenari pazientzia agortzea. Eta 1932ko azaroaren 29an Udalak jakin izan zuen modu ofizialean, 1929ko uztailetik zen bigarren mediku titularra izateari uko egiten ziola. Eta Udalaren erreakzioa honako hauxe izan zen: 

“ El Ayuntamiento de Aramayona, haciéndose cargo del escrito presentado por el Médico Titular Don Juan Ramón Ubarretxena Irazusta acuerda por unanimidad: 

1º Expresar y consignar en acta el sentimiento de la Corporación por verse privado este vecindario de los excelentes servicios de D. Juan Ramón Ubarrechena, que durante el tiempo del desempeño de su cargo ha demostrado un loable celo, una innegable diligencia y unos inmejorables conocimientos científicos y prácticos en su profesión. 

2º Satisfaciendo y consignando lo que falta en el primer presupuesto inmediato, tanto los sueldos atrasados que se le adeudan como los corrientes hasta fin de año, y los correspondientes al primer semestre del de 1933, en prueba de reconocimiento como de compensación a los retrasos con que se le han satisfecho. 
 
3º Admitirle, aunque con sentimiento, la renuncia de su cargo de Médico Titular del Ayuntamiento de Aramayona” 

Faustino Bengoa alkateaz gain saio hartan Eusebio Madina, Justo Jauregi, Martin Beitia, Daniel Larrañaga, Felix Areitio, Meltxor Unzueta, Valentin Lasaga eta Juan Arriolabengoa zinegotziak egon ziren. Zorrak kitatu 1933ko abuztuan egin zitzaion, 7.700 pezeta ordainduz, 1930eko urtarrila 1 eta 1933ko ekaina 30 bitarteko eskubide ekonomikoak, alegia. 

Ubarretxenak Legazpiko mediku plaza irabazi zuen eta han ihardun zuen, 1936ko gerra piztu arte. 

Juan Ramon Ubarretxenaren Aramaioko ibilaldia oztopoz beterik egon zen. Udalak ez zuen, ene ustez, behar bezala erreakzionatzen jakin eta herriarentzat neurri egoki eta osasuntsu zena bilakatu zen auzi korapilatsu eta eramangaitza. Baina hori historia da.

Argazkiak: Ubarretxena sendia /JMVM 













otsaila 17, 2016

ESTEBAN GARAY: ARRASATEKO LEHEN ALKATE ABERTZALEA



EAJ-PNV alderdiak historia luzea dauka Arrasateko udal aulkietan. Ehun eta hamar urte dira lehen aldiz sartu zirela herriko
Esteban Garay Garay, 1935 aldera
politikaren kudeaketan eta atzera begiratze xume bat egitea iruditu zait une hauetan egokia, euskal abertzaletasunaren Arrasateko aitzindari izan zirenen nortasun agiria azalduz.

Esteban Garay Garay izan genuen Arrasateko lehen zinegotzi abertzalea. Arrasaten jaioa, 1877ko azaroaren 22an, Gasteizko apaiztegitik igaro zen eta giro hark betiko markatu zuen. Oso gizon erlijiosoa izan zen, integrismoaren postulatuekin bat eginez. Eguneroko jaun hartzeko gizona zen eta bere ideia erlijiosoak bizitza politikoan ere islatu zituen, udal gaietan barne. Horregatik, ez da erreza duela ehun urteko inoren gora beherak aztertzea eta are gutxiago epaitzea. Eta pertsonaia politikoa badaukagu, askoz gutxiago, gainera. Garay gizon aktiboa izan genuen, alderdiko kidea alde batetik eta, jakina, herritar hutsa ere bai, bestetik, bere herrikideen aldeko kudeaketan gogotsu aritu zena.
 
Zinegotzi kargura 1906ra heldu zen. Bere udal kideekin talka egin zuen askotan. Zorrotza bere herriaren aldeko kudeaketan, aurre egin zion beti edozein zinegotziren gehiegikeriari. Esan dudan moduan, aurten ehun eta hamar urte betetzen dira Esteban Garay Udaletxera heldu zela. Eta hamazazpi urtez kargu desberdinetan aritu zen, alkatetza bera barne 1912 eta 1914 bitartean.
 
Jose Maria Herrasti zen alkatea 1906an eta
Esteban Garay, alkate zenean
Garayk toki hartu zuen zinegotzien artean EAJren ordezkari bezala, gainerako gehienak liberalak eta karlistak ziren bitartean. Dagoberto Resusta eta Higinio Resusta Union Cerrajerako buruzagietako liberalak zituen areriorik handienak, horiengandik jaso baitzituen Garayk erasorik bortitzenak eta horiei ere eskaini zizkien EAJko kideak eztenkadarik gogorrenak.
 
Datu adierazgarri bezala, aipa dezadan 1906ko abuztuaren 3 eta 4an, udal plenoak udal ordenantzak eztabaidatu zituela, kapituluka. Denak bat ezik, ia-ia eztabaidarik gabe onartu ziren, besteak beste “Agintaritza, auzokidetza eta udal mugak” (13 artikulu) “Espektakulu publikoak” (53) “Establezimendu publikoak” (44) “Zirkulazioa eta seguritatea” (103) Osasungintza (210) Lanak (32)  Zigorrak (14) Bakar-bakarrik “Erlijio eta morala” kapitulua geratu zen mahai gainean, herritarrek jai egunetan lan egin ote zezaketen zinegotziak batera ipintzen ez ziren-eta.

Udaletxea, 1925 inguruan
Alkatetzarako 1912ko urtarrilaren 1enean hautatu zuten, zinegotzien atean izandako bozketaren ondorioz. Garayk sei boto atera zituen hamaika zinegotzitatik. Udal konposaketa honela geratu zen: alkatea, Esteban Garay ; lehen alkate ordea, Andres Inda; bigarren alkate ordea, Bonifazio Maidagan; sindikoa, Isidoro Ezkurra; bokalak, Dagoberto Resusta, Jose Ignazio Lasa, Higinio Resusta, Conrado Ruiz de Alegria, Daniel Arkauz eta Agustin Aranzabal.
 
Alkate bezala egokitu zitzaion lehenetako gaia izan zen ordura arte Portaloian egiten zen ganadu feria beste toki batera aldatzea. Gezurra badirudi ere, hasieran Udala ez zegoen aldaketaren alde, baina batez ere gobernadore zibilaren mehatxupean errealitatera makurtu behar izan ziren: Portaloia ez zen tokirik egokiena ganadu feriak burutzeko.
 
Beste puntu eztabaidagarri bat izan zen guardia zibilen egoitza berrirako proposamena. Hain zuzen, 1913ko otsailaren 19an Arrasateko guardia zibilen komandanteak eskabide bat egin zuen Udala prest ote zegoen – guardien kopura handituz gero- behar bezalako kuartel bat finantzatzeko. Lehen instantzian, Udalak erantzun zuen:
 
“Que, desde luego, su disposición general es y ha sido siempre favorecer al Instituto por los beneficios que reporta, mas como quiera que dado el crecimiento del pueblo, debido a su desarrollo industrial, no se encuentra otro edificio adecuado y capaz por las 500 pesetas anuales que paga de renta. No ve más solución que proponer al propietario de la finca habilite otras dos habitaciones, por su cuenta, para lo que el Ayuntamiento le abonará 100 pesetas más de renta al año”  

Portaloiz bestaldean, Batzokiaren eraikina
Garayk alkate gisa 1914ko urtarrilera arte ihardun zuen. Data horretan zinegotzi bokala izatera pasatu zen, udal hauteskundeen ostean  alkatetza Jose Maria Herrastiren eskuetara itzuli baitzen.  

Garayk lan profesionala Banco Guipuzcoanon egin zuen bere bizitzaren azken unerarte – zuzendari izateraino heldu zen-  eta EAJk Arrasaten lehen batzokia bankuaren eraikinean ireki zuen, 1908an. Egoitza hartatik irradiatu zuen alderdi jeltzaleak bere eragina herri osora eta aurki bere biziko indarra hartu zuen udal aulkietan ere. Baina alderdiak bere giza-azpiegitura zein egoitza materiala eduki aurretik Esteban Garay izan zen Arrasateko jelkideen buruzagitza hartu zuena, mugimendua suspertzeko helburuarekin. 

Maria Ezkurra Vitoriarekin ezkondu zen Esteban Garay, ezkontideen artean hogei urteko diferentzia zelarik. Bikoteak bi seme izan zituen, Juan Antonio (1935) – apaiza, Venezuelan hil zen- eta Esteban (1937) Lanak eta sendiak uzten zizkioten tarteak bere fede erlijiosoari – Arrasateko Otoitzeko Zabalkundearen Presidentea zen-   eta lagunei – Juanito “Ixurtza” Zaitegi, Teodoro Larrañaga…-  eskaintzen zizkien “Altxola”ren tabernan. 

Urtarrilaren zortzi hotz batean, 1951ekoan, zendu zen Esteban Garay Garay, Arrasateko lehen alkate abertzalea. Bidea ireki zuen.

otsaila 10, 2016

ELMA ENPRESAREN SORRERA. Lehen zatia



Gezurra dirudien arren, oso gutxi dakigu Arrasateko ELMA enpresaren gain. Berrogeita hamar urtez bere biziko indarrarekin aritu zen munduko merkatuetan eta arrasatear zein inguruko herritar askori lan eman zien. Baina ELMAren historia idatzi gabe dago eta iruditzen zait gero eta zailagoa izango dela, inork ez baitaki non geratu zen idatzizko dokumentazio argigarria eta enpresaren historia egin eta gogora zezaketenak poliki-poliki desagertzen doaz, bizitzaren legez.

Baina gauza guztiak nonbaitetik hasten dira eta gaur hona dakardan dokumentuak, behintzat, historiaren sorreran jartzen gaitu, eta nahiko ideia zehatza eskaintzen digu Arrasateko enpresa berri haren erditzeaz. Idazkiak, bestalde, nolabaiteko gizarte ikuspegi zuzena ematen du, Unión Cerrajeraren barruko lan harremanak azalduz. Unión Cerrajeran 1906tik eta ildo bertsuko Vergarajauregui, Resusta y Cia-n  lehenago, estilo paternalista batean garatu ziren haiek, horrek adierazten dituen abantaila eta desabantailekin.  Eskutitza 1923koa da, 1916ko Unión Cerrajeraren greba basatiaren oihartzuna artean arrasatear askoren baitan zegoenekoa.

Aipatu dokumentua sinatzen dutenak Unión Cerrajeran aritu aurretik Axpe y Cia, La Cerrajera Guipuzcoana eta Vergarajauregui, Resusta y Cia lantegietan ibilitakoak genituen. Eta txiki-txikitatik lan egin zutela kontuan edukiz, fabrikako gaietan eskarmentu handikoak ziren. Haiek ziren: Gregorio Echevarria, Daniel Arcauz, Eugenio Echevarria, Julio Aguirrebeitia, Joaquin Arregui, Francisco Vélez de Mendizabal, Román Vélez de Mendizabal eta Pantaleón Leibar.

Sinatzaileen adinari dagokionez, gazteena Roman Vélez de Mendizabal zen, 31 urterekin, eta zaharrena Daniel Arkauz, 41ekoa. Bestalde, batzuentzat ez zen aurreneko aldiz Unión Cerrajera uzten zutela, lehenago ere ekin baitzioten abentura enpresal propioari, baina Unión Cerrajeraren babesera itzuli ziren aurki.

Dokumentua 1923ko irailaren lehenean dago idatzita. Eta sinatzaileek eskuz esku entregatu zioten Toribio Agirre Unión Cerrajeraren zuzendariari. Irakur dezagun (azpimarratuak nireak dira): 

Sr. D. Toribio de Aguirre. Gerente de la S.A. Unión Cerrajera

PRESENTE

Respetable y distinguido señor: Los abajo firmantes, empleados de la entidad que tan dignamente dirige, creemos cumplir con un elemental deber de lealtad y cortesía, al comunicarle a Vd. la resolución que después de maduro examen adoptamos todos, de
Toribio Agirre
común y perfecto acuerdo. Dicha decisión consiste en que desde hoy dejamos de pertenecer a la factoría de su Gerencia, en la que tantas atenciones supo Vd. colmarnos en el transcurso de los muchos años que permanecimos bajo su acertada dirección.


De un lado nos duele el tener que ausentarnos de su paternal tutela y seguramente que no lo haríamos si tuviéramos que ir a colocarnos bajo otra dirección extraña, por halagüeñas que fueran las propuestas que nos hicieran, pero después de larga y minuciosa meditación y ante la perspectiva de que la lentitud de nuestro mejoramiento económico no evitará que nuestros amados hijos y familiares tengan que sufrir la misma penuria de recursos que nosotros, no hemos vacilado en dar este paso, impulsados además por el afán de ver si mejora nuestra situación, mediante un aprovechamiento más íntegro del resultado de nuestro propio esfuerzo. 

“Paternal tutela” idatzi dute eta hala bide zen. Gorago komentatu dudanez, sinatzaileetariko batzuek alde egin zuten 1923an baino lehen ere, baina Toribio Agirre joan zitzaien Unión Cerrajerara itzul zitezen, baldintza ekonomiko eta laboral hobeak aginduz. Aurreko lerroaldean igar daiteke, bestalde, garai hartako Arrasateko gizarte giro zaila. Eta pertsona haiek etorkizun hobea nahi zuten beren sendientzat. Egin dezagun aurrera: 

“Y como todos nosotros desde muy pequeños, Vd. lo sabe bien, no hemos hecho otra cosa que el dedicarnos, dentro de la esfera de cada uno al estudio y desarrollo de fabricación de artículos de ferretería, podemos afirmar que si en algo estamos especializados es en el conocimiento de ese ramo. Siendo esto así, no se le ocultará a Vd. la natural consecuencia de que no podremos iniciar nuestra industria sin incluir en nuestro programa de trabajo aquellos artículos que, no obstante figurar en el catálogo de esa Unión Cerrajera, sean de más fácil dominio para nuestras primeras disponibiliades industriales.


Unión Cerrajera, 1923 inguruan
Pero llegado a este punto queremos adelantar una aclaración, la que siendo el reflejo del criterio mantenido en nuestras deliberaciones, tiende a desvanecer todo posible recelo por parte de Vds. acerca del alcance que pudiera encerrar nuestra determinación.

El hecho de que paladinamente expongamos aquí que no podremos prescindir de la fabricación de esos artículos, no quiere implicar en modo alguno que salgamos al camino dispuestos a entablar competencia. Esto sería siempre ruinoso para nosotros, sin que fuera tampoco beneficioso para esa Unión Cerrajera, aún habida cuenta de la desproporción de fuerzas. Sinceramente creemos que no hay ni habrá lugar para que surja esa lucha y por nuestra parte prometemos solemnemente no dar el más leve motivo, esquivándolos si los llega a haber, para que no quede desmentida nuestra afirmación” 

Eskutitzaren tonuak “nagusiarekiko” menpekotasunezko puntu bat dauka. Horrelakoak ziren gauzak, 1923an, Unión Cerrajera S.Aren inguruan.

Datorren ekarpen batean segituko dut.