urtarrila 28, 2015

EZKONTZA BATEN KRONIKA, 1886an


Okendo Jauregia, 1965

Miguel Madinabeitiak mota askotako albisteak eman zituen ezagutzera Arrasatetik XIX.an. Historia izan bazen gehien jorratutako arloa, ez zion uko egin – adibidez- kronika soziala agertzeari.  Gaurkoan ikusiko dugun bezala, El Noticiero Bilbaíno egunkarian, 1886ko urtarrilaren 10eko edizioan ezkontza baten berri eman zuen udal idazkariak. Idazkiak urtarrilaren 7ko data darama. Vicente Okendo zen emaztegaiaren aita. Juan Carlos Guerrak “ILustraciones genealógicas” liburuan dioenez, Vicente Amós de Oquendo Zabaleta, Zuzenbide Zibil eta Kanonikoan lizentziatua zen, eta 1863 eta 1865 bitartean foru diputatua izan genuen.


Okendoren armarria

Vicente Okendo eta Madinabeitia lagun minak ziren. Horretatik ulertu behar da Bilboko egunkarira ezkontzaren kronika bidaltzea. Honela idatzi zuen: 

“Desde anoche los chupinazos y cohetes echados a volar en el Arrabal de Abajo, y la serenata con que la charanga de la villa obsequió a los convidados  que de fueran iban llegando, eran el anuncio de un suceso extraordinario, es decir, de una elegante boda, de esas que dejan nombre en los pueblos.

Una dama tan simpática como buena, y que lleva un apellido ilustre va a contraer matrimonio con un pariente suyo de Pamplona. La bella señorita María de Oquendo debía dar su blanca mano, al pie de los altares, a D. Alberto Larrondo, jóven de excelentes cualidades y de una brillante carrera en el foro, según de personas fidedignas tengo entendido” 

Madinabeitiak “de esas que dejan nombre en los pueblos” idatzi du. Bada, izen kopuruarengatik, behintzat, ez zen ezkontza bat ere apala izen, emaztegaia Maria Josefa Clara Antonia Petra Aniana Abdona bataiatu baitzuten 1864an. Vicente Amos Eduardo Higinio Okendo Zabaleta eta Katalina Gonzalez Los Campos bikotearen lehen seme-alaba izan zen. Senargaia “xumeagoa” genuen: Alberto Esteban Ramon Maria bakarrik zituen. Eta abizenak Larrondo Okendo. 

“La ceremonia religiosa del casamiento y velaciones ha tenido lugar esta mañana, a cosa de las diez y media, en la capilla de la Soledad de la parroquia, o sea en la antigua de San Miguel, lujosamente adornada, y donde en otros tiempos tenía su sepultura la casa de Mercado y Oquendo. 

Arrasateko parrokia XIX. amaieran
Movido de natural curiosidad, y siguiendo la corriente de los demás, he entrado también en la iglesia a tiempo que el sacerdote leía la Epístola de San Pablo a los contrayentes; pero he tenido que salirme muy pronto, porque la apiñada multitud en confuso tropel impedía ver los novios y la comitiva; pues estos, a causa del tiempo lluvioso, han hecho en coches la jornada de ida y vuelta, despojando al acto del carácter más interesante, que era el de lucir sus galas, porque las de la novia, o sea lo que llevaba encima, se calculan en más de dos mil duros de valor, cálculo nada exajerado, si se tiene en cuenta que María de Oquendo es la sobrina predilecta del conocido capitalista D. José Manuel de Lopetegui, cuya esplendidez para con sus parientes y protegidos es bien notoria en el país” 

Okendo Jauregia, collage. K.Altube
Madinabeitiak aipatutako etxea Okendorena da, Maalako Errebalekoa. XVIIan eraikitakoa, jatorriz Barrutia-Zelaa sendiarena izan bazen ere okendotarren eskuetara  pasatu zen, Domingo Ignazio Okendo Etura Ignazia Ursula  Barrutia Zabalarekin 1711an ezkondu zenean. Vicente Okendok Madinabeitiarekin konpartitzen zuen historiarako zaletasuna. Nor zen Lopetegi kapitalista? Garai hartan oso ezaguna izan zen Jose Manuel Lopetegi bat, Alegiako semea, dirutza handiak inbertitu zituena modu filantropikoan. Izango al zen Maria Okendo emaztegaiaren osaba? Baiezkotan, alegitarrak bizitzan burutuko zituen azken oparietakoa izango genuen, urte hartako apirilean hil baitzen. 

Okendo Jauregia, gaur
“Felicito a los recién casados y a su padre, mi particular y constante amigo don Vicente de Oquendo, cuyo apellido, dicho sea de paso, vendrá a extinguirse en este pueblo por falta de sucesores en línea masculina, como por idéntica causa se ha extinguido en nuestro tiempo, el no menos ilustre de Elcano. Que María de Oquendo sea muy feliz en Pamplona; pero que no olvide del todo a esta nuestra querida patria, Mondragón” 

Madinabeitia “genealogista”ren kezka azaltzen da aurreko lerroaldiaren amaieran, Okendo abizenaren azkena iragartzen baitu. Okendo-Gonzalez bikoteak izan zituen sei seme-alabetatik, lau hilak ziren Madinabeitiak artikulua idatzi aurretik. Geratzen zirenak, Maria emazte berria eta ahizpa Maria Kandelaria ziren.

 http://www.fentmuntanyaiformacio.es




Argazkiak: Euskomedia, KM, JMVM






urtarrila 21, 2015

JUSTO URIBARRENA, ARRASATEKO ALKATEA


Justo Uribarrena alkatea
Gizarte guztien oroimen historikoan gertatzen da erreferente batzuk erdi zirriborrotsuak geratzea, haien inguruko uneko zirkunstantziaren batek aldeko sendotasuna ahalbidetu ez dielako. Seguru nago, arrasatear ugariren baitan dagoela gaur hona ekarri nahi izan dudan pertsonaiaren gaineko oroitzapena.

Justo Uribarrena herriko alkatea izan zen, 1961 eta 1963 bitartean. Eta hain justu, herriko lehen agintariaren makila hain tarte laburrean izateak, ene ustez, eragotzi egin zion giza kolektiboaren baitan indar gehiagorekin irautea. Bitez ondoko lerroak, arrasatear gizarte-entramatu korapilatsu eta grisean hogei bat urtez mugitu zen gizon haren irudia gogoratzeko.
Durangoko ikuspegia XX.aren lehen herenean
Justo Uribarrena Arteaga Durangon jaio zen 1914ko abuztuaren 23an. Karlista sendi batean munduratu zen, aita Justo Uribarrena Erdoiza,·"Lebron" izengoitiz ezagutua. Iurretako alkatea izan zen aita 1936ko gerra zibilaren aurretik. Gerra ostean, berriz, Durangoko alkate izendatu zuten. Eta kargu horretatik, Bizkaiko udalen ordezkari bezala, Madrileko Gorteetarako diputatu izendatu zuten 1946an. Urtebete eta erdiz iraun zuen betebehar hartan, 1947ko abenduan kargu politiko guztiak izateari - alkatea eta Bizkaiko eta Gorteetako diputatua- uko egin baitzien. Ez bide zegoen ados, zenbait politiko ospetsuk zituzten pribilegioekin eta herriko jauntxoei aurre egin zien.

Esteban Bilbao Eguia
Gure protagonistaren aita entzutetsua egin zen, Durangon delitu txikirengatik gaua kartzelan ematen zutenak biharamunean herriko kaleak garbitzera zigortzeagatik. Behin Esteban Bilbao Egia diputatu eta Justizia ministro ohiaren loba bat atxilotu zuten herrian baina hura libre uztera behartu zuten Uribarrena, inolako zigorrik jartzea debekatuz. Huraxe izan bide zen txarroa gainezka egiteko azken tanta eta politika aktiboa utzi zuen. Horren harira, diodan, Justo Uribarrena Arrasateko alkatea Madrilera 1961eko azaroaren 27an egindako bidai batean, une haietan Gorteetako lehendakaria zen Esteban Bilbaori bisita egin ziola, arrasatear udal akta batean irakur daitekeenez. Ez dakidana da, hitz egingo ote zuten Bilbao eta alkatearen aitaren artean izandako auzi haren gain.
Bilboko Arrese Gozotegia
Bilbon harrapatu zuen gerrak Justo Uribarrena Arteaga. Elektrizitatea ikasten ari zen Bizkaiko hiriburuan, eta baita gozogintza ere, familia artekoa zuen Arrese gozotegi entzutetsuan. Gerran Arabako Erreketeen 5. Konpainian aritu zen eta Brunete, Aragoi eta Kataluniako fronteetan hartu zuen esku.

Ricardo Oreja UCEMeko presidentearekin
Arrasatera 1943an ailegatu zen, Unión Cerrajeran lan egitera, elektrizitate tailerretako buru bezala. Urte hartako azaroaren 27an Castora Urionaguena abadiñoarrarekin ezkondu zen Abadiñoko elizan.






 Eta bikotea Arrasateko Zigarrola auzoan
Ezkontza egunean
bizitzera joan zen, hain justu UCEMen etxeetara. Bertan egon ziren, harik eta 1950ean Justo enpresaren Bergarako Labe Garaietako lantegira bidali zuten arte, fabrikako arlo elektrikoaz arduratzeko. Handik ostera Arrasatera itzuli zen sendia 1954an.




Justo Uribarrena 1961eko irailaren 26an izendatu zuten Arrasateko alkate, Julio Otaduy ordezkatuz, horren tokian eta modu probisionalean azken sei hilabeteetan Andres Bidaburu aritu bazen ere. Eta Uribarrena aginte makila hartzeaz bat,
Udaletxean
badirudi Arrasateko Udaletxean gauzak beste modu batean kudeatzen hasi zirela. Behintzat, horrela gogoratzen dute garai hura eta udal giroa bertatik bertara ezagutu zutenek. Herriko udaletxean tentsioak izan ziren zinegotzien artean aurreko agintaldian. Hirigintzari buruzko planak – horra hor, adibidez, Aramaio ibaiaren estaldura eta horrek suposatzen zuen azpiegitura aldaketa, trafiko desbideratze garrantzitsuarekin- dimisioak emateraino eraman zuen udal korporazioan. Eta zama handia adierazten zuen hark guztiak udal auzietan. Uribarrenaren agerpenak giro astun hartan freskotasun apur bat ipini zuen.

Fagelectron
Lekukoek diotenez, alkate berria ez zen bere lan profesionalera joaten (artean alkatea ez zegoen liberatuta, jakina) kargu politikoak exijitzen zizkion zenbait betebeharrekin konplitu gabe. Adibidez, egunero ostera bat ematen zuen herrian zehar, azpiegitura obra desberdinetako egoeraz jabetzeko. Eta eguerdiko tartetxoa aprobetxatuz Udaletxera hurbiltzen zen tramiteko gaiak aztertzeko funtzionarioekin. Iluntzean berriro,
zinegotziekin batera, mahai inguruan elkartzen ziren, ohiko gaiei heltzeko. Oso zorrotza zen udal beharginen lanarekin eta herrian gogoratzen denez, behin Monte tabernatik Gonzalo Moro udaltzain burua aterarazi zuen, beste lagun batzuekin batera edaten ari baitzen, lan orduetan.

Harreman sare zabala ehundu zuen herriko gizarte eragile desberdinekin eta sarri despatxatzen zituen haiekin arrasatearrei gehien interesatzen zitzaizkien puntuak. Oso modu hurbiletik segitu zuen herritarren bizimodua, udal karguan iraun zuen tartean.
San Andres auzoa obretan, Valencia Remon gobernadorearekin
Ezaguna da, esaterako, 1962ko maiatzean UCEMen jasandako greba zela eta, gobernadore zibilak guardia zibil mordoa bidali zuela Arrasatera. Hura ikusita, eta ondorioak larriagoak gerta ez zitezen, Uribarrena alkatea Zigarrolako Axeriko zubira atera zen eta guardia zibiletako buruarekin hitz egin zuen, gobernadorearen agindua desaktibatuz. Eta Uribarrenari esker jo ahal izan zuen fabrikako sirenak, langileak lanera itzul zitezen.

Aitaren ezpaletik, antza, eta haren mailara iritsi ez bazen ere, astean zehar infrakzioren batengatik udal kalezainek isunarekin zigortutakoen zerrenda prentsan agertzen zen. Askok gogoratzen ditugu oraindik egunkariaren herriko kronikan“XXX, por hacer aguas menores… 25 pezeta; YYY, por blasfemar… 30 pesetas” eta halakoak, isuna pairatzen zutenen izenak auzokoen aurrean agertuz, medio pribatu batean. Egun, ulertezina izango litzatekeena.

Besaiden, domina bat jasotzen ari
Justo Uribarrena, bestalde, herriko bizimoduan esku hartzen zuen beste edozein hiritarren antzera. Mendira ateratzea zuen laket eta “Euskal Herriko ehun gailurrak” egitera heldu zen. Ehiza, zinea, musika, pilotan jokatzea eta noizean behin Toki Ona tabernan kartaka lagunekin aritzea gustatzen zitzaion. “Gramola bat zeukan etxean eta disko mordoa. Ahots onekoa zen eta kantua ere gustukoa zuen. Eta perretxiko zalea zenez gero, gibelurdinak ekartzen zituen, etxerako eta lagunekin Zigarrolako San Isidro elkartean merendatzeko” oroitzen dute emazteak eta alabek.

Besaiden, bere semearekin
Eta sekretutxoren bat ere bazuen: aldian behin Muruamendiaraz gozotegira joaten zen eta bertan Polikarpo eta Juanitarekin obradorean ziharduen, gazte denboran Bilboko Arrese gozotegian ikasitakoa praktikan jartzen eta erakusten. Diotenez, Muruamendiarazeko hostopil goxoak Justo Uribarrenaren formulari zor zitzaizkion. Horrela den ala ez frogatzerik ez bada ere, uribarrenatarren etxean jaten ziren goxokiak aitak prestatzen zituen, goizeroko esne opilak barne.

Parrokiako abesbatzarekin
Sentsibilitate berezia erakutsi zuen Santa Agedako osasun etxeko gaixoekiko, eta ahal izan zuen guztietan alabak eta semea eramaten zituen zentro haietaraino, betatik bertara froga zezaten euren normaltasunean pribilegiatuak zirela. Bestalde, herrian gaixoaldi luzez etxetik atera gabe zeuden arrasatearrak ere bisitatzen zituen Justo Uribarrenak haien etxeetan. Oso humanotzat jotzen dute alkate hura ezagutu zutenek.

Uribarrenaren ideia politikoei dagokienez, garaiko agintearen ideologia monokolorea zen arren, tonu desberdinak ematen ahalegindu zen beti. Behin, gobernadore zibilaren gonbidapena jaso zuen Donostiara joateko, Francoren harrera ekitaldia zela eta. Uko egin zion. Eta adierazgarria ere da beste anekdota hau: Nasser presidente egiptiar sozialistarekin eskutitzak bidaltzen zizkioten elkarri.

Udaletxean, harrera ekitaldi batean
Aurreratu dudan moduan, oso tarte laburrean aritu zen alkatetzan. 1961eko irailaren 26an udal plenoak Antonio Valencia Remon gobernadore zibilaren ebazpena irakurri zuen, Justo Uribarrena alkate izendatzen zuela adieraziz. Eta urriaren 4an presiditu zuen lehen bilkura. Berarekin batera honako kide hauek osatzen zuten korporazioa: Andres Bidaburu, Agustin Azkoaga, Valentin Carrillo eta Luis Mendarozketa, alkate orde gisa; eta Norberto Jauregibarria, Jose Maria Uranga, Vicente Sagasta, Rafael Amozarrain, Dionisio Laspiur,Santiago Arana, eta Ignazio Balzategi zinegotziak. Idazkari nagusia Gaspar Castellano zen eta Interbentorea Migel Angel Sagardoy.

Uribarrenak sinatutako azken akta
Arrasateko udalaren aurrekontu ekonomikoa 6 milioi pezetakoa zen urte hartan eta 30 langile zeuden nominan. Beste garaiak ziren! Atera kontua: udal bilkuraren 1962ko akta batean irakur daiteke: “La presidencia, previa invocación del Espíritu Santo, declaró abierta la sesión…” Uribarrena agintean egon zen hamabost hilabeteetan, gehien bat herriko azpiegituraren hedatzeari heldu zion, zinegotzien laguntzarekin. 1962ko abenduaren 29an azken aldiz presiditu zuen Uribarrenak udal taldea. Hurrengo bilerako aktan, 1963ko urtarrilaren 23, gaixorik zegoela irakur daiteke.

Giltzurrunetako gaitzak jota, martxoaren 16an, larunbata, hil zen Donostiako ospitalean. Egun berean udal plenoa konbokatu zen eta honako erabakia hartu zuten bildutakoek:


Hilkutxa Udaletxetik elizara daramate
“Hacer patente el gran pesar y profundo dolor que a toda  la Corporación ha causado el fallecimiento del Sr. Uribarrena, quien a lo largo del año y medio que ha regido los destinos de Mondragón puso todo su afán y desvelos en pro del buen gobierno local, con dedicación plena a su cargo y con una entrega sin límites para la resolución de los problemas colectivos e individuales de los vecinos de Mondragón, dedicación y entrega que le agravaron sin duda sus padecimientos físicos al olvidarse de sí mismo para darse a los demás”

Hil kapera Udaletxeko areto nagusian ipini zen egun hartan bertan eta biharamuneko eguerdira arte egon zen gorpua agerian, milaka hiritar igaro zelarik alkate ohiari azken agurra emateko. Igandeko eguerdian atera zuten elizara hilkutxa, errespontsorako.

Kanposanturako bidean
Zerraldoaren inguruan lore koroi mordoa ikusten zen, besteak beste Juventud Deportiva Mondragón, San Isidro eta Caza y Pesca elkarteak, Club Ciclista Mondragonés, Besaide kirol elkartea eta herriko udal funtzionario eta Musika Bandarenak. Gorpuaren ehorzketa etorri zen jarraian eta herrian sekula ez ikusitako jendetza ikaragarria bildu zen komitibaren bi aldeetan. 

Astelehenean izan ziren hiletak parrokian eta gobernadore zibilak “Caballero de la Orden de Cisneros”-eko domina entregatu zion alarguntsari, Jose Solis ministroak hala erabakita.

Amaitu zen Justo Uribarrenaren aro laburtxoa alkatetzan. Arrasatek alkate on bat galdu zuen. Eta baita pertsona on bat ere.


Argazkiak: Uribarrena Urionaguena sendiarenak eta Wikipedia
http://www.fentmuntanyaiformacio.es