Mediku Zaharra, ohiko bere janzkeran |
honetan Aramaioko “Mediku
Zaharra”ren berry. Zeferino Gartziarena medikuak 1919tik aritu zen Aramaion, herritar
guztiengan oso oroitzapen ederra utziz. Eta oraindik ere askok dugu buruan
Gartziarenaren irudia, ald ebatetik bestera bere maletatxoarekin, makila eskuan
hartuta, baserriz baserri ibiltzen zelarik. Berrogei urte egin zuen hórrela eta
tarte luze horretan denetariko anekdotak laga zizkigun.
Argazkiak: Gartziarena sendia, JMVM
Jesus Zabala, Zeferinoren makilarekin |
Gaurkoan Aramaioko Jesus Zabala adiskidearen bertsoekin
apaindu nahi dut Gartziarenari buruzkoa.
Jesusek Salesango Julian Unzuetari entzundako gertaeretan daude oinarrituta
bertsoak. Habanera doinuarekin kantatzekoak ditugu:
1
Hogeigarren gizaldiko
hermeretziko urtea,
Zeferino Gartziarena etorri
Aramaixora,
Gipuzkuko Lizartzatik mediku
lan egitera,
euskalduna behar eta,
euskaldun petoa bera.
Etorrita bezain laster
ein-zitzaigun bertakoa,
Berrogei urte luzetan auzo
batetik bestera.
Hementxe bukatu zuen mundo
ontako karrera,
guk eskertu nahi diegu bere
zerbitzu ederra.
2
Zeferino Gartziarenak gogoko
zuen Salasan
Meltxor Unzuetarekin oso
laguna egin zan,
eta sarri bertaraño kafea
hartzen joaten zan,
behin batean joan zanean Meltxor ez egon etxean.
Laguna etxe buruan idi
beltzarekin goldan,
buelta hala buelta ona goiza
han pasatu zuan,
politika kale kontu, gehien
bat euren artean,
idi pareja aurrean bi
karretero atzean.
3
Aramaion ehiztariak betik
izan ugaritsu,
udazken uso haizeak burua
danai aidatu,
Eta haien ondorioz egiten
ziran gaixotu,
medikuen kontsultara
agertzen danak barritsu.
Zeferinok danai entzun iñori
ezin sinistu
batzueri baja eman, beste
batzueri moztu,
haien guztien gaixoa samur
diagnostikatu,
Iñork ez behar botika, bajiarekin osatu.
4
Edozein egun bezela bisitan
Salasanera,
ehiztari bat famatua
galdezka heldu bertara,
Zeferino han zegoen, “orain
det bere beharra”
abisuaz irten zuen aguro
xamar atera.
“Laguna zer pasetan dek”
medikuaren galdera,
“lumbago det nik gerrian eta
doakit txarrera”
medikuak erantzuna eman zion
batera,
“hirea ez dek lumbago, bago
bago dek hirea”
5
Zeferino Gartziarena,
herriko mediku zaharra
Manuel Karatxe juen zan
berai eskatzera baja,
etxean lana zegoen eta nork
egina falta.
Andikan zortzi egunera,
ustegabeko bisita,
Manuelek entzun zuen,
etxonduen perra hotza
erropa abarkarekin aguro sartu
ohera,
medikuak ikusirik Manuelen
egoera,
“demonios” esan zion “Manuel
bihar lanera”
Hurrengo
batean ere etorriko naiz Gartziarenari buruzko anekdota eta Jesus Zabalaren
bertso gehiagorekin.
Zeferiko
Gartziarenari buruz, gehiago: